Arduino ide, Tenperatura eta hezetasun sentsorea (dht22).

Orain dela aste bat atera dute raspberry pi pico delakoa eta irrikitan nago probatzeko, baina, bitartean, Olentzerok ekarritako esp32 mikrokontrogailuarekin egindakoak azalduko ditut.

Orain arte Home Assistantekin jolasteko erabili ditudan gailu gehienak hirugarren batenak dira… led argiak Home Magic -ekoa, entxufe adimentsua, Tp Linkekoa, etab…

Argi nuen etxeko domotika sistema nire menpe eduki nahi nuela eta horregatik softwarea aukeratu ondoren hardware baten bila hasi behar nuen: raspberry pi, arduino eta esp 32artean ( orain raspberry pi pico delakoa ere ). Esp32 hautatu nuen. Merkea eta kontsumo gutxikoa.

Oraingo honetan proba moduan esp32 arduino idearekin konektatuko dugu sentsorearen datuak jasotzeko eta aurrerago home assitantekin , esphome erabiliaz kudeatuko dugu.

Esp32 programatzeko arduino ide-a erabil dezakegu, beraz, lehendabiziko gauza hau instalatzea izango da. Horretarako arduino web orrialdetik instalatzailea jeitsi eta exekutatu dugu.

tar -Jxvf arduino-1.8.13-linux64.tar.xz
cd arduino-1.8.13/
sudo ./install.sh

Hurrengo pausuan gure erabiltzaileari arduino ide-an usb portuak erabiltzeko gaitasuna emango diogu:

sudo usermod -a -G dialout erabiltzailea

Eta ordenagailua berrabiaraziko dugu.

Orain esp32 plataforma gehituko dugu : https://dl.espressif.com/dl/package_esp32_index.json

Plataforma gehitu ondoren plaka ere gehituko beharko dugu Tresnak > plaka > plaken kudeatzailean sartu eta esp32 plaka bilatuko dugu.

Eta gure plaka ere hautatu beharko dugu : Tresnak > Plakak > esp32 Arudion > ESP32 Dev Module

Dena ondo konfiguratu dugula baieztatzeko programa txiki bat prestatuko dugu. Nik Internetetik jeitsitako bat erabili dut: Tresnak > Kudeatu liburutegia eta bilatu simpledh2t2.

Bukatzeko, esp32 liburutegiak python erabiltzen du baina… ubuntu 20.04an arazo bat daukagu. Python 3 erabiltzen baitugu python 2 ordez, beraz arduinok errore bat emango digu kodea baieztatzerakoan . Hau konpontzeko hurrengo komandua idatziko dugu terminalean:

sudo apt install python-is-python3

Eta orain bai. Fitxategia > adibideak > simpledht > dht22 programa kargatuko dugu.

Gure dht22 sentsoreak 3 pin izango ditu eta hauek esp32 plakara konektatu beharko ditugu:

  1. pin negatiboa —> esp32 GND pinera,
  2. Data pin-a ——–> esp32 g27 pinera.
  3. Pin Positiboa —> esp32 3.3 v pinera.

Hurrengoan, esphome erabiliaz plakak emandako tenperatura eta hezetasun datuak gure Home assitant-en ikusi ahal izango ditugu.