Libreoffice lehen openoffice bezala ezagutzen genuen programa da. Oracle Openoffice proiektua erosi zuenean jaioa. Komunitatea ez zuen argi zer gertatuko ote zen proiektuarekin eta Libreoffice komunitate berria sortu zuten. Orain Openoffice geldtua dagoela esan genezake eta Libreoffice aurre ateratzen hasi zaio egin dituen aldaketa ugariekin.
Libreoffice ubuntun instalatu nuenean konturatu gabe ingelezez egin nuen eta orain euskeraz modu erraz batean edukitzeko terminala erabiliaz egin dut
Hemen betikoa. Internet behar duzutela gogoratu.Terminala ireki eta lerroz lerro hemen agertzen dena kopiatu eta itsatsi egin behar duzute. Lehendabiziko gauza errepositorioa gehitu, gero eguneratu eta libreoffice berriro instalatu. Instalatua baldin baduzute lasai, honek eguneratuko du.
sudo add-apt-repository ppa:libreoffice/ppa
sudo apt-get update
sudo apt-get install libreoffice
Euskerara itzultzeko
sudo apt-get install libreoffice-l10n-eu libreoffice-l10n-common libreoffice-help-eu
Erderara itzultzeko
sudo apt-get install libreoffice-l10n-es libreoffice-l10n-common libreoffice-help-es
Hau egin ta gero Libreoffice irekitzerakoan itzulita izango duzute. Ez baldin bada itzuli joan zaitezte “Tresnak”–>”Aukerak” eta bilatu “hizkuntza-ezarpenak”–>”Hizkuntzak” eta hemen aukeratu nahi duzuten hizkuntza.