Euskaraz idazteko lagungarri den Libreoffice hedapena.

Duela urte batzuk libreofficerako egindako hedapen txiki hau eguneratu dut, akats txiki batzuk konponduz. Kodea eta hedapena githuben daukazue. Gauza handirik ez espero , ez naiz programatzaile eta disenu lanetan batere trebea.

Nola Instalatu

OXT luzapena duen fitxategian klik bikoitza eginez libreofficen instalatuko da.

Itxura

Azalpena

  1. Hautatutako testua euskaraz zuzentzen du.
  2. Hautatutako testua gazteleraz zuzentzen du.
  3. Bi zutabeko taula bat sortzen du. Ezkerrean euskaraz eta eskuinean gazteleraz zuzentzen du. Erdian tarte bat uzten du.
  4. Hitz bat hautatzen badugu itzulpena Zehazki webgunean bilatuko du. Ez baldin badugu ezer hautatu, leiho bat irekiko da eta itzuli nahi dugun hitza eskatuko digu.
  5. Hitz bat hautatzen badugu itzulpena Elhuyar webgunean bilatuko du. Ez baldin badugu ezer hautatu, leiho bat irekiko da eta itzuli nahi dugun hitza eskatuko digu.
  6. Hitz bat hautatzen badugu esanahia Euskaltzaindiaren webgunean bilatuko du. Ez baldin badugu ezer hautatu, leiho bat irekiko da eta nahi dugun hitza eskatuko digu.

TP-link bideratzaile neutroa moduan.

Orain dela gutxi telekomunikazio hornitzailea aldatu dugu eta ondorioz, etxeko sarea birplanteatu behar izan dut. Zerbitzari xume bat daukat etxean muntatuta eta ezin kanpora atera. Aste bat pasa nuen erotzen eta azkenean deitzea erabaki nuen. Dirudienez CG-NAT baten atzean nengoen eta horrela ezinezkoa zen. Ateratzeko eskatu eta 24 ordutan iritsi zen askatasuna. Hala ere ez zen nahikoa izan.

Enpresa honen bideratzailea mugatua dago. Zenbait gauza ezin dira egin , adibidez beharrezkoa dudan 443 portua irekitzea ezinezkoa da, portu hori, behar omen dute bideratzailean aldaketak egiteko. Bideratzaile neutro bat bilatzen hasi nintzen interneten eta Microtik bat erostea erabakita nuenean konturatu nintzen ez dela denbora asko AP bat muntatu nuela etxea.

Tp-link etxeko bideratzaile merke bat AP moduan konfiguratua nuena. Software bidezko firewall baten atzean zegoen 8 portuko switch batekin elkarlanean. Asmoa zen wifi eta kable bidezko konexioak elkarbanatzea firewall horrek ematen zidan lasaitasunarekin.

Ezer erosi aurretik eta kontzeptu gisa, AP-a bideratzaile moduan konfiguratu eta zuzenean internet daukan bideratzailearekin konektatu dut. Hasierako bideratzailera beharrezkoa da ez baitaukat ont bat eta gainera irakurri dudanez bateragarritasun arazo asko omen daude.

Konexioa bi bideratzailetan lehendabiziko portuan egin behar da. Internet menuan ip dinamikoa aukeratu eta mac klonazioa ere markatuko dugu. Bukatzeko bidalketa honen hasieran dagoen irudiko datuak bete ditut. Garrantzitsuena: iptv/vlan markatu, gero custom eta internet vlan id 20 eta prioritatea 0. Beste datuak asmatu egin ditut.

Telebista, kodi eta tvheadend bitartez.

Egia esan, ez dut telebista asko ikusten baina aspaldidanik nuen proiektu hau berregiteko gogoa eta uste baino askoz errazagoa izan da… oraindik kate batzuk falta zaizkit eta internet bidezko batzuk gehitu nahiko nituzke baina momentuz nahikoa .

Hasteko beharrezkoa izango dugu dvbt usb gailua. Lehen behintzat arazo ugari zegoen konpatibilitatearekin baina nik aspaldiko wintv nova-t hauppauge bat nuen kaxoi batean gordeta eta hori erabili dut. Bidegarritasunaren arabera berri bat erosiko nuke web orri hau kontutan edukita.

Raspberry 2 batean konektatu dut. Rasperry pi os sistema eragilea instalatu ondoren kodi ere instalatu diot.Gero terminala erabiliaz tvheaend.

sudo apt install tvheadend

Instalazioa amaitu aurretik erabiltzaile eta pasahitz bat eskatuko digu kudeatu ahal izateko. Web nabigatzailea ireki eta hurrengo helbidea sartuko dugu: http://localhost:9981. Lehen emandako erabiltzailea eta pasahitzarekin webgunean sartuko gara.

Lehendabizikoz sartzen garenean morroi bat irekiko zaigu, non hizkuntza, kokapena etab ezarriko ditugun. Gero mux-ak sartzen hasi gaitezke. Mux bakoitzeko 8 kate. Kontrolatzen ez dudan gai bat da baina beheko irudian, nik erabilitako frekuentziak ikusi ditzakezue (Oreretan).

Denbora pixkat utzi beharko diogu zerbitzu guztiak eskaneatu ditzan. Hurrengo pantailan nahi ditugun zerbitzuak hautatu eta mapeatuko ditugu. Honekin tvheadend konfigurazioa bukatutzat eman dezakegu.

Kodi irekiko dugu eta hedapen berri bat instalatuko dugu: Tvheadend htsp client. Ez baldin badugu aurkitzen eskuz instalatu beharko dugu:

sudo apt install  kodi-pvr-tvheadend-hts

Hedapena instalatua daukagunean konfiguratu egingo dugu. Nahikoa izango da ip-a tvheadendeko erabiltzailea eta pasahitza ematearekin. Gero, kodi berrabiarazi eta telebista kateak ikusi al izango ditugu.

Arduino ide, Tenperatura eta hezetasun sentsorea (dht22).

Orain dela aste bat atera dute raspberry pi pico delakoa eta irrikitan nago probatzeko, baina, bitartean, Olentzerok ekarritako esp32 mikrokontrogailuarekin egindakoak azalduko ditut.

Orain arte Home Assistantekin jolasteko erabili ditudan gailu gehienak hirugarren batenak dira… led argiak Home Magic -ekoa, entxufe adimentsua, Tp Linkekoa, etab…

Argi nuen etxeko domotika sistema nire menpe eduki nahi nuela eta horregatik softwarea aukeratu ondoren hardware baten bila hasi behar nuen: raspberry pi, arduino eta esp 32artean ( orain raspberry pi pico delakoa ere ). Esp32 hautatu nuen. Merkea eta kontsumo gutxikoa.

Oraingo honetan proba moduan esp32 arduino idearekin konektatuko dugu sentsorearen datuak jasotzeko eta aurrerago home assitantekin , esphome erabiliaz kudeatuko dugu.

Jarraitu irakurtzen

Kodi,samba eta mysql

Proiektu honetan etxean ditugun kodi guztiak mysql datu base batekin konektatuko ditugu bideo liburutegi bakarrean. Honetarako filmak, serieak, musika, etab… samba unitate batean gordeko ditugu.

Liburutegi bakarra edukitzeaz gain beste aukera batzuk emango dizkigu, adibidez, filma bat gela batean gelditu eta beste gela batean ikusten jarraitzea.

Nire kasuan, kodi gailu desberdinetan daukat instalatua eta ez dut arazorik eduki. Kodi instalatzeko prozesua alde batera utziko dut, gida asko daude interneten eta gailu askorekin bateragarria da..aipatzeagatik soilik, raspberry pi 2an dudan instalaziorako recalbox delakoa erabili dut. Honek emuladoreekin jolasteko ahalmena ematen baitit. Lehen, retropie, osmc edo raspbianen zuzenean instalatuta eduki dut.

Mysql datu basea prestatzen hasiko ginateke. Zerbitzarian dudan mysql 7.4 erabiliko dut, baina mysql zerbitzaria instalatu beharko bazenukete, hau exekutatu:

sudo apt-get install mysql-server

Kodik bi datu base erabiliko ditu: MyVideos% eta MyMusic%. Hurrengo pausutan erabiltzaile berri bat sortuko dugu eta soilik bi datu base hauek erabiltzeko bahimen osoak emango dizkiogu:

sudo mysql -u root -p
CREATE USER 'kodi' IDENTIFIED BY 'kodi';
GRANT ALL ON `MyVideos%`.* TO 'kodi'@'%' IDENTIFIED BY 'kodi';
GRANT ALL ON `MyMusic%`.* TO 'kodi'@'%' IDENTIFIED BY 'kodi';
flush privileges;
\q

Beste aldaketa txiki bat ere egin beharko dugu . Alde batetik konexio lokaletarako, suebakian 3306 portua ireki eta mysql.cnf fitxategia editatu:

sudo nano /etc/mysql/mysql.conf.d/mysqld.cnf
bind-address = 127.0.0.1

Zerbitzariaren ip-arekin alderatu:

bind-address = 192.168.0.1

Orain mysql zerbitzaria berrabiaraziko dugu :

sudo service mysql restart

Mysql zerbitzaria prest izango genuke, orain konfigurazio fitxategi bat sortuko dugu:

sudo nano ~/.kodi/userdata/advancedsettings.xml
<advancedsettings>
  <videodatabase>
    <type>mysql</type>
    <host>***.***.***.***</host>
    <port>3306</port>
    <user>kodi</user>
    <pass>kodi</pass>
  </videodatabase> 
  <musicdatabase>
    <type>mysql</type>
    <host>***.***.***.***</host>
    <port>3306</port>
    <user>kodi</user>
    <pass>kodi</pass>
  </musicdatabase>
  <videolibrary>
    <importwatchedstate>true</importwatchedstate>
    <importresumepoint>true</importresumepoint>
  </videolibrary>
</advancedsettings>

Fitxategi hau kodi-ren userdata karpetetan kopiatu beharko genuke.

Bukatzeko kodi konfiguratu beharko dugu. Samba zerbitzariaren ip helbidea erabiltzea gomendatzen dut zeren gailu batzuk agian ez lukete ulertuko. Konfigurazio hau gailu guztietan egin eta beheko irudian bezala konfiguratuko ditugu:

Nahi izanez gero, edukia ere gailu guztietan konfiguratu dezakegu baina bestela bat konfiguratu eta hori erabiliko dugu liburutegiaren edukia eguneratzeko.

Ubuntu kanpoko disko batean

Oraingo honetan laneko windows ordenagailuan linux nola instalatu nuen partekatuko dut. Lehendabizi barneko diskoa zatitzea pentsatu nuen baina lanean bitlocker delakoa erabiltzen dugu. Azken finean diskoa enkriptatzeko balio du. Desenkriptatu beharko nuke linux instalatu eta berriro enkriptatu. Eta gaizki aterako balitz ordenagailua berriz prestatu beharko, alferkeria handia. Beste alde, kanpoko disko bat erabilita , berrerabili dezaket beste ordenagailu batean. Azkenean horrela egitea erabaki nuen.

Jarraitu irakurtzen