Hasi aurretik gogoratu ordenagailuan daukazun guztia ezabatuko duela eta ubuntu 8.04 LTS server instalatuko duela. Badakit zaharra dela baina ekaina arte ez da bertsio berria ateratzen eta orduarte ni erabiltzen ari naizena komentatuko dut.
Egin beharreko lehendabiziko gauza distribuzio honen irudia hemendik jeistea izango da. Norberak erabakiko du irudia instalatzeko modua: usb, sd edo dvd bitartez.
Web ofizialean instalazioa pausoz-pausoz nola egiten den erakusten dute. Informazioa gazteleraz dago eta nahi duenak hemen dauka.
Hasi aurretik ordenagailu hau non jarriko dugun erabaki behar dugu, hau da, “pasarela” moduan edo sarean barrena. Beheko argazkian hobeto ikusiko da.
Nire aukera “cable-modem”-aren atzetik jartzea. Ordenagailuak bi sare txartel izatea hoberena litzateke baina ni aukeratutako mini-itx plaka ez dauzka.Ez dago arazorik “cable-modem”-a usb bidez konektatzen baldin badut.
Ebox daukan ordenagailuaren atzetik switch bat jarri dut eta horri konektatuak gela bakoitzeko ordenagailuak eta wifi a.p bat. Wifi a.p horretara kontsolak konektatuak doaz eta gainerairekia daukat, pasahitzik gabe, bizilagunak sartu nahi baldin badute. Hori bai erregistro bat daukat eta zenbait web orrialde blokeatuak. Baina hau komentatzen beste egun baterako utziko dut.
Instalatzeko orduan galdera batzuk egingo dizkigu. Lehenengo galdera garrantzitsua erabiltzailearen izena eta pasahitza zein den. Kontutan eduki erabiltzaile honek ssh bidez sartu ahal izango dela .
Gero zer nahi dugun instalatu galdetuko digu. Nire kasuan dena instalatzeko erantzun nuen.Gero bi sare txartela izatekotan zein daukan internetarko ahalbidea galdetuko digu. Bakoitzak daukana erantzun.
Eta azkenik mail virtual domain izena, eta hem edozein gauza idatzi gero aldatu daiteke eta.
Instalazioa bukatzean web nabigatzailea irekiko da eta hemen pasahitza sartuz gero konfiguratzeko prest daukazute.
Ingurune grafikoa oso simplea da.Menua arratoiaren eskubiko botoiarekin mahaigainean klik eginez azalduko da.
You must be logged in to post a comment.