Hdmi soinua eta Zotac zbox HD-ID11

Hdmi soinu irteera ez dabil ubuntu 10.04-an. Bertsio berrietan ez dakit badabilen. Ubuntu lucid berez alsa 1.0.21 dakar eta hdmi soinua erabiltzeko 1.0.23 bertsioa behar dugu. Orduan guk egingo duguna konpilatzea izango da:

Lehendabiziko gauza Alsa gelditzea

Sistema eragilea egokitzen

Beste egun baterako utziko dugu sarearen konfigurazioa eta gaurkoan sistema pixkat egokituko dugu. Gero xbmc instalatu behar dugu eta zihurrenik beste aplikazio batzuk ere. Beraz lxde-openbox oso polita eta arina da baina geroko problema asko sortuko dizkigu. Orduan ubntu desktop instalatuko dugu:

sudo apt-get install ubuntu-desktop

Gero ordenagailua berbiaraziko dugu. Orain hizkuntza osorik instalatua ez dagoela esango digu eta aukera emango digu eguneratzeko. Badaukagu sistema funtzional bat baina jakingo duzutenez badaude zenbait aplikazio (  java, flash,etab..) ez datoztela sistemarekin lege arazoengtik. Baina badago pakete bat instalatzearekin dena edukitzea:

sudo apt-get install ubuntu-restricted-extras

Bakarrik txartel grafikoaren driverrak instalatzea gelditzen zaigu. Nahita nahiezkoa pc txiki hauekin. Honekin lortzen dugu Ordenagailuaren prozesadoreari lana kendu eta prozesadore grafikoak lan hau egitea.Horrela lortzen dugu ION kasuan bideoa 1080 HD-ko errezoluzioan ikustea. Ubuntu erraz daukagu. Beheko irudian agertzen de bezalaxe sistema >Administrazioa>kontrolatzaile gehigarriak klikatu eta nvidia aktibatu. Gero berrabiarazi.

De supazter

Sistema eragilea instalatzen…

Instalazioa pixkat azaltzen saiatuko nahiz. Hala ere hemen guida guztia.
Lehendabiziko gauza Zentyal 2.0.3-ren isoa hemendik jeitsi eta gero cd batera pasa. Bukatzean ordenagailua itzali cd-a barruan daukazutelarik. Jakin behar duzute  disko gogorreko informazio guztia ezabatuko dela.

Piztu ordenagailua eta gutxira Menu  bat agertuko da. En modo experto aukeratu eta aurrera.Gero hizkuntza eta teklatuari buruzko informazioa eskatuko du. Nahi duzutena jarri. Gutxira interneterako sarbidea zein den eskatuko digu. Nire kasuan eth1 (cable-modem-a) aukeratu dut.Hurrengo pausoa ordenagailuari izena ematea izango da eta laister partizioi buruzko galderak. Nire proposamena Guiado, utilizar todo el disco da. Beste era bat lvm-arekin izango litzateke. Berez, zentyal proposaturikoa baina gero problemak izan ditut root partizioa azkar betetzen bait dut.Eta tamaina aldatzea ez lan erraza. Erabiltzaileari buruzko informazioa bete (pasahitza etab).

Instalazioa aurrera dihoa eta oraingoan proxy daukagun galdetzen digu. Nire kasuan ez, beraz horrela utzi eta aurrera. Orain ¿desea instalar el grub en el registro principal? galderari baietz esan. Eta azkenik ¿ Esta el reloj en hora? galderari baietz erantzun ere. Cd-a atera eta ordenagailua berbiaraziko da.

Dagoeneko 45 minutu pasa dira. Baina instalazioaren lehenengo zatia amaitutzat eman dezakegu.

Pantailan firefoz nabigatzailea ikusiko duzute. Mahaigaina ubuntu openbox-lxde da. Gnome antzekoa baina arinagoa. Erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu eta holako pantaila bat agertuko da :

De supazter

Zentyal beharrezkoa?

Beharrezkoa ez da baina seguritate pixkat edukitzeko bai. Domotikakin hasterakoan ikusiko dugu sarea ezinbeztekoa dela, hola bait da gure arduinoak komunikatuko diren era. Ezinbestekoa da firewall bat edukitzea. Gainera zentyal instalatzea beste aukera batzuk emango dizkigu. Internetera atera eta satzen den informazio guztia hemendik pasako da, beraz gure kontrolpean izangu dugu. Http proxya aktibatu eta gure haurrak interneten ibiltzen lasai utziko ditugu, Antivirus batek gure mezuak eta informazioa babestuko du. Etab.
Htpc nagusian ezarriko dugu. Salan telebistaren ondoan. 24 orduz astean 7 egunez piztua, kontsumo gutxikoa 30w inguru eta gero Xbmc, live tv-arekon instalatuko diogueta dena 300€-gatik. Nik uste merezi duela.

De supazter

Argazkia igo dut htpc erakusteko. Telebista ondoan dagoen kaxa da.

Euskaltelen despega zerbitzua ubunturekin

Aurreko egunean lagun bati ubuntu linux instalatzera joan nitzaion. Betikoa, windows erabiltzen zuen eta mantso zihoala , ez dakit zenbat lehio bakarrik irekitzen zitzaizkiola. Azkenean liunx instalaztearen aukera eman nion. Ordenagailua formateatu eta ubuntu instalatu nuen.Baina internet ezartzeko orduan ideairik ez nola despega zerbitzua konfiguratu. Google hartuta azkar konturatu nintzen vpn simple bat zela. Lau pausutan prest izango dugu.

Hasieran vpn sortu behar dugu:

De supazter

Gero Vpn menu barruan gehitu eta pptp aukeratu, ondoren sortu-n klikatu.

De supazter

Bukatzeko gure datuak sartu behar ditugu. Datu hauek euskaltelek emandakoak dira

De supazter

Honekin konfigurazioa bukatutzat emango dugu eta erabiltzen hasteko nahikoa da konexioan klick egin eta gure vpn konexioa aukeratzea irudian azaltzen den bezela.

De supazter

Ikusiko dugu nola saiatzen den. Eta azkenean kandadu txiki bat agertuko da konexioa ezartzean.

Dinovo mini ubuntu hardy-n

Teklatu hau daukazutenak jakingo duzute ezin dela xagua erabili. Baina linux-en ez dago ezer ezinezkorik eta hurrengo hau eginez martxan edukiko duzute.

Ireki terminala eta idatzi:

sudo nano /etc/modprobe.d/options

Gero ondorengo hau fitxategiaren bukaeran:

# diNovo Mini Keyboard
options usbhid quirks=0x046d:0xc71f:0x00080000

Eta azkenik hau idatziz gero xagua martxan edukiko duzute:

sudo update-initramfs -u

Ebox-platform instalatzen

Hasi aurretik gogoratu ordenagailuan daukazun guztia ezabatuko duela eta ubuntu 8.04 LTS server instalatuko duela. Badakit zaharra dela baina ekaina arte ez da bertsio berria ateratzen eta orduarte ni erabiltzen ari naizena komentatuko dut.

Egin beharreko lehendabiziko gauza distribuzio honen irudia hemendik jeistea izango da. Norberak erabakiko du irudia instalatzeko modua: usb, sd edo dvd bitartez.

Web ofizialean instalazioa pausoz-pausoz nola egiten den erakusten dute. Informazioa gazteleraz dago eta nahi duenak hemen dauka.

Hasi aurretik ordenagailu hau non jarriko dugun erabaki behar dugu, hau  da, “pasarela” moduan edo sarean barrena. Beheko argazkian hobeto ikusiko da.

Nire aukera  “cable-modem”-aren atzetik jartzea. Ordenagailuak bi sare txartel izatea hoberena litzateke baina ni aukeratutako mini-itx plaka ez dauzka.Ez dago arazorik “cable-modem”-a usb bidez konektatzen baldin badut.

Ebox daukan ordenagailuaren atzetik switch bat jarri dut eta horri konektatuak gela bakoitzeko ordenagailuak eta wifi a.p bat. Wifi a.p horretara kontsolak konektatuak doaz eta gainerairekia daukat, pasahitzik gabe, bizilagunak sartu nahi baldin badute. Hori bai erregistro bat daukat eta zenbait web orrialde blokeatuak. Baina hau komentatzen beste egun baterako utziko dut.

Instalatzeko orduan galdera batzuk egingo dizkigu. Lehenengo galdera garrantzitsua erabiltzailearen izena  eta pasahitza zein den. Kontutan eduki  erabiltzaile honek ssh bidez sartu ahal izango dela .

Gero zer nahi dugun instalatu galdetuko digu. Nire kasuan dena instalatzeko erantzun nuen.Gero  bi sare txartela izatekotan zein daukan internetarko ahalbidea galdetuko digu. Bakoitzak daukana erantzun.
Eta azkenik mail virtual domain izena, eta hem edozein gauza idatzi gero aldatu daiteke eta.

Instalazioa bukatzean  web nabigatzailea irekiko da eta hemen pasahitza sartuz gero konfiguratzeko prest daukazute.

Ingurune grafikoa oso simplea da.Menua arratoiaren eskubiko botoiarekin mahaigainean klik eginez azalduko da.

Ebox-platform etxeko sarea osatzeko

 

Dagoeneko badakigu ubuntu erabiliko dugula sistema eragile bezala, arduino plaka eragile elektrikoak piztu eta itzaltzeko  eta gainera gure multimedia etxean barrena (kampora ere nahi izanez gero) partekatzeko zer erabili. Baina horretarako etxeko sarea ezarri beharko dugu eta honetarako ebox-platform proposatzen dut.

Kontua da etxeko sarea ezartzen ari nintzela internet partekatzeko zerbaiten beharra nuela konturatu nintzen.Proxy baten beharra. Aurrerago multimedia partekatzea ere bururatu zaitzaidan eta hortarako nas batekin moldatu nintekeen.Orduan ordenagailua 24 orduz interneten egongo denez firewall eta antibirusa ( linux-en ez daude birus asko baina behar bada) ezartzea ez legoke gaizki. Beraz bilketan hasi nintzen. Squid proxy-arentzat, freenas nas-arentzat eta ipcop firewall-arentzat. Baina ez nuen etxea ordenagauluz bete nahi eta azkeneak ebox-platform aurkitu nuen. Guzti hori eta gehiago ematen dit. Web-gui baten bidez konfiguratzen da oso modu erosoan.

Honek tamalez arazo bat dakar. Bere era osoan erabili ahal izateko ubuntu 8.04 LTS bertsioa beharrezkoa da. Beraz  ubuntu 10.04 batean erabili nahi baldin badugu era mugatu batean egingo dugu. Instalazioa repositorioetatik egiten  da:

sudo aptitude install ebox ebox-squid ebox-dhcp ebox-samba ebox-printers

Baina ez dut gomendatzen  oraindik egitea. Laister, ekainean diotenez, prest izango bait dute  ebox-platform 2, ubuntu lucid-en erabiltzeko. Gainera nire ideia beraiek eskaitzen duten distribuzioa instalatzea da eta behin hori edukita beste guztia.Ordenagailua ahal den eta arina izatea daukat helburutzat eta horretarako ingurune grafikoa kargatuegia ez egotea komenigarria da gero soilik beharrezkoak dauzkagun gauzak instalatzeko

Aurrerago komentatuko dut ebox-platform instalazioa nola egin

Mythtv edo Xbmc

Bi hauek “media center”deritzan softwareak dira. Gure htpc-tan instalatzen dira eta multimedia edukinak ikusteko balio dute. Xbmc itxura poltitagoa dauka eta gainera plugin asko dauzka. Mythtv aldiz telebista ikusteko backend bat dakar.

Xbmc bere atzetik talde haundi bat dauka eta hori ezker plugin mordoa aukeratzeko dauzkagu. Horietako bat tvalacarta deiturikoa. Honen bidez telebista kate bakoitzak interneten daukan web orrialdean sartzea daukagu eta era erraz batean hango edukinak ikusi ahal izango dugu. Menu printzipala 7 zatitan banatu dezakegu: Pelikulak, serieak, eguraldia, musika, argazkiak, programak eta scriptak. Oraingoz ezin da telebista ikusi baina bertsio berrian hau ezartzeko asmoa daukate.  Ubuntu batean instalazioa oso erraza da. Azkeneko bertsio bila bazabiltza honako hau egin beharko duzu:

Lehenengo gauza terminala ireki eta repositorio berriak sartu zure sources.list -en

sudo nano /etc/apt/sources.list

Bukaerara joan eta honako hau gehitu

deb http://ppa.launchpad.net/team-xbmc-svn/ubuntu lucid main
deb-src http://ppa.launchpad.net/team-xbmc-svn/ubuntu lucid main

Gero betikoa egin

sudo aptitude update

sudo aptitude safe-upgrade

Eta azkenik xbmc instalatu

sudo aptitude install xbmc

Mythtv instalatzea pixkat zailagoa da, nire ustez osatauagoa delako gainera mysql datu basea beharrezkoa du. Honen menu pritzipala bost zatitan banatzen da: Telebista, multimedia, grabazio kudeaketa, informazioa, dvd-a eta konfigurazioa. Multimedia barruan bideoak,musika, argazkiak, jokoak dauzkagu eta informazioan: eguraldia, web nabigatzailea eta notizia irakurlea.

Aukera asko dauzka eta horregatik behin instalatuta  norberaren gustora jartzea lan asko dakar. Baina merezi du. Ni nahiz eta biek instalatuta eduki gehinetan hau erabiltzen dut .

Ubunturen repositorioetan agertzen denez mythtv paketea instalatzearekin bakarrik prest izango dugu hau erabiltzeko:

sudo aptitude install mythtv

Galdera batzuk egingo dizkigu eta behin erantzunda bideoak ikusten hasi gaitezke. Ordenagailu bakar batean ezartzeko ez dago problema haundirik baina mythtv-ren poderioa backend-frontend instalazioan datza.

Backend serbitzariari deitzen zaio eta frontend bezeroei. Hau da Ordenagailu bat salan adibidez eduki dezakegu serbitzari bezala eta geletan bezeroak. Daukagun multimedia guztia salan eduki eta geletatik ikusi ahal izatea edo ta telebista sare lokaletik bidali. Gainera serbitzaria bezero bezala erabili daiteke ere. Etxeako geletan telebista sarrerak ez daukatenentzat abantaila bat da wifiren bitartez bidali bait dezakezu telebistaren seinalea eta gorde ere. Egia esan nik nahiago dut kable bat bota.

Baina guzti hau nola egin beste atal batean ikusko dugu.