TP-link bideratzaile neutroa moduan.

Orain dela gutxi telekomunikazio hornitzailea aldatu dugu eta ondorioz, etxeko sarea birplanteatu behar izan dut. Zerbitzari xume bat daukat etxean muntatuta eta ezin kanpora atera. Aste bat pasa nuen erotzen eta azkenean deitzea erabaki nuen. Dirudienez CG-NAT baten atzean nengoen eta horrela ezinezkoa zen. Ateratzeko eskatu eta 24 ordutan iritsi zen askatasuna. Hala ere ez zen nahikoa izan.

Enpresa honen bideratzailea mugatua dago. Zenbait gauza ezin dira egin , adibidez beharrezkoa dudan 443 portua irekitzea ezinezkoa da, portu hori, behar omen dute bideratzailean aldaketak egiteko. Bideratzaile neutro bat bilatzen hasi nintzen interneten eta Microtik bat erostea erabakita nuenean konturatu nintzen ez dela denbora asko AP bat muntatu nuela etxea.

Tp-link etxeko bideratzaile merke bat AP moduan konfiguratua nuena. Software bidezko firewall baten atzean zegoen 8 portuko switch batekin elkarlanean. Asmoa zen wifi eta kable bidezko konexioak elkarbanatzea firewall horrek ematen zidan lasaitasunarekin.

Ezer erosi aurretik eta kontzeptu gisa, AP-a bideratzaile moduan konfiguratu eta zuzenean internet daukan bideratzailearekin konektatu dut. Hasierako bideratzailera beharrezkoa da ez baitaukat ont bat eta gainera irakurri dudanez bateragarritasun arazo asko omen daude.

Konexioa bi bideratzailetan lehendabiziko portuan egin behar da. Internet menuan ip dinamikoa aukeratu eta mac klonazioa ere markatuko dugu. Bukatzeko bidalketa honen hasieran dagoen irudiko datuak bete ditut. Garrantzitsuena: iptv/vlan markatu, gero custom eta internet vlan id 20 eta prioritatea 0. Beste datuak asmatu egin ditut.

LibreOffice 4.1 32/64 bits instalatzaile arretagabekoa

Aurreko post batean Libreoffice arreta gabe nola instalatu azaldu nuen: Software librea Erakunde Publikoetan III :Libreoffice

Garai horretan tranpa txiki bat egin behar zen. Ordenagailu guztietan  erabiltzailearen profila egokitu beharrean  bat sortu eta ordenagailu guztietan kopiatzen genuen.

Oraingoan profila sortzen duten fixategiak aldatuko ditugu. LibreOfficek xml lengoia erabiltzen du , beraz xmlstartlet (http://xmlstar.sourceforge.net/) tresna erabiliaz fitxategi hauek gure beharren arabera aldatuko ditugu.

Hedapenak erabili behar bagenitu, skript hau erabil genezake ere, baina kasu honetan ez genuen inork aldatzerik nahi eta horretarako hedapena zuzenean LibreOffice instalazio karpeta kopiatzen baldin badugu “ezingo” litzateke aldatu.

Instalatzaileak honako hau egiten du:

Xmlstartlet Programa bilatzen du. Ez badu aurkitzen irtetzen da

Profilaren babeskopia egiten du eta gero profila ezabatzen du garbi uzteko.

Libreoffice 4 karpeta dagoen begiratzen du, registry eta Libreoffice 4 karpeten bide-izenak gordetzen ditu, karpetaren arabera 32 bits edo 64 bits den ere jakingo du 

Ez baldin badu karpeta aurkitzen bukaerara joango da eta libreoffice instalatuko du.

Hedapen berriak ez baldin badaude instalatzen ditu.

main.xcd eta write.xcd fitxategien babeskopia.

Libreoffice-ren ezarpen orokorrak aldatzen ditu:

Eu= Ezarpen lokalak euskaraz

Eu= Interfazea Euskaraz

Pdf= Pdf Hybrid, libreoffice-rekin editatu daiteke

Inprimagailuaren ezarpenak dokumentuan gordetzea kendu.

Txantiloi normalaren kokalelua bilatzen du eta horren arabera bide-izenak:

Dokumentuak gordetzeko unitatea= file:///X://

Txantiloi lehenetsia ezartzen du= file:///X:/Txantiloiak/Libreoffice/lehenetsia.ott

Libreoffice instalatzen du. Euskaraz eta gazteleraz, ez da eguneratuko, Microsoft fitxategiak irekiko ditu eta ez berrabiarazteko eskatuko du

Laguntza gazteleraz

Laguntza euskaraz

“Script”-aren hasierara bueltatzen da.

“Script” Hau exekutatzerakoan erabiltzaile berriei libreoffice instalatuko zaie, ezarpen pertsonalizatuekin eta hedapen lehenetsi batekin.

Hurrengo lerrotan skriptaren kodea partekatzen dut norbaitentzat erabilgarria izango delakoan

Jarraitu irakurtzen

Software librea Erakunde Publikoetan III :Libreoffice

Libreoffice instalatzea ez dauka ezer berezirk. Hurrengoa-hurrengoa sakatu eta 10 minututan , beti ere ordenagailuaren abiaduraren arabera, instalatuta edukiko genuke. Lehendabiziko aldiz erabiltzen dugunean gomendagarria aukeratan sartu eta gure gustora pertsonalizatu. Gero osagarriak instalatu . Makroak erabiltzen baditugu osagarri bezala gorde dezakegu eta beste libreoffice instalazio batean oso erraz gehitu genezake.

Ordenagailu askotan egin behar baldin badugu GPO (directivas de grupos) erabili dezakegu. Horrela sareko ordenagailu guztietan instalatu dezakegu guk mugitu gabe eta gainera denak batera. Tamalez ezin izan dut frogatu.  Behintzat  instalazio isil bat egitea lortu dut  konfigurazio eta guzti.

Jarraitu irakurtzen

Software librea Erakunde Publikoetan II :Thunderbird eta Exchange 2003

Aurrekoan azaldu nuen nola erabili dezakegun OWA Outlook-en lizentzia ez ordaintzearren.Gainera libreoffice instalatzen badugu Ofimatika pakete osoaren dirua aurreztuko genuke.Libreofficen instalazioa erraza izan arren komenigarria litzateke konfigurazio batzuk aldatzea baina hau hurrengorako utziko dut. Beharrezkoak: Davmail, thunderbird eta lightning. Davmail OWA-rekin sinkronizatzeko erabiliko dugu eta bezero bakoitzean edo zerbitzarian instalatuko dugu. Hau bakoitzaren aukera da.Kontuan eduki konfiguratzeko orduan datuak aldatuko direla. Thunderbird eposta jaso eta bidaltzeko erabiliko dugu eta lightning egutegiak sinkronizatzeko.Lightning Gehigarri bat da.

Jarraitu irakurtzen