ef4ktur ubuntu 16.04an instalatzen

ef4ktur

ef4ktur, faktura elektronikoak sortu eta bidaltzeko soluzio bat da eta euskal foru aldundien doako ekimena da.   Windows, Linux eta Mac sistemekin bateragarria da baina 32 bitseko Linuxarekin soilik.

Ni ubuntun instalatzen saiatu nintzen eta ez nuen lortu. Beraiekin harremanetan jarri ondoren, nahiz eta 64 bitseko sistema eduki 32 bitseko java instalatuz arazorik ez nuela izango esan zidaten.  Hasieran ez nuen lortu baina aldaketa txiki batzuk egin ondoren lortu dut ef4ktur abiaraztea. Hurrengo borroka izenpeko txartelarekin izango dut.

Lehendabizi sistema eguneratu nuen

sudo apt-get update
sudo apt-get upgrade

gero 32 bitseko openjdk 8 instalatu ( openjdk 9 rekin saiatu nintzen baina errore asko eman zizkidan

sudo apt-get install openjdk-8-jre:i386

Deskargatu ef4tur programa hemendik eta exekutatzeko baimenak eman

sudo chmod +x ef4ktur_linux_installer.jar

Programa jeitsi dugun karpetara joan behar gara eta instalatzailea exekutatu.

/usr/lib/jvm/java-8-openjdk-i386/jre/bin/java -jar ef4ktur_linux_installer.jar

Orain naiz eta 32 bitseko java erabiliaz instalatu, Programa irekitzen saiatzean 64 bitsekin irekitzen saiatzen da. Ez dut asmatu 32 bits erabiltzea behartzea beraz skriptan aldaketa bat egin dut:

nano ef4ktur-linux.sh

eta lerro hau aldatuko dugu:

JAVA_COMMAND=`which java`

lerro honekin ordezkatuko dugu

 JAVA_COMMAND=$JAVA_HOME/usr/lib/jvm/java-8-openjdk-i386/jre/bin/java

Bukatzeko beste programekin batera azaltzeko hau egingo dugu:

sudo nano /usr/share/applications/ef4ktur.desktop

eta hurrengo testua itsatsiko dugu, kontutan eduki erabiltzailearen izena eta irudiaren kokalekua aldatu behar dela:

 

[Desktop Entry]
Encoding=UTF-8
Version=1.0
Name=ef4tur
Comment=ef4tur aplikazioa
Exec=/home/iker/Ef4ktur/ef4ktur-linux.sh
Icon=/home/iker/Ef4ktur/resources/images/logo_ef4ktur.png
Type=Application
Hidden=false
NoDisplay=false
X-GNOME-Autostart-enabled=false