DHT22 sentsorea Home Assistant-en integratzen esphome bidez.

Oraingo honetan esphome plataforma erabiliaz gure esp32 plakaren datuak gure Home assistant-en ikusi ahal izango ditugu.

Lehendabizi Home Assitantaren dendan aurkituko dugun esphome instalatuko dugu eta bertan sartuko gara.

Gailu berri bat konfiguratzeko behean eta eskuinean dagoen “+” ikurran klikatu dugu eta morroi bat irekiko zaigu:

  • Node Name: gailuaren izena
  • DeviceType: NodeMCU32s
  • WIFI &Updates: Wifiaren datuak eta “OTA Access password”, azken hau, esp32 plaka wifi bidez eguneratu ahal izateko erabiliko dugu gero.

Sortu berri dugun gailuan editatu sakatu eta beheko fitxategia bertan kopiatuko dugu.

esphome:
  name: Gailua
  platform: ESP32
  board: nodemcu-32s

wifi:
  ssid: "Wifi sarea"
  password: "pasahitza"
  manual_ip:
    static_ip: 192.168.1.16
    gateway: 192.168.1.1
    subnet: 255.255.255.0

  # SSID-era ezin baldin bada konektatu bere sarea sortuko du (captive portal)
  ap:
    ssid: "Gailua Fallback Hotspot"
    password: "pasahitza"

captive_portal:

# Logak gorde
logger:

# Home Assitanteko Api-ra konektatzeko erabiliko dugu pasahitza
api:
  password: "pasahitza"

# plakaren firmwarea eguneratzeko
ota:
  password: "pasahitza"

#Sentsorearen datuak
sensor:
  - platform: dht
    pin: 27
    temperature:
      name: "Temperatura"
    humidity:
      name: "Hezetasuna"
    update_interval: 60s  
    model: dht22

Gailua sortu eta gero ezingo dugu firmwarea plakan wifi bidez kargatu. Lehendabiziko aldi honetan konpilatu egingo dugu.

Orain firmware deskargatu beharko dugu.

Deskargatu ondoren, esphome flasher tresna erabiliaz firmwarea gure plakara igoko dugu.

Hau egin eta gero prest izango genuke eta esphomen sortutako firmware berria igo nahiko bagenu update sakatuta wifi bidez igo ahal izango dugu hemendik aurrera.

Ondoren, home assitanten jakinarazpen berria jasoko dugu gure plaka intengatu ahal izateko. Ez baldin bada azaltzen zuzenean integrazioetara joango gara eta esphome fitxan gure integrazioa ondo egin dela baieztatuko dugu.

Bukatzeko aginte-mahaia irekiko dugu sentsore berriak hautatzeko.