Zure arcade mandoa egin

Lehengo egunean lagun batekin  jokuetaz hitzegiten hari ginela, ahaztuta nuen proiektu batetaz oroitu nintzen: Arcade makina. Nik uste denak pentsatu dugula txikitan jolasten ginen makina horietako bat etxean edukitzea. Nik bat izan nuen etxean. Hurrengo batean argazkiren baten bat igoko dut baina orain ez da beharrezkoa. Gaurkoan mandoa nola egin azalduko dut. Ez dauka ezez egia esan.Plakatxo, kableak, joystik-a eta botoiak.

Plakatxoa I-pac2 modeloa da. Irteera eta sarrera batzu dauzka, gainera gure ordenagailuari usb edo ps/2 bitartez konektatu dezakegu. Bi jokalarientzako prestatua dator. Irudian ikusten denez kableak konektatzerako orduan ez dauka ezer. Eta plakatxoa egiten duena oso simplea da, teklatuaren tekla batzuk ordezkatzen ditu. Gu nahi dugun bezala konfiguratu dezakegu.

Konexioak honeako zerbait izango lirateke.

Azpiko irudian nire mandua. Etxean nituen ohol batzuk erabilitaz. Oholak oso lodiak dira eta azkenean mandoaren tamaina asko haunditzen da. Baina argazkia, ideia bat egiteko egokia iruditu zait.