Aurreko astean zerbitzariaren disko gogorra hondatzen ari zela konturatu nintzen.Bururatu zitzaidan lehendabiziko gauza klonatzea izan zen baina fitxategi sistema lvm bitartez sortua zen eta clonezillak ez zidan harrapatzen beraz semearen diskoa hartu eta bertan instalazio berria egin nuen.
Ez dakit zorte txarra edota egun horretan ohean gelditu behar nuen. Ubuntu-desktop instalatu eta arazo ugari jasan eta gero sistema oso oso gaizki zihoan . Kernelarekin arazoak? ez nuen denbora galdu nahi. Zentyal lxde-rekin etortzen da eta nik normalean xbmc bakarrik erabiltzen dut, beste guztia terminala edo/ta web aplikazioen bidez egiten dut. Lxde azelerazio grafikorik gabe etortzen da, beharrezkoa xbmc-arentzat. Beraz nire ama plaka begiratu eta instalatu nion:
sudo apt-get install libva-intel-vaapi-driver
Orain xbmc badabil baina ordenagailua berrabiaraztean zuzenean xbmc barruan sartzea nahiko nuke. Beraz beste pakete bat instalatu beharra daukat:
sudo apt-get install xbmc-standalone
Honekin nahikoa izango litzateke baina nire kasuan script bat jeitsi behar izan dut:
#! /bin/sh ### BEGIN INIT INFO # Provides: xbmc # Required-Start: $all # Required-Stop: $all # Default-Start: 2 3 4 5 # Default-Stop: 0 1 6 # Short-Description: starts instance of XBMC # Description: starts instance of XBMC using start-stop-daemon and xinit ### END INIT INFO ############### EDIT ME ################## # path to xinit exec DAEMON=/usr/bin/xinit # startup args DAEMON_OPTS=" /usr/local/bin/xbmc --standalone -- :0" # script name NAME=xbmc # app name DESC=XBMC # user RUN_AS=ERABILTZAILEA # Path of the PID file PID_FILE=/var/run/xbmc.pid ############### END EDIT ME ################## test -x $DAEMON || exit 0 set -e case "$1" in start) echo "Starting $DESC" start-stop-daemon --start -c $RUN_AS --background --pidfile $PID_FILE --make-pidfile --exec $DAEMON -- $DAEMON_OPTS ;; stop) echo "Stopping $DESC" start-stop-daemon --stop --pidfile $PID_FILE ;; restart|force-reload) echo "Restarting $DESC" start-stop-daemon --stop --pidfile $PID_FILE sleep 5 start-stop-daemon --start -c $RUN_AS --background --pidfile $PID_FILE --make-pidfile --exec $DAEMON -- $DAEMON_OPTS ;; *) N=/etc/init.d/$NAME echo "Usage: $N {start|stop|restart|force-reload}" >&2 exit 1 ;; esac exit 0
Fitxategi berri bat sortu behar izan dut eta hemen kopiatu:
sudo nano /etc/init.d xbmc
eta gero:
sudo update-rc.d xbmc defaults
Nire kasuan ordenagailua salan daukat. Argia joaten baldin bada edo ordenagailua itzalita baldin badago. Nahikoa izango da botoia sakatzea.
Baina guzti honek arazo berri bat sortarazi dit, semearen ordenagailua? Oraindik txikia da baina interneten online jokuak edo bere filma ikusi ahal izatea pake tarte bat gurasoentzat. Zer egin disko berria eskatu eta instalatu bitartean?ltsp. Zentyal-ek aukera ematen du baina orain arte ez nuen honekin frogarik egin.Dirudienez bi motatako bezero daude: Arinak eta pisutzuak. Arinak zerbitzarian urruneko sesio garafikoa irekitzen dute, aplikazioak zerbitzarian exekutatu egiten dira. Pisutzuak aldiz aplikazioak zuzenean bezeroan irekitzen dira beraz hardware indartsu bat behar dute.
Nik xbmc erabili ahal izatea nahi nuen baina ez dut lortu. Baina bai vlc-ren bitartez. Zentyal-en konfigurazioa oso erraza da. Lehendabizi bezeroak zeintzuk izango diren esan behar diogu zentyal-i : red – objetos – añadir nuevo . Izen bat jartzen diogu: etxea. Gero “miembros” sakatu eta hemen izena, ip-a eta mac-a emango diogu. Orain Dhcp-ra joango gara. Honezkero dhcp-a martxan dabilela pentzatzen dut beraz azkeneko aukerahartuko dugu “opciones avanzadas”. Cliente ligero jartzen due horretan siguiente servidor eta hemen LTSP de zentyal aukeratuko dugu. Cambiar sakatuko dugu. Azkenik menutik “clientes ligeros” -en sartuko gara. Hemen aukera ugari dauzkagu. Printzipioz ez nituzke aldatuko. Behin badabilela dakigunean orduan aukerekin jolastu. Orduan, hemen crear imagen sakatuko dugu eta listo.Irudia sortuko du, denbora dezente beharko du.
Sareko ordenagailuak konfiguratu beharko ditugu pxe-ren bitartez abiarazteko . Bios-ean sartu eta boot options-en barruan lehendabiziko gailua sare txartela jarriko dugu. Ordenagailua piztutzean zerbitzaritik irudia hartuko du. Harrituta gelditu naiz. Bikain dihoa ,oso azkar. Bideoak ere oso ondo ikusten dira.