Xbmc euskaraz

Xbmc 10.1 bertsioan dago. Ofizialki bai, baina gu kompilatzeko edo zuzenean gauero ateratzen duten bertsioa instalatzeko aukera badaukagu.Azken hauetako erabiltzaileok xbmc euskeraz edukitzeko aukera daukagu.

Wbfs eta Mac Osx

Gaur egun partizioa wbfs bezala edukitzea ez da beharrezkoa. Jokuaren irudia “.wbfs” bihurtuta edozen fitxategi sisteman sar dezakegu. Ni wbfs erabiltzen hasi nintzen eta gustora nagoenez ez dut aldatu jokuak pasatzeko era.

Disko berria lortu dut  nire joku guztiak pasatzeko aurrekoari bizitza gutxi gelditzen zitzaion eta. Aurekoan Ubuntun “Wiithon” erabili nuen disko wbfs bezala formateatzeko. Baina orain Mac Osx snow Leopard-ekin egin nahi nuen.  Badago software bat:” Wbfs for Mac Osx ” (EOL-en bilatu). Bere eginkizuna ondo betetzen du baina nik formateatzeko garaian oztopoak izan ditut . Azkenean beste bat erabili behar izan dut: “wbfs_4ltrv1sm0” (EOL-en bilatu). Berez Mac Osx 10.4 dutenentzat da  Baina  10.6-an ondo dabil ere. Kontsola moduan erabili behar da. Nik formateatzeko soilik erabili dut. Behin martxan daukagula seigarrena aukeratu. Kontuz erabili diskoa ezabatuko baitu.

Hemendik aurrera Wbfs for Mac Osx erabiliko dugu. Oso erraza , aukera gutxi baitu. “Add iso” jokua diskoan sartzeko eta “Extract iso” diskoan daukagun isoa ateratzeko.

Zure arcade mandoa egin

Lehengo egunean lagun batekin  jokuetaz hitzegiten hari ginela, ahaztuta nuen proiektu batetaz oroitu nintzen: Arcade makina. Nik uste denak pentsatu dugula txikitan jolasten ginen makina horietako bat etxean edukitzea. Nik bat izan nuen etxean. Hurrengo batean argazkiren baten bat igoko dut baina orain ez da beharrezkoa. Gaurkoan mandoa nola egin azalduko dut. Ez dauka ezez egia esan.Plakatxo, kableak, joystik-a eta botoiak.

Plakatxoa I-pac2 modeloa da. Irteera eta sarrera batzu dauzka, gainera gure ordenagailuari usb edo ps/2 bitartez konektatu dezakegu. Bi jokalarientzako prestatua dator. Irudian ikusten denez kableak konektatzerako orduan ez dauka ezer. Eta plakatxoa egiten duena oso simplea da, teklatuaren tekla batzuk ordezkatzen ditu. Gu nahi dugun bezala konfiguratu dezakegu.

Konexioak honeako zerbait izango lirateke.

Azpiko irudian nire mandua. Etxean nituen ohol batzuk erabilitaz. Oholak oso lodiak dira eta azkenean mandoaren tamaina asko haunditzen da. Baina argazkia, ideia bat egiteko egokia iruditu zait.

Xbmc android bitartez kontrolatu

Aurreko batean xbmc android gailu batekin kontrolatzeari buruz idatzi nuen. Oraindik beta bat da baina oso ondo dabil. Jeisteko Android Market-en sartu eta eta “Official XBMC Remote” bilatu, gero instalatu.
Gero xbmc-ri erabiltzeko aukera eman behar diogu eta zentyal firewall-an beharrezko portuak ireki behar dira.

Xbmc-en Sistema > Red. Eta lau aukera aktibatu behar dira irudian bezala: “Permitir control de xbmc via upnp”,”permitir el control de xbmc por http”;hemen izena eta pasahitza sartu behar dira. Azkenik “permitir que los programas de este equipo controlen xbmc” eta “permitir que los programas de otros equipos controlen xbmc”

Zentyal firewall-ari ere baimena eman beharko diogu pc nagusiaren portu batzuk erabili ahal izateko.Horretarako lehenngo gauza serbizua sortu eta gero zerbitzu hauek gehitu beharko ditugu:

Irudian ikustenden bezala 4 zerbitzu berri sortu ditut : tvheadend streaming ( telebista sareko edozein ordenagailutik ikusi ahal izateko),tvheadend web (sareko edozein lekutik tvheadend konfiguratzeko), xbmc upnp eta xbc web. Azkeneko bi hauek xbmc beste lekutatik kontrolatu ahal izateko. Momentuz denak sarean barne . portuak:

Tvheadend web ——> 9981
Tvheadend streaming –> 9982
xbmc web ———–> 8080
Xbmc upnp ———-> 9777

Zerbitzuak sortuak ditugula Zentyal firewall aukeran sartu eta ” Filtrado de paquetes ” jartzen duen horretan sartu. Gero “Reglas de filtrado desde las redes internas a Zentyal” aukeratu eta lehengo zerbitzuak gehitu.

Xbmc edo xbmc Live tv-arekin instalatu.

Problemik ez duzutenok nahi, xbmc soilik instaltzea gomendatzen dut. Live tv  ( Telebista xbmc barnean) arazoak ematen ditu oraindik eta gainera ez dago ondo bukatua. Ni leheno mythtv erabiltzen nuen telebista ikusteko eta xbmc multimediarako. Gaur egun xbmc live tv tvheadend-ekin erabiltzen dut.

Xbmc  instalatzeko errazena terminaletik egitea. Lehendabizi errepositorioa atxikitu:

sudo add-apt-repository ppa:team-xbmc/ppa

Gero gure ubuntu eguneratu

sudo apt-get update

Eta azkenik instalatu

sudo apt-get install xbmc-standalone

Baina ausartak bazarete eta egia esan telebista ikusteko usb gailua daukagunentzat  erosoena hurrrengo gida jarraitu:

sudo apt-get install -y python-software-properties
sudo add-apt-repository ppa:lars-opdenkamp/xbmc-pvr
sudo apt-get update
sudo apt-get -y install tvheadend xbmc

Honela tvheadend eta xbmc pvr bertsioa instalatua izango dugu. Orain tvheadend konfiguratuko dugu:

Joan tvheadend webgui-ra http://127.0.0.1:9981/ pc honetan baldin bazaudete.
Joan konfiguraziora-> tb gailuetara eta aukeratu telebista gailua.
Aktibatu “Autodetect muxes” eta “Idle scanning”
Gero aukeratu”Add DVB Network by location”
Eta gorde “save” sakatu.

Tvheadend  kateak bilatzen hasiko da. “Muxes awaiting initial scan”  0-ra iritsi arte itxoin.
Hurrengo pausa  “Map DVB Services to channels”-en klick egitea. Esan beharra dago niri ez zizkidala dena aurkitu. beste post batean nik erabiltzen ditudan frekuentzia jarriko dut

Orain xbmc konfiguratuko dugu:

Xbmc barruan joan “Sistema-> Addons -> Instalados -> PVR clients -> Tvheadend HTSP Client”. Aukeratu “configurar” eta bete eskatzen  duen informazioa gero aktibatu.Berrabiarazi xbmc

Joan Sistemara eta aukeratu  TV -> General ->  aktibatu eta berrabiarazi xbmc

Orain hasi zaitezkete  Tvheadend  XBMC-tik erabiltzen.

Ordennagailua berrabiarastean  tvheadend ez baldin bada bakarrik pizten hurrengo hau kontsolan idatzi xbmc ireki baino lehen:

sudo /etc/init.d/tvheadend start

Esan beharra dago post hau idatzi nuenetik aktualizatu egin dela eta gaur egun ezin dela tvheadend kudeatzeko erabiltzen dugu erabiltzaile berdina erabili. Orain erabiltzaile berria sortu beharko genuke tvheadend. Configuration–> Access control-en. Eta gero xbmc barruan erabiltzaile hau erabili

 


Sistema eragilea egokitzen

Beste egun baterako utziko dugu sarearen konfigurazioa eta gaurkoan sistema pixkat egokituko dugu. Gero xbmc instalatu behar dugu eta zihurrenik beste aplikazio batzuk ere. Beraz lxde-openbox oso polita eta arina da baina geroko problema asko sortuko dizkigu. Orduan ubntu desktop instalatuko dugu:

sudo apt-get install ubuntu-desktop

Gero ordenagailua berbiaraziko dugu. Orain hizkuntza osorik instalatua ez dagoela esango digu eta aukera emango digu eguneratzeko. Badaukagu sistema funtzional bat baina jakingo duzutenez badaude zenbait aplikazio (  java, flash,etab..) ez datoztela sistemarekin lege arazoengtik. Baina badago pakete bat instalatzearekin dena edukitzea:

sudo apt-get install ubuntu-restricted-extras

Bakarrik txartel grafikoaren driverrak instalatzea gelditzen zaigu. Nahita nahiezkoa pc txiki hauekin. Honekin lortzen dugu Ordenagailuaren prozesadoreari lana kendu eta prozesadore grafikoak lan hau egitea.Horrela lortzen dugu ION kasuan bideoa 1080 HD-ko errezoluzioan ikustea. Ubuntu erraz daukagu. Beheko irudian agertzen de bezalaxe sistema >Administrazioa>kontrolatzaile gehigarriak klikatu eta nvidia aktibatu. Gero berrabiarazi.

De supazter

Sarearen eskema

 

Kontutan izan behar dugu htpc nagusia “pasarela” moduan jarri beharko dugula, Firewall-a eta proxiari etekina atera nahi baldin badiogu. Eta pc txiki hauek sareantzat konektore bakarra daukate. Nire kasuan Cable-modem baten jabe izanik usb portura konektatzen dut. Hla ere merkatuan usb-rj45 bihurgarriak badaude. Bestela pc-a bi sareko konektore beharko ditu.

Azkenean ni proposatzen dudan sare eskema honela geldituko zen:

 

De supazter

Hurrengo atal batean azalduko dut.

Htpc-a aukeratzen, berriro

Oraingo honetan muntaketa nik egin beharrean konputagailu osoa erosi dut. Gero memoria ram eta disko gogor bat jarri dizkiot. Aukeratutako konputagailua zotac zbox hd-id11 izan da. 320 GB WD 2,5- eko diskoa ( konputagailu eramnagrrietan erabiltzen den horietakoa) eta 2 GB ddr2-800MHZ memoria. Guztira 300€-tara ez da iristen. Etxeko informazio guztia jasotzeko NAS bat. Nik aukeratutakoa Xtreamer Etrayz 100€ ingurukoa.4 TB jasotzeko. Disko gogorrak 2 TB-eko WD caviar green delakoak.

 

Aldaketa batzuk

Htpc-a zeharo aldu dut. Obra batzuren ondoren kaxa ez zitzaidan sartzen leku berdinean eta azkenian konputagailu berria erosi dut. Txikia eta  merkea. Paretean zintzilikatu dut eta ondo gelditzen da.

Htpc-aren muntaketa

Behar bada iraganeko gauza izango da, gaur jakin berri dut google tv proiektua hurrengo hilabetean prest izango dutela.Proiektu honetan htpc telebista barruan sartuta dago eta android sistema eragilearen bidez multimedia zein interneteko edukinak ikusi ahal izango ditugu.

Argi izan behar dugu muntaketaren komponenteak zein izango diren, baina ez dugu ahaztu behar formula txiki hau: zenbat eta potentzia gehiago —> berotasun gehiago —-> soinu gehiago. Nire aukera zaharkitua gelditu zait.Obra baten ondorioz kaxa moldatu beharko dut obra baten ondorioz aurreko lekuan sartzen ez zaidalako.

Kaxa ————————-> Thermaltake lanbox lite

Plaka ————————–> Zotac n330 atom ion (aireztailu gabe)

Memoria ———————> 2x 1GB ddr2 kingston value (merkeak eta inoiz ez dut izan problemarik)

Disko gogorrak ————-> 2x 1 TB seagate + 2 x 80 GB seagate (egia esan bakarra erabili dezaket, baina prest daukat sistemaren kopia batekin edozein gauza gertatu ezgero. Disko hauek nahiko soinu ateratzen dute baina exean nituen eta aprobetxatzeagatik. Hurrengoa WD green caviar 2 TB izango da eta bi  terabytekoak  backup egiteko)

Alimentazio iturria ——–> Xilence 450w ( ez du soinu asko ateratzen baina merkeetarikoa da,aurrerago kampoan dihoan bat jarri nahiko nuke)

Disko kamporatze caxa —> 2x Icybox

Txartel irakurgailua ——-> Generikoa

Telebista ———————-> Hauppage wintv Nova -t usb, aurrerago dvb-c bat nahiko nuke ere.

Mandoa ———————–> Logitech dinovo mini

Soinua ————————-> Creative 5.1 batzuk. Merkeenak

Argazkian ikusten denez kaxa hau oso ondo dago muntaketa egiteko. Hasiera batean konponenteak beraintzat prestaturiko lekuan jartzen dira eta azkenik denak barruan sartzen dira modu erraz batean. Agian bi icybox caxa ez lirateke beharrezkoak baina nire kasuan disko gogorren kopiak egiteko erabiltzen ditut. Adibidez anaiari  Wii-aren jokuaen kopia egiteko