cisco vpn batera konektatu

Gaur egun ohikoa da laneko zerbitzuak erabili behar izatea lantokian ez gaudenean. Batzutan nahikoa izango dugu zerbitzu bat erabiltzearekin baina beste batzuetan laneko ordenagailuan dauzkagun aplikazioak edo/eta dokumentuak beharko ditugu.  Honetarako vpnera konektatu ahal izatea beharrezkoa izango dugu. Nik etxean openvpn erabilitzen dut baina enpresetan, orokorrean cisco vpneak erabiltzen dituzte. Orain ubuntu 16.04 erabiliaz nola konektatu gaitezkeen ikusiko dugu:

Lehendabizi network-manager aukera berri batekin eguneratuko dugu

sudo apt-get install network-manager-vpnc-gnome

eta orain beharrezko datuekin konfiguratuko dugu:

vpn

Konexio aukera berri bat izango dugu. Behin internetera konekataturik gaudela . Lana deituriko vpnera konektatu eta kandadua ateratzean laneko sarean  gaudela esan nahiko du.

Samba erabiliaz ez dugu arazorik izan behar laneko unitateak muntatzeko. Errazena nautilus erabiltzea izango da. Nautilus irekiki > konektatuz zerbitzarira sakatu eta konektatu nahi dugun enpresaren unitatea  idatziko genuke:

 smb://zerbitzaria/karpeta/

Terminala erabiliaz ere egin dezakegu. Terminala ireki, beharrezko tresnak instalatu, karpeta lokala sortu eta urrutiko karpeta muntatu

sudo apt-get install cifs-utils
mkdir /home/erabiltzaiela/lanekoak
sudo mount -o username=urrutiko_erabiltzailea,uid=erabiltzaile_lokala //zerbitzaria/karpeta lanekoak/

ef4ktur ubuntu 16.04an instalatzen

ef4ktur

ef4ktur, faktura elektronikoak sortu eta bidaltzeko soluzio bat da eta euskal foru aldundien doako ekimena da.   Windows, Linux eta Mac sistemekin bateragarria da baina 32 bitseko Linuxarekin soilik.

Ni ubuntun instalatzen saiatu nintzen eta ez nuen lortu. Beraiekin harremanetan jarri ondoren, nahiz eta 64 bitseko sistema eduki 32 bitseko java instalatuz arazorik ez nuela izango esan zidaten.  Hasieran ez nuen lortu baina aldaketa txiki batzuk egin ondoren lortu dut ef4ktur abiaraztea. Hurrengo borroka izenpeko txartelarekin izango dut.

Lehendabizi sistema eguneratu nuen

sudo apt-get update
sudo apt-get upgrade

gero 32 bitseko openjdk 8 instalatu ( openjdk 9 rekin saiatu nintzen baina errore asko eman zizkidan

sudo apt-get install openjdk-8-jre:i386

Deskargatu ef4tur programa hemendik eta exekutatzeko baimenak eman

sudo chmod +x ef4ktur_linux_installer.jar

Programa jeitsi dugun karpetara joan behar gara eta instalatzailea exekutatu.

/usr/lib/jvm/java-8-openjdk-i386/jre/bin/java -jar ef4ktur_linux_installer.jar

Orain naiz eta 32 bitseko java erabiliaz instalatu, Programa irekitzen saiatzean 64 bitsekin irekitzen saiatzen da. Ez dut asmatu 32 bits erabiltzea behartzea beraz skriptan aldaketa bat egin dut:

nano ef4ktur-linux.sh

eta lerro hau aldatuko dugu:

JAVA_COMMAND=`which java`

lerro honekin ordezkatuko dugu

 JAVA_COMMAND=$JAVA_HOME/usr/lib/jvm/java-8-openjdk-i386/jre/bin/java

Bukatzeko beste programekin batera azaltzeko hau egingo dugu:

sudo nano /usr/share/applications/ef4ktur.desktop

eta hurrengo testua itsatsiko dugu, kontutan eduki erabiltzailearen izena eta irudiaren kokalekua aldatu behar dela:

 

[Desktop Entry]
Encoding=UTF-8
Version=1.0
Name=ef4tur
Comment=ef4tur aplikazioa
Exec=/home/iker/Ef4ktur/ef4ktur-linux.sh
Icon=/home/iker/Ef4ktur/resources/images/logo_ef4ktur.png
Type=Application
Hidden=false
NoDisplay=false
X-GNOME-Autostart-enabled=false

Software librea abian

Aspaldi ezer idatzi gabe nengoela.  Aldaketa asko 2015 urte honetan. Lan egiteko era aldatu behar izan dut eta semeak handitzen ari diren heinean geroz eta denbora gehiago eskaini behar zaie. Hosting bat erosi nuen eta orain arte ez dut erabili.

Agian nire paranoiak dira baina jendeak software librean duen interesa handitu egin dela iruditzen zait. Azkenaldian pertsona ugari gerturatu zaizkit windowserako itxiak diren programen alternatiba bila. Askok euskaraz bizi nahi dutelako.

Microsoft ere nahigabe asko laguntzen ari da.  Jendea bere sistema eragilea eguneratzera behartzen eta gainera dohainik. Orain dela urte batzuk ezinezkoa zen.  Gogoratu GNUk Windows 10 malware bezala katalogatu duela. Nire ustez honetaz konturatu dira eta horregatik software libreari hainbeste keinu azkenaldian . Softwarea askatzen eta  azure plataforma sortu zuen ere.

Beste alde batetik Steam daukagu. Linuxen sortutako sistema eragilearekin. Geroz eta joku gehiagorekin. AMDk beraien txartel grafikoetan linuxerako abiadura handituko duela esan du. Dell-ek firmwareko eguneraketak linuxera eraman nahi ditu, etab …

Mugimendu txikiak baina asko eta denbora gutxian.

 

Mahaigaina karpeta berreskuratzen

Minutu bat eta nahikoa izan da haurra ordenagailua erabiltzen hasteko eta Mahaigaina karpeta ezabatzeko. Normalki mahaigaina karpeta garbia edukitzen dut eta ez ditut daturik galdu baina berriro sortu dudanean karpeta ikonoa gabe azaltzen zen.

Terminala ireki eta hau idatzi dut:

gedit ~/.config/user-dirs.dirs

Eta honako hau agertu beharko litzateke:

# This file is written by xdg-user-dirs-update
# If you want to change or add directories, just edit the line you’re
# interested in. All local changes will be retained on the next run
# Format is XDG_xxx_DIR=”$HOME/yyy”, where yyy is a shell-escaped
# homedir-relative path, or XDG_xxx_DIR=”/yyy”, where /yyy is an
# absolute path. No other format is supported.
#
XDG_DOWNLOAD_DIR=”$HOME/Deskargak”
XDG_TEMPLATES_DIR=”$HOME/Txantiloiak”
XDG_PUBLICSHARE_DIR=”$HOME/Publikoa”
XDG_DOCUMENTS_DIR=”$HOME/Dokumentuak”
XDG_MUSIC_DIR=”$HOME/Musika”
XDG_PICTURES_DIR=”$HOME/Irudiak”
XDG_VIDEOS_DIR=”$HOME/Bideoak”

Guk mahaigaina karpeta gehituko diogu:

XDG_DESKTOP_DIR=”$HOME/Mahaigaina”

Bukatzeko nautilus itxiko dugu:

killall nautilus

Owncloud eguneratu

owncloud6

Laister kaleratuko da  Owncloud bertsio berria. Bi hilabete pasa dira alpha1-en berri izan genuenetik eta hurrengo astean argitaratu nahi dute azken  bertsioa . Aldaketa ugari ekarriko ditu. Nabarmenena, dokumentuak partekatu eta elkarlanean editatu ahal izatea da. Lehendabizko bertsio hau, hala ere, guztiz erabili daiteke, baina oraindik arazo batzuk ditu dokumentuetan dauden irudiekin eta formatua galtzen du.

Ldap  konfiguratzeko laguntzaile berri  batekin dator baita ere. Nik ez dut lortu martxan jartzea, erabiltzaileak aurkitzen dizkit baina ezin dut webgunean sartu.  Azkeneko bertsioarekin eta Mysql erabiliaz problemarik gabe.

Beste aldetik itxura pixkat aldatu da, egutegia eta kontaktuetan aldaketa txiki batzuk aurkituko ditugu, Jarduera aplikazioa sortu dute,etab…  Beste aplikazio askok ez dute funtzionatzen momentuz.

Oraindik ez da azkeneko bertsioa eta espero dut arazo txiki hauek konpontzea, baina gaurko postan owncloud eskuz nola eguneratu azaldu nahi nuen. Eguneraketa txikiak egiteko balio du bakarrik. Bertsio eguneraketa beste modu batean egin beharko da, beraz,  ez du balio owncloud 5-etik Owncloud 6 bertsiora aldatzeko.

sudo wget http://download.owncloud.org/community/owncloud-6.0.0rc2.tar.bz2
sudo rsync -a hodeia/ hodeia_bkp`date +”%Y%m%d”`/
sudo mkdir hodeiabkp; sudo tar -C hodeiabkp -xjf owncloud-6.0.0rc2.tar.bz2
sudo rsync –inplace -rtv hodeiabkp/owncloud/ hodeia/
sudo rm -rf owncloud-6.0.0rc2.tar.bz2 hodeiabkp/

Owncloud. Thunderbird

Orain dela urte bat inguru  exchange zerbitzaria eta thunderbird nola  sinkronizatu azaldu nuen. Orain antzeko pausuak egin beharko ditugu baina kasu honetan ez dugu davmail beharko. Zuzenean webdav erabiliaz sinkronizatuko dugu.

Lehendabiziko gauza. Thunderbird-en bi hedapen hauek instalatzea:

Eginda daukagunean thunderbird berrabiarazi beharko dugu.Orain firefox irekiko dugu eta owncloud-en barruan sartuko gara. Egutegia aukeratu. Eskubi aldean ezarpenak botoia sakatu. Mundua dirudien ikonoan zapalduko dugu eta helbidea kopiatu egingo dugu.

Thunderbird irekiko dugu eta menuan:Fitxategia – Berria – egutegia-sarean. Caldav aukeratu eta owncloud-en kopiatu dugun helbidea hemen itsatsiko dugu. Lineaz kanpoko laguntza markatu, offline gaudenean gertaerak mantentzeko. Bukatzeko “Hurrengoa” sakatuko dugu. Egutegiari izen bat eman, nahi izanez gero kolorea aldatu eta  Gogorazleak markatuko dugu, honela amaituko genuke.

Kontaktuak sinkronizatzeko lehendabizi kontaktuen kokapena beharko dugu. Owncloud irekiko dugu. Kontaktuak aplikazioa ireki eta ezarpenak botoian klik egin dugu. Mundu itxura duen ikonoan klik egin eta kokapena kopiatuko dugu. Thunderbird ireki eta menuan – tresnak – helbide liburua. Helbide liburuan irekiko da. Orain Fitxategia – berria – Remote Address book.Izen bat emango diogu eta lehen kopiatutako helbidea hemen itsatsiko dugu.

Honekin Owncloud-eri  buruzko gidatxo hau bukatutzat ematen dut

Hausnarketa

Owncloud  oso interesgarria iruditu zait. Ez soilik, etxean , familia edo/eta lagun artean edukitzeko. Enpresa baterako aukera polita da. Azkenaldian edonon ikusten ari naiz enpresa askok google erabiltzen dutela egutegiak partekatzeko edo/eta web orrian zintzilikatzeko. Google apps aukera polita da baina datuak ez daude gure esku. Zerbitzari bat muntatu edo alokatu eta wordpress owncloud-ekin batera instalatuta aukera oso ona izango litzateke.

Nahi duenarentzat  gida osoa eskuragarri hemen : Owncloud

 

Owncloud. Aplikazioak eta mugikorra sinkronizatzen

Aplikazioak ezkerrean ikusiko ditugu. Bata bestearen azpian. Batzuk gaituak edukiko ditugu eta besteak gaitu ditzakegu. Interesgarrienak komentatu eta mugikorrarekin nola sinkronizatzen den azaltzen saiatuko naiz. Lehendabiziko gauza mugikorrean aplikazio bat instalatu beharko da: F-droid ( android-erako software libreko “repositorio” bat). Aplikazio batzuk hemendik jeitsi beharko ditugu. Google play erabiltzen baldin badugu ordaindu egin beharko dugu aplikazio berdinagatik. Jeitsitako aplikazioa interesgarria iruditzen baldin bazaizue , ordaintzeko aukera hor dago;)

Fitxategiak

Aplikazio hau, fitxategiak igotzeko, kopiatzeko, jeisteko, etab-erako erabiltzen da.  Berez ezin dira fitxategiak mugitu baina horretarako  owncloud aplikazioetatik bat gehituko dugu: Move. Argazkiak zuzenean ireki ditzakegu eta  bideoak ikusi streaming bidez. Odt eta pdf dokumentuak ere irakurri ditzakegu . Mugikorrean ere aplikazio bat instalatu beharko dugu: Owncloud.  Honek gure hodeiarekin konektatzeko aukera emango digu, fitxategiak jeitsi, igo eta sinkronizatzeko. Nahi izanez gero argazkiak automatikoki igo ditzan ahalbidetu dezakegu. Hodeian karpeta berri bat sortuko du automatikoki: SubidasInstantaneas.

Berriak

Rss irakurgailua. Aplikazioetan News gaitu behar dugu. Harpidetzak ezkerraldean agertuko zaizkigu. Goiko aldean Webguneak gehitu ditzakegu eta beheko aldean opml batetik inportatu edo esportatu dezakegu. Oso sinplea da baina nahikoa. Mugikorrarekin sinkronizatu dezakegu aplikazioa hau erabilita: Owncloud News Reader.

Argazkiak

Albun antzeko bat bat. Hemen ikus ditzakegu hodeian dauzkagun argazki guztiak. Aukera bakarra erabiltzaileekin elkarbanatzea izango litzateke.

Musika

Hodeian daukagun musika entzuteko. Streaming bidez. Albumetan ordenatu dezakegu. Sinplea ere baina bere eginkizuna ondo betetzen du. Owncloud-ek ere ampache zerbitzari bat ekartzen du, beraz musika entzuteko erabiltzen dugun aplikazioak plugin egokia baldin badauka gure zerbitzariarekin konektatu ahal izango dugu. Irakurri dut Rythmbox-ek badaukala plugin bat ( oraindik frogatu gabe). Android mugikorrerako Just player daukagu gero plugina instalatu beharko genioke : Just player ampache plugin.

Kontaktuak

Hemen kontaktuak sartuko genituzke. Taldeka eduki ditzakegu. Mugikorrarekin sinkronizatzeko : CardDAV-Sync free beta erabiliko dugu. Oso erraz konfiguratzen da. Kontaktuen kokapena idatzi eta berak bilatuko ditu dauzkagun kontaktu liburu guztiak. Gero galdetzen dizu sinkronizazioa nolakoa nahi duzun: zerbitzaritik hartzea edo mugikorretik igo ahal izatea. Niri ez dizkit kontaktuak zerbitzarira igotzen utzi. Bai alderantzizkoa. Beraz lehendabizi mugikorrean kontaktuak esportatu ditut eta gero kontaktuak aplikazioan inportatu. Behin hau eginda nahiz mugikorrean, nahiz hodeian kontaktu berria ondo gehitzen du.

Egutegia

Primeran dago. Odeiaren erabiltzaileekin elkarbanatzen uzten du. Gertaerak era pribatuan edo publikoan sartu ditzakegu. Edozein egutegian bezala. Hasieran mugikorrarentzako aplikazio hau instalatu nion: CalDAv syn adapter baina gertaerak desagertu egiten ziren, datak gaizki azaltzen ziren  Azkenean aplikazio bat erosi behar izan dut: Caldav Sycn beta. Oso ondo funtzionatzen du. Konfiguratzeko aukera mordoxka dauzka, koloreak, sinkronizazioa nolakoa,etab. Guzti hori bakoitzaren gustura .

Kontaktuak eta egutegia Thunderbird-rekin ere sinkronizatu daitezke. Baina hau hurrengo baterako

Owncloud. Hasierako konfigurazioa eta Ldap

Owncloud gure hodeia izateko web aplikazio bat dela esan genezake. Software librea. Baina ez da soilik fitxategiak igo eta jeisteko, badauzka beste erabilera batzuk: Egutegia, rss irakurgailua, Ampache zerbitzaria ( musika eta bideoa streaming bidez ikusteko aukera).  Nahi izanez gero thunderbird edo/eta mugikorra sinkronizatu dezakegu, argazkiak automatikoki igo, egutegia, etab.

Owncloud irekitzerakoan, eskubian,  erabiltzailearen izena agertuko da. Hemen zapalduta gotibeherako menu bat aterako da:  Pertsonala, erabiltzaileak, aplikazioak, admin, laguntza eta saioa bukatu.

Pertsonala

Erabiltzailearen aukerak konfiguratzeko. Hizkuntza eta kanpoko biltegiratzea dira garrantzitsuenak. Gure hodeira CIFS (samba bitartez partekatutako direktorioak), dropbox eta google drive besteak beste gehitu ditzakegu.

Erabiltzaileak

Hemen erabiltzaileak sortu,  hauek taldeka sailkatu eta baimenak eman diezaizkiekegu. Gure kasuan ez dauka garrantzi askorik LDAP bitartez konektatuko bait gara eta erabiltzaileak Zentyalen konfiguratuko ditugu. Abantaila: Ez ditugula erabiltzaile berriak sortu behar, pasahitza berdina erabiliko dute eta taldeak osatuta daudela.

Aplikazioak

Aplikazio berriak instalatzeko. Hemen batzuk aurki ditzakegu: http://apps.owncloud.com/.

Admin

Hemen aukera orokorrak egongo lirateke. Kanpoko biltegiratzea ere erabiltzaile guztientzako baimendu eta konfiguratu dezakegu hemen, https bidez konektatzera behartu dezakegu, partekatzea nola izango den konfiguratu, kanpoko lekuak gehitu ditzakegu. Hemen ere ldap konfigurazioa egingo dugu.

LDAP Konfiguratu

Lehendabiziko gauza  datuak lortzea. Nire kasuan Zentyal-en daude: Usuarios  y grupos – Opciones de configuración LDAP. Behin datuak ditugula Owncloud irekiko dugu eta aplikazioetara joango gara. LDAP user and group backend aplikazioa gaituko dugu. Gero admin aukeratuko dugu. Eta konfigurazio datuak sartuko ditugu. Adibide gisa:

LDAP BASIC

Hostalaria: localhost

Oinarrizko DN: dc=etxea,dc=lokal

Erabiltzailea DN : cn=zentyalro,dc=etxea,dc=lokal

Pasahitza: dagokion pasahitza

Advanced

Portua : 390

Babeskopia ataka: 390

Advanced barruan -Karpetaren ezarpenak

Oinarizko erabiltzailea zuhaitza: ou=Users,dc=etxea,dc=lokal

Oinarrizko talde zuhaitza: ou=Groups,dc=etxea,dc=lokal

Gero “egiaztatu konfigurazioa”-n zapalduko dugu eta dena ondo dagoela erantzuten badu “save” zapalduko dugu. Orain Owncloud-en “erabiltzaileak” aukeratzean ldap-en ditugunak azalduko dira

Owncloud-ekin oso gustora nabil eta zuku gehiena mugikorrarekin ateratzen diot.  Hurrengoan aplikazio batzuk ikusiko ditugu eta haietako batzuk mugikorrarekin nola sinkronizatu .