Arduino eta htpc-a nola bat egin ez daukat zehaztuta. Domotikarako opendomo proiektua erabiliko dugu. Beraiek proposatzen dutena gela bakoitzean mini pc bat jartzea eta honi arduino plaka. Niri pc hori ezabatzea gustatuko litzaidake eta sistema gure htpc-en bidez erabiltzea. Nola egin erabaki arte virtualbox erabiliko dugu. Guztiz funtzionala baina horrela htpc-aren errekurtso asko beharko dira.
Honetan hasi baino lehenago Opendomo zer den aurrekistuea komenigarria izango litzateke, gainera beraiek konponenteak saltzen dituzte.
Goazen virtualbox instalatzera. Terminalean sartu eta idatzi:
sudo nano /etc/apt/sources.list
Hemen hurrengo helbidea gehituko diogu eta gero atera:
deb http://download.virtualbox.org/virtualbox/debian lucid contrib
Orain fidagarria dela zihurtatuko dugu:
wget -q http://download.virtualbox.org/virtualbox/debian/oracle_vbox.asc -O- | sudo apt-key add –
Eta azkenik instalatu
sudo apt-get install virtualbox
Hau egin eta gutxira prest izango dugu virtualbox. Orain Opendomotik azken isoa jeitsi beharko genuke eta Virtualbox-en bidez erabili. Ni konfiguratzeko orduan sarea “puente” moduan erabiltzen dut eta ez ditut intel-ak erabiltzen Opendomo-rekin ez bait dute funtzionatzen.
Zentyal-en konfigurazioan dhcp zerbitzaria martxan edukitzen dut eta horrela Virtualboxek zuzenean ip berria hartuko du.