Arraro xamar irudituko zaizue baina bi egun pasa behar izan ditut ubuntu 12.04 imac-an instalatu ahal izateko. Arazoa, dvd irakurgailua puskatuta daukadala eta dirudienez usb gailuetatik mac os ez den sistemarik ezin dela instalatu. Oraingoa ez da izan lehenengo saiakera. Baina portatilean ubuntu edukita moldatzen nintzen, semeari erori zaion arte. Laister nabaritu nuen ubunturen beharra, eta mac osx-rekin batera instalatzea bururatu zitzaidan. Aspalditik dvd-usb bat erabiltzen dut barrukoa puskatuta nuelako. Beti gertatzen den bezala garantia bukatu eta hurrengo egunean.
Beraz ubunturen cd-a sartu eta mac osx cd-aren fitxategi sistema ez du irakurtzen. Cd-arekin abiarazten saiatzen naiz eta ezer. Refit instalatu eta ezer. usb gailuarekin saiatu nintzen eta ezer. Orduan, ubuntu web orrian dauden gida guztiak jarraitu nituen eta berdina. Burutapen guztiak agortuta eta desesperazio momentu batean beste pc batean instalatu eta disko gogorra zuzenean imac-ean sartu nuen eta badaukat ubuntu 12.04. Orain egokitzea falta zait baina pixkanaka, dirudienez dena funtzionatzen du mandua izan ezezik.