Kodi,samba eta mysql

Proiektu honetan etxean ditugun kodi guztiak mysql datu base batekin konektatuko ditugu bideo liburutegi bakarrean. Honetarako filmak, serieak, musika, etab… samba unitate batean gordeko ditugu.

Liburutegi bakarra edukitzeaz gain beste aukera batzuk emango dizkigu, adibidez, filma bat gela batean gelditu eta beste gela batean ikusten jarraitzea.

Nire kasuan, kodi gailu desberdinetan daukat instalatua eta ez dut arazorik eduki. Kodi instalatzeko prozesua alde batera utziko dut, gida asko daude interneten eta gailu askorekin bateragarria da..aipatzeagatik soilik, raspberry pi 2an dudan instalaziorako recalbox delakoa erabili dut. Honek emuladoreekin jolasteko ahalmena ematen baitit. Lehen, retropie, osmc edo raspbianen zuzenean instalatuta eduki dut.

Mysql datu basea prestatzen hasiko ginateke. Zerbitzarian dudan mysql 7.4 erabiliko dut, baina mysql zerbitzaria instalatu beharko bazenukete, hau exekutatu:

sudo apt-get install mysql-server

Kodik bi datu base erabiliko ditu: MyVideos% eta MyMusic%. Hurrengo pausutan erabiltzaile berri bat sortuko dugu eta soilik bi datu base hauek erabiltzeko bahimen osoak emango dizkiogu:

sudo mysql -u root -p
CREATE USER 'kodi' IDENTIFIED BY 'kodi';
GRANT ALL ON `MyVideos%`.* TO 'kodi'@'%' IDENTIFIED BY 'kodi';
GRANT ALL ON `MyMusic%`.* TO 'kodi'@'%' IDENTIFIED BY 'kodi';
flush privileges;
\q

Beste aldaketa txiki bat ere egin beharko dugu . Alde batetik konexio lokaletarako, suebakian 3306 portua ireki eta mysql.cnf fitxategia editatu:

sudo nano /etc/mysql/mysql.conf.d/mysqld.cnf
bind-address = 127.0.0.1

Zerbitzariaren ip-arekin alderatu:

bind-address = 192.168.0.1

Orain mysql zerbitzaria berrabiaraziko dugu :

sudo service mysql restart

Mysql zerbitzaria prest izango genuke, orain konfigurazio fitxategi bat sortuko dugu:

sudo nano ~/.kodi/userdata/advancedsettings.xml
<advancedsettings>
  <videodatabase>
    <type>mysql</type>
    <host>***.***.***.***</host>
    <port>3306</port>
    <user>kodi</user>
    <pass>kodi</pass>
  </videodatabase> 
  <musicdatabase>
    <type>mysql</type>
    <host>***.***.***.***</host>
    <port>3306</port>
    <user>kodi</user>
    <pass>kodi</pass>
  </musicdatabase>
  <videolibrary>
    <importwatchedstate>true</importwatchedstate>
    <importresumepoint>true</importresumepoint>
  </videolibrary>
</advancedsettings>

Fitxategi hau kodi-ren userdata karpetetan kopiatu beharko genuke.

Bukatzeko kodi konfiguratu beharko dugu. Samba zerbitzariaren ip helbidea erabiltzea gomendatzen dut zeren gailu batzuk agian ez lukete ulertuko. Konfigurazio hau gailu guztietan egin eta beheko irudian bezala konfiguratuko ditugu:

Nahi izanez gero, edukia ere gailu guztietan konfiguratu dezakegu baina bestela bat konfiguratu eta hori erabiliko dugu liburutegiaren edukia eguneratzeko.

Ubuntu domeinuan sartzen.

Nire kasuan zentyal erabiltzen dut baina gida hau windows domeinu batean sartzeko erabili dateikeela pentsatzen dut. Lehendabiziko pausua Zentyal konfiguratu:

Compartir ficheros – Configuración general:

Nombre del dominio NetBIOS: froga

Nombre de máquina NetBIOS: zerbitzaria

Descripción del servidor: Zentyal file Server

Habilitar perfiles móviles:

Letra de unidad: Z:

Gero Opciones de configuración LDAP,:

habilitar PAM aukeratu. Honek esan nahi du Zentyalen sortu ditugun erabiltzaileak makina honetan kontua izango dutela.

shell por defecto: bash.

Nik erabiltzaile bat domeinu-kudeatzaileen taldean sartzen dut. Gero erabiltzaile horrekin domeinuan edozein makina sartu ahal izango dugu.

Hau egin eta gero erabiltzaileak sartu ahal izango dira makina honetan, beharrezkoa da ere ltsp erabiltzen baldin badugu.

Hurrengo pausuan bezeroa konfiguratuko dugu. Lehendabizi beharrezko paketeak instalatuko ditugu:

sudo apt-get install likewise-open5-gui

Orain aldaketa batzuk sarrerako pantailako: lightdm, erabiltzaileak autentifikatu egiten garen pantailan:

sudo nano /etc/lightdm/lightdm.conf

Bi lerro gehituko ditugu. Lehendabizi, gonbidatuei sarrera debekatuko diegu eta gero sarrera eskuz izatea, erabiltzailea eta pasahitza sartu beharra, esango diogu:

allow-guest=false

greeter-show-manual-login=true

Konfigurazioa bukatzeko sambaren konfigurazio fitxategian domeinuaren izena idatziko dugu :

sudo nano /etc/samba/smb.conf

workgroup=WORKGROUP bilatuko dugu eta aldatu egingo dugu:

workgroup=froga

Bukatzeko makina domeinuan sartuko dugu likewise open erabiliaz. Programetan bilatuko dugu: Active directory membership. Shell bitartez ere egin dezakegu: domainjoin-gui:

Computer name: makinaren izena: bezeroa

Domeinua: froga.local

Domeinuan sartzeko baimenak dituen erabiltzailea eta pasahitza sartu eta listo. Dena ondo joan baldin bada bezeroa domeinuan sartuta edukiko genuke. Ordenagailua berrabiarazi behar da eta Active Directoriko erabiltzaile batekin sartu gaitezke.

Makina lokalean dauden erabiltzaileak ezabatu ditzakegu. Gogoratu makina lokalerako kudeatzailerik ez daukagula oraindik. Nahi izanez gero nahiko izango da domeinuko erabiltzaile bati kudeatzaile baimenak ematea, horretarako admin taldean sartuko dugu:

addgroup –system admin

sudo adduser domainuser1 admin

Ubuntu erabiltzen baldin badugu eta zentyalen karpetak partekatu baldin baditugu, nahikoa izango dugu nautilus ireki eta sarea arakatu sakatu. Irekitzeko  baimenak dituen edozein karpeta barruan sartu ahal izango gara. Karpeta irekita dagoenean  ezkerreko aldean:  “Sarea” azpian karpeta muntatuta agertuko da, xaguaren eskubiko botoian kilk eginda “Gehitu laster-marka” sakatu. Hemendik aurrera ez dugu karpeta sarean zehar bilatu beharko.

Beste era bat hau egiteko. Nautilus ireki. Menuan. Fitxategiak – sartu kokalekua :

smb://zerbitzaria/domainuser/

Gero lastermarka sortuko genuke.  Momentuz horrela moldatzen naiz. Arazoa erabiltzaile bakoitzarekin egin behar dela. Irakurri dut badagoela prozesu hau automatizatzeko moduak baina aurreragoko utziko dut.

Adibide gisa ni horrela antolatua daukat:

iker-smb —–>  zerbitzarian, nire home karpeta

media-smb –> Familiarekin partekatzeko karpetak. Filmak, argazkiak,musika dokumentuak,etab. Normalki fitxategiak kopiatzeko edo ezabatzeko. Bestela ubuntuk ekartzen duen programataz baliatzen naiz. Shotwell, calibre edo/ta rythmbox-en kokapen hau sartu eta fitxategia bilatzeko oso erraza da

hodeia ———> Owncloud erabiliaz, muntatu berri dudan hodeian dauden fitxategiak. Ea hurrengo post batean azaltzen dudan

LTSP eta Htpc-aren antolaketa berria

Aurreko astean zerbitzariaren disko gogorra hondatzen ari zela konturatu nintzen.Bururatu zitzaidan lehendabiziko gauza klonatzea izan zen baina fitxategi sistema lvm bitartez sortua zen eta clonezillak ez zidan harrapatzen beraz semearen diskoa hartu eta bertan instalazio berria egin nuen.

Ez dakit zorte txarra edota egun horretan ohean gelditu behar nuen. Ubuntu-desktop instalatu eta arazo ugari jasan eta gero sistema oso oso gaizki zihoan . Kernelarekin arazoak? ez nuen denbora galdu nahi. Zentyal lxde-rekin etortzen da eta nik normalean xbmc bakarrik erabiltzen dut, beste guztia terminala edo/ta web aplikazioen bidez egiten dut. Lxde azelerazio grafikorik gabe etortzen da, beharrezkoa xbmc-arentzat. Beraz nire ama plaka begiratu eta instalatu nion:

sudo apt-get install libva-intel-vaapi-driver

Orain xbmc badabil baina ordenagailua berrabiaraztean zuzenean xbmc barruan sartzea nahiko nuke. Beraz beste pakete bat instalatu beharra daukat:

sudo apt-get install xbmc-standalone

Honekin nahikoa izango litzateke baina nire kasuan script bat jeitsi behar izan dut:

#! /bin/sh

### BEGIN INIT INFO
# Provides:          xbmc
# Required-Start:    $all
# Required-Stop:     $all
# Default-Start:     2 3 4 5
# Default-Stop:      0 1 6
# Short-Description: starts instance of XBMC
# Description:       starts instance of XBMC using start-stop-daemon and xinit
### END INIT INFO

############### EDIT ME ##################

# path to xinit exec
DAEMON=/usr/bin/xinit

# startup args
DAEMON_OPTS=" /usr/local/bin/xbmc --standalone -- :0"

# script name
NAME=xbmc

# app name
DESC=XBMC

# user
RUN_AS=ERABILTZAILEA

# Path of the PID file
PID_FILE=/var/run/xbmc.pid

############### END EDIT ME ##################

test -x $DAEMON || exit 0

set -e

case "$1" in
  start)
        echo "Starting $DESC"
        start-stop-daemon --start -c $RUN_AS --background --pidfile $PID_FILE  --make-pidfile --exec $DAEMON -- $DAEMON_OPTS
        ;;
  stop)
        echo "Stopping $DESC"
        start-stop-daemon --stop --pidfile $PID_FILE
        ;;

  restart|force-reload)
        echo "Restarting $DESC"
        start-stop-daemon --stop --pidfile $PID_FILE
        sleep 5
        start-stop-daemon --start -c $RUN_AS --background --pidfile $PID_FILE  --make-pidfile --exec $DAEMON -- $DAEMON_OPTS
        ;;
  *)
        N=/etc/init.d/$NAME
        echo "Usage: $N {start|stop|restart|force-reload}" >&2
        exit 1
        ;;
esac

exit 0

Fitxategi berri bat sortu behar izan dut eta hemen kopiatu:

sudo nano /etc/init.d xbmc

eta gero:

sudo  update-rc.d xbmc defaults

Nire kasuan ordenagailua salan daukat. Argia joaten baldin bada edo ordenagailua itzalita baldin badago. Nahikoa izango da  botoia  sakatzea.

Baina guzti honek arazo berri bat sortarazi dit, semearen ordenagailua? Oraindik txikia da baina interneten online jokuak edo bere filma ikusi ahal izatea pake tarte bat  gurasoentzat. Zer egin disko berria eskatu eta instalatu bitartean?ltsp. Zentyal-ek aukera ematen du baina orain arte ez nuen honekin frogarik egin.Dirudienez bi motatako bezero daude: Arinak eta pisutzuak. Arinak zerbitzarian urruneko sesio garafikoa irekitzen dute, aplikazioak zerbitzarian exekutatu egiten dira. Pisutzuak aldiz aplikazioak zuzenean bezeroan irekitzen dira beraz hardware indartsu bat behar dute.

Nik xbmc erabili ahal izatea nahi nuen baina ez dut lortu. Baina bai  vlc-ren bitartez. Zentyal-en  konfigurazioa oso erraza da. Lehendabizi  bezeroak zeintzuk izango diren esan behar diogu zentyal-i : red – objetos – añadir nuevo . Izen bat jartzen diogu: etxea. Gero “miembros” sakatu eta hemen  izena, ip-a eta mac-a emango diogu. Orain Dhcp-ra joango gara. Honezkero dhcp-a martxan dabilela pentzatzen dut beraz azkeneko aukerahartuko dugu “opciones avanzadas”. Cliente ligero jartzen due horretan siguiente servidor eta hemen LTSP de zentyal aukeratuko dugu. Cambiar  sakatuko dugu. Azkenik menutik “clientes ligeros” -en sartuko gara. Hemen aukera ugari dauzkagu. Printzipioz ez nituzke aldatuko. Behin badabilela dakigunean orduan aukerekin jolastu. Orduan, hemen crear imagen sakatuko dugu eta listo.Irudia sortuko du, denbora dezente beharko du.

Sareko ordenagailuak konfiguratu beharko ditugu pxe-ren bitartez abiarazteko . Bios-ean sartu eta boot options-en barruan  lehendabiziko  gailua sare txartela jarriko dugu. Ordenagailua piztutzean  zerbitzaritik irudia hartuko du. Harrituta gelditu naiz. Bikain dihoa ,oso azkar. Bideoak ere oso ondo ikusten dira.

Tvheadend Telebista zerbitzaria, Xbmc eta zentyal

Tvheadend, telebista etxeko sarean zehar edukitzeko softwarea da.Xbmc-k honentzako plugina dauka, beraz ordenagailu batean instalatu ezkero edozein xbmc-en telebista ikusi ahal izango dugu. Egia esan gaur egungo telebista saioek ez dute askorako balio baina beti ere filma edo serieren  bat grabatu nahi baldin badugu, aukera hor izango dugu. Gainera honela mugikorrean edota vpn erabiliaz  telebista edozein lekutan ikusi ahal izango dugu. Instalatzeko terminala erabiliko dugu. Instalazioaren zehar erabiltzaile bat eta pasahitza eskatuko digu:

sudo add-apt-repository ppa:adamsutton/tvheadend

sudo apt-get update

sudo apt-get install tvheadend && sudo apt-get install xbmc-pvr-tvheadend-hts

Hau egin eta gero nabigatzailea ireki eta localhost:9981 idatziz konfiguratzeko web orria irekiko zaigu. Lehendabiziko gauza : configuration – tv adapters eta gure telebista gailua aukeratzea izango da. Gero “add DVB network by  location” sakatu, gure kokapena eman eta Kateak automatikoki bilatzen hasiko da. Bukatzean, “Map dvd services to channel” sakatu eta gorde egingo dira.

Hurrengo pausoa, bahimenak ematea izango da. Configuration – access control- en sartu eta erabileraren arabera  bete beharko dugu. Azkenik, kate bakoitzaren ikonoa azaltzea nahi baldin badugu, internetetik jeitsi  beharko dugu. tvheadend, channels-en sartu eta icon (full url) jartzen duen horretan , helbide oso idatzi beharko dugu ( “http://localhost/telebista/logo.jpg”).

Xbmc konfiguratuko dugu orain. Ireki eta sistema – gehigarriak – gaitu gehigarriak –  Pvr bezeroak – tvheadend htsp client. Gaitu eta gero konfiguratu: tvheadend ip-a, erabiltzailea eta pasahitza sartu beharko dugu., gero ados sakatu eta xbmc berabiaraziko dugu.

Xbmc irekitzerakoan berriz sistemara joan beharko dugu eta hemen tb barruan sartu eta gaituko dugu. Berriz berrabiaraziko dugu. Hemendik aurrera telebista xbmc barruan ikusteko eta grabatzeko gai izango gara.

Zentyal erabiltzen dugunok aldez aurretik konfigurazio aldaketa batzuk egin behar ditugu. Lehendabizi  red- servicios barruan zerbitzu berria sortuko dugu: tvheadend, protocolo tcp/udp, puerto origen cualquiera eta puerto destino  9981:9982 .

Gero cortafuegos- reglas de filtrado desde las redes internas a zentyal ( tvheadend, zentyal dagoen ordenagailuan instalatzen baldin badugu). Hemen Decisión: aceptar, origen: cualquiera eta servicio:tvheadend.

ODEnergy. Instalazioa.

ODEnergy Home kontsumoa neurtzen duen gailua da. Etxebizitza batean instalatzeko prest dago. Bere tamaina txikiarengatik erraza izango zaigu koadro elektriko txikietan jartzea, hori bai, lekua baldin badaukagu.  Denbora guztian datuak jasotzen egongo da eta gero Interneten dagoen zerbitzari batera bidaliko ditu. Hau egiteko, gure etxeko wifiaz baliatuz  ODEnergy cloud-era bidaliko ditu datuak.  Erabiltzaileak edozein lekutik dohainik kontsultatu ahal izango ditu. Zerbitzariarekin konektatzerakoan https bidez egingo dugu beraz, informazioa enkriptatua joango da.

  Argazkian ikusten den bezala instalazioa oso erraza da. Nire Kasuan betea zegoen eta kanpoan jarri behar izan dut baina ODEnergy din-A karrilean   jartzeko prestatua dator.  Denboraldi baterako izango da bakarrik. Gero beste kuadro elektriko bat jarri beharko dut Opendomo-ren beste gailuekin ( odcontrol, alimentazio iturriak, etab).

Fasea pintza-tik sartu eta hau ODEnergy-ra konektatuko dugu. Bi kable izango dira eta zentzua zein den ez  zaigu axola. Gero argi-indarrera konektatuko dugu.Egokiena “ICP”tik gertuena konektatzea da.

Gailuak Led bat dauka. Hau informazioa emateko erabiltzen da. Gorria dagoenean abiarazten ari dela esan nahiko du.Berdea, Wifi-a Ad-hoc moduan dagoela. Kliska gorria, konektatzen. kliska berdea, internetera konektatua.

Lehendabiziko aldiz konektatu eta gero, wifi sare bat sortuko du “Ad-hoc” moduan: ODENERGY_xxxx. Sare honetara konektatuko gara eta nabigatzailean  169.254.0.2 idatziko dugu. Hemen etxeko Wifiaren datuak sartu beharko ditugu.

Hurrengo Post batean ODEnergy Cloud azalduko dut. Datuak ikusteko gunea.

Xbmc 12 “Frodo” eta liburutegia mysql bitartez partekatzen.


Xbmc-en liburutegia sareko htpc guztietan partekatzeko gaitasuna aspalditik dauka. Horretarako  mysql zerbitzaria konfiguratu eta  “advancedsettings.xml” fitxategia editatu behar dugu. Gaur egun Frodo bertsioarekin asko erraztu da.Gure filmen eta musikaren helbidea idaztea ez da beharrezkoa izango. Gainera telebista ikusteko soporte ofiziala izango du, naiz eta linux-ek pakete desberdin bat instalatzera behartzen gaituen. Beti ere telebista zerbitzaria instalatuta izan behar dugu.

Hemendik aurrera ez gara liburutegia ordenagailu bakoitzean eguneratzeaz arduratu beharko. Behin ordenagailu batean egin eta momentuan ordenagailu guztietako liburutegia eguneratua izango dugu. Gainera hau automatikoki egiteko xbmc plugin-a dauka, eguneratzea orduro egitea esan diezaiokegu.  Orain ere, filma bat gela batean hasi gaitezke ikusten, gelditu eta beste gela batera joan gaitezke gelditzen zaiguna ikusteko eta “ikusitakoak” marka xbmc guztietan berdina izango da.

Jarraitu irakurtzen

Zentyal 3.0 instalatzen.

Atera berri da zentyal 3.0 bertsioa. Linux small business server deritzaiona, kongiguratzeko erraztasunagatik ezinbestekoa pyme batentzat. Software askean askotan gertatzen den bezala dohako bertsioa izango dugu: comunity edition baina nahi izanez gero enterprise editon erosi dezakegu salnehurri on batean. Softwarea  berdina baina ordaintzen dena zerbitzuarengatik da: eguneraketak lehendabizi jaso, laguntza 24 orduak, etab…

Nire kasuan etxean ezartzeko denez Comunity edition aukeratu dut. Instalatzen bukatzean zerbitzu mordoa izango ditugu gure menpe. Vpn,etxetik kanpo gure sarean sartzeko. Samba zerbitzaria, etxean dauzkagun ordenagailu guztiak informazioa era zentralizatu batean partekatzeko edo babes kopiak egiteko. Radius serbitzaria, wifi A.p-arekin konexioa segurtasunarekin erabiltzeko. Impresio zerbitzaria. Firewall bat. Web/ftp zerbitzaria. Jabber. Asterisk zentralita. Baita ere eposta eta dns zerbitzaria, baina bi azkeneko hauek internetera atera ahal izateko ip fijoak behar dituzte eta ez da nire kasua, hala ere intranetean erabilgarri izan daitezke. Zentyal bere osotasunean erabili ahal izateko bi sare txartel beharko ditugu.

Gaur instalazioarekin hasiko gara. Hilabete batzuk pasa ditut beta bertsioak erabiltzen eta sambarekin arazo pila izan ditut. Oraingo bertsioan samba4 erabiltzen hasi dira eta ezinezkoa izan zait eguneratzea beraz diskoa formateatu eta berria hasi dut.

Zentyal martxan jartzeko ordu bat beharko dugu baina ni aukera gehiago izatearren lxde erabili beharrean ubuntu-desktop instalatzen diot beraz denbora gehiago beharko dugu, beti ere internet abiaduraren arabera. Instalazioa oso erraza da:

Jarraitu irakurtzen

Raspberry Pi edo 35$ ordenagailua

Gogoratu izena, hemendik aurrera asko entzungo bait dugu. Ordenagailu bat da eta bakarrik 85,6×53,98×17 mm-takoa. Broadcom de 700MHz ARM1176JZF bat darama. 256 MB ram, ethernet, hdmi  eta usb portuak. Baina ez da famatua txikia delako soilik, bere prezioa 35$.  Youtube bideo batzuk daude eta bertan ikus daiteke xbmc mugitzen indarra daukala. Ez dago esan beharrrik zein garrantzia daukan proiekturako.

Informazio gehiago beraien web orrian :http://www.raspberrypi.org/