Easy linux alternative to windows server lelopean aurkezten dute. Eta arrazoirik ez dute falta.
Urte batzuk lehenago suebakien mundua ulertzen ikasten ari ginen. iptables madarikatua!. Garaje bat, ordenagailu mordoa, kea, garagardoak,… A ze garai polita eh Enekoitz!!. Orduan ezagutu genuen Ipcop eta txundituak gelditu ginen.
Beranduago Ebox platform 3 erabiltzen hasi nintzen… langabetuentzako ikastaro batean ezagutu nuen. Su ebakia, vpn-a, ldap, samba, … Denborarekin gauza asko asko aldatu dituzte, batzuetan gehitu, bestetan kendu eta noiz pribatizatuko duten zain, baina, momentu hori ez da iristen.
Oraingo honetan proxmox nola instalatu dudan azalduko dut. Zergatik proxmox? Txukuna, Software librea eta euskaraz.
Hasteko dvd batean grabatu behar izan dut. Zergatia ez dut asmatu baina usb gailu batetik ezin izan dut instalatu. Beraz dvd irakurgailu zaharra hartu , isoa deskargatu eta dvd batean grabatu dut. Ordenagailua cd-tik hasteko bios-ean konfiguratu eta listo.
Instalazioa oso erraza da. Jarraitu, jarraitu, … motatakoa. Hasieran lizentzia onartuko dugu eta lokalizazioa eskatuko du. Hurrengo pausuan root pasahitza eta eposta idatzi beharko ditugu.
Normalki, gauza bat bota aurretik, konpontzen saiatzeko ohitura daukaten horietakoa naiz. Kasu honetan, mikrouhinaren atea isteko balio duen pieza txuri txiki bat ondatu eta dendara joan nintzen berria erostera. 110 euro! Ez dute pieza soilik saltzen, zirkuitu elektroniko guztia erosi behar.
Dendariarekin hitzegiterakoan ideia bat bota zidan: Torloju bat edo jarri ezkero? Esan eta egin. Tirafondoa sartu, burua kendu eta 3d imprimagailuaren filamento pixkat inguruan urtu nuen lehuntzeko . Atea itxita gelditzea lortu nuen.
Herriko edozein denda txikian gerta litekeen istorioa da, horregatik partekatu nahi nuen zuekin.
Gutxienez 10 urte pasa dira aurreko zerbitzaria prestatu nuenetik. Zerbitzari xumea 500 euro inguru ordaindu dut baina etxean jolasean ibiltzeko nahikoa da. Osagaiak hauek izango lirateke:
asus prime B450m- a
amd ryzen 5 3600
Corsair vs450
Hyperx fury 8gb ( bai ,oso gutxi, dohaintzak baimenduak daude ;))
Crucial Bx500 1tb
10 gtek sare txartela dual rj45
Momentuz eta memoria gehitu arte ezin izango dut gauza handirik egin baina nire nahitanaiezkoak instalatu ditut jadanik eta izugarrizko diferentzia nabaritu dut, lehen i3 bat nuela kontutan izanda…..
Lehenik eta behin Proxmox VE instalatu dut. Hau birtualizazio plataforma bat da. Gero makina birtualak instalatzen ditut. LXC kontainerrak ere instalatu ditzagu.
Lehendabizikoa ,Zentyal; hau windows zerbitzari moduko bat da baina software librea eta ubuntu batean oinarritua. Firewall, ldap, vpn, samba fitxategi zerbitzaria, etab, eduki ditzakegu. Txartel nagusikoa rj45 portua proxmox eguneratzeko erabiliko dugu baina erositako duala zentyalerako izango da. Hau eginda etxeko sarea zentyalen atzean babestua edukiko dugu.
Beste ezinbesteko bat: nextcloud. Etxekoen argazkiak igotzeko, egutegiak partekatu, rss-ak irakurzeko,… zerrenda ezingo nuke bukatu, denetik baitauka.
Eta bukatzeko azkeneko aurkikuntza: Hassio edo home Assistant. Oraindik gauza gutxi egiteko aukera izan dut baina telebista, ps4, mugikorrak eta entxuferen bat kontrolatzen hasi naiz. Informazioa jaso eta datuekin jolastu. azkeneko esperimentuan… telegram mezu bat jasotzen dutgu etxera eta lanera iristean….
Aurreko postan Openhab probatu behar nuela esan eta ezin izan ditut bi egun pasa instalatu gabe.
Hassio baino erakargarriago iruditzen zait eta aukera aldetik nahiko pareko izan daiteke, baina gailu berrien konfigurazioa ez da hain automatikoa. Hala ere, oraindik goiz da ondorioak ateratzeko.
Beste alde, ez dago erabiltzaile (pasahitza) desberdinak konfiguratzeko aukerarik, Beraz, internetera ateratzeko vpn bat edo/ta beraien cloud zerbitzua erabili beharko dugu. Doakoa omen da.
Gaur ubuntu server 20.04 bat muntatu dut instalazioa egiteko. Openhab instalatzeko paketearen iturria ubuntu-n gehitu ondoren instalatuko dugu, baita gehigarriak ere.
Openhab web bidez kontrolatuko dugu: IP_Helbidea:8080 nabigatzailean sartuz. Irekitzen dugun lehen aldian, Ui-a aukeratu behar dugu eta ondoren, konfiguratzen hasteko, paper-ui hautatu.
Gailu bat hautatzeko, menuan addons > bindigs-era jo dut eta han gailua bilatu. Gailu bat hautatzerakoan zuzenean inbox karpetara joango da. Han gailua hautatu eta dituen aukerak ikusiko ditugu. Aukera bakoitzeko item bat edo gehiago aukeratu beharra dago. Items-ak gailu baten aukerak dira.
Etxea automatizatzeko sistema da. Aspalditik nenbilen horrelako proiektu baten atzetik. Home Assitant ( Hassio hemendik aurrera) eta Openhab aztertzen egon ondoren Hassio aukeratu nuen, atzetik dagoen komunitatea askoz handiagoa delako. Azkeneko egun hauetan Nextcloud-erako openhab aplikazio bat sortu dutela ikusi dut. Denbora baldin badaukat probatuko dut.
Hassio dockerren instalatzeak arazo asko dakartza eta horregatik mantenuarekin bukatzea erabaki dute. Instalatzea erraza da baina gaitasunak gehitzen goazen heinean arazoak sortzen dira, supervisor, hasioren burmuina nolabait esateko, ostalariaren errekurtsoak erabiltzerakoan.
Nire kasuan Ubuntu server 19.10 erabili dut. Lehendabizi root erabiltzaile bezala sartuko gara eta beharrezko paketeak instalatuko ditugu.
Dockerren daukagun hassio instantzia barruan sartu nahiko bagenu, horrela egingo genuke;
docker exec -it homeassistant /bin/bash
Honez gero hassio martxan edukiko genuke. azken konfigurazioa web bidez egingo dugu: http://IP_HELBIDEA:8123.
Administratzaile erabiltzaile bat sortzeko eskatuko digu eta gero kokapena. Honekin amaituko genuke instalazioa.
Hasieran esan bezala, instalatzeko modu honek ziurrenik ez du funtzionatuko edota githuben fork bat bilatu beharko duzue baina erreferentzia bat jasotzeko gorde nahi nuen. Proxmoxerako irudi bat dagoela ikusi dut ziurrenik horrekin saiatuko naiz ni.
Nextcloud instalatu ondoren, normalean arazo txiki batzuekin aurkituko gara administrazioa atalean. Nire kasuan 4 izan dira arazoak eta honela konpondu ditut:
Ez. Ez da nextcloudentzako prestatu dudan dantza bat . Samba,windowsek partekatutako fitxategiekin lan egiteko erabiltzen den protokolo librea da. Nire fitxategi zerbitzaria samban dago oinarritua eta gaurkoan nextcloud-i hauekin lan egiteko aukera eman nahi diot :kanpoko biltegiratze aplikazioaren bitartez.
10 urte inguru pasa dira Owncloud lehen aldiz instalatu nuela… Gero Karlitschek proiektua utzi eta nextcloudekin hasi zela jakitean, Openoffice-libreoffice garaiak ekarri zizkidan burura. Nextcloud proiektuarekin gertutasun gehiago nuela pentsatu eta aldaketari ekin nion….jadanik urte batzuk dira Nextcloud erabiltzen dudala baina aspaldi ez dudala instalazio osoa egin.
You must be logged in to post a comment.