Telelana

Hilabete pasa da konfinamenduan gaudenetik. Nire kasuan ez da ltelelana egiten dudan lehen aldia. Baina oraingoan haurrak ez daude ikastolan eta ez da berdina.

Goizetan denok lanean eta nahiko erraz pasatzen ditugu… Haurrak ikastolan ezarritako lanak egiten dituzte eta ni, gela itxi eta lanera. Bazkaltzen dugu eta haurrak zuzenean ps4-an jolastera; nik orduan kaskoak jarri eta azkeneko sprinta egiten dut. Bukatzean mahai joko edo proiektu bat familian egiten saiatzen gara baina ez dugu beti lortzen… egia esan, ez ditugu asko behartzen nahiko ondo portatzen baitira eta egun bereziak dira.

Jarraitu irakurtzen

Argia mugikorretik piztutzen

Bideo txiki bat non argia piztu eta itzali egiten dut android mugikorra erabiliaz. Aurrekoan gtkterm erabili nuen arduino eta ordenagailua komunikatzeko. Oraingoan web-atik zuzenean.  Bideoan ikusiko duzute arduino plakattxoa eta bere ondoan beste bat. Hau da releak eramaten dituena. Opendomo dendan erositakoa da eta bi rele daramatza. Iphone  batean tsukunagoa ikusten da baina android web interface-a hobetzeko lanean hari dira

Jarraitu irakurtzen

Opendomo sdk

Opendomo instalatzeko orduan bi aukera dauzkagu. Iso-a webgunetik jeistea  edo/ta sdk instalatu. Orain sdk nola instalatu azalduko dut. Lehendabiziko gauza gure linux-ean ingelesa hizkuntza instalatuta eduki behar dugu. Eta gero opendomo izeneko karpeta sortu.Barruan gaudelarik  terminalean komandu hauek idatzi:

sudo apt-get install subversion

sudo apt-get install patch

svn checkout https://opendomo.googlecode.com/svn/trunk/ opendomo

Dagoeneko badauzkagu opendomoren herramintak. Orain Isoa sortuko dugu. Sistema osoa konpilatu behar da,beraz dembora asko beharko dugu. Lau ordu erraz . Suposatzen dut opendomo karpetan gaudela. Orain honen barruan beste bat sortu dugu, beraz sartu eta idatzi komandu hauek jarraian:

./odsdk.sh deps

./odsdk update

Hurrengo pantailan ez da ezer egin behar. Irtetzeari eman eta listo.

./odsdk.sh  brmc

Eta dena kompilatu…

./odsdk.sh brmake

Virtualbox eta Opendomo

Arduino eta htpc-a nola bat egin ez daukat zehaztuta. Domotikarako opendomo proiektua erabiliko dugu. Beraiek proposatzen dutena gela bakoitzean mini pc bat jartzea eta honi arduino plaka. Niri pc hori ezabatzea gustatuko litzaidake eta sistema gure htpc-en bidez erabiltzea. Nola egin erabaki arte virtualbox erabiliko dugu. Guztiz funtzionala baina horrela htpc-aren errekurtso asko beharko dira.
Honetan hasi baino lehenago Opendomo zer den aurrekistuea komenigarria izango litzateke, gainera beraiek konponenteak saltzen dituzte.

Goazen  virtualbox instalatzera. Terminalean sartu eta idatzi:

sudo nano /etc/apt/sources.list

Hemen hurrengo helbidea gehituko diogu eta gero atera:

deb http://download.virtualbox.org/virtualbox/debian lucid contrib

Orain fidagarria dela zihurtatuko dugu:

wget -q http://download.virtualbox.org/virtualbox/debian/oracle_vbox.asc -O- | sudo apt-key add –

Eta azkenik instalatu

sudo apt-get install virtualbox

Hau egin eta gutxira prest izango dugu virtualbox. Orain Opendomotik azken isoa jeitsi beharko genuke eta Virtualbox-en bidez  erabili. Ni konfiguratzeko orduan  sarea “puente” moduan erabiltzen dut eta ez ditut intel-ak erabiltzen Opendomo-rekin ez bait dute funtzionatzen.

Zentyal-en konfigurazioan dhcp zerbitzaria  martxan edukitzen dut eta horrela Virtualboxek zuzenean ip berria hartuko du.

Arduino

Arduino open-hardware plataforman oinarrituriko irteera eta sarrea batzuk dituen plaka bat da. Bere bihotza Atmega8 txip-a da. Gauz askotarako erabili daiteke eta lizentziarik behar ez duenez  edozein proiektu aurrera atera daiteke kosto baxu batekin. Nire kasuan etxeakin harremanetan jartzeko erabiliko dut.

Usb-ren bidez elkartu dezakegu gure ordenagailuarekin. Behin hau eginda programatu beharko dugu. Hau egitea nahiko erraza da c antzeko hizkera bat erabiltzen du: Processing deiturikoa. Ni programatzaile txarra naizenez besteek egindakoa aprobetxatzen saiatuko naiz