Telelana

Hilabete pasa da konfinamenduan gaudenetik. Nire kasuan ez da ltelelana egiten dudan lehen aldia. Baina oraingoan haurrak ez daude ikastolan eta ez da berdina.

Goizetan denok lanean eta nahiko erraz pasatzen ditugu… Haurrak ikastolan ezarritako lanak egiten dituzte eta ni, gela itxi eta lanera. Bazkaltzen dugu eta haurrak zuzenean ps4-an jolastera; nik orduan kaskoak jarri eta azkeneko sprinta egiten dut. Bukatzean mahai joko edo proiektu bat familian egiten saiatzen gara baina ez dugu beti lortzen… egia esan, ez ditugu asko behartzen nahiko ondo portatzen baitira eta egun bereziak dira.

Jarraitu irakurtzen

cisco vpn batera konektatu

Gaur egun ohikoa da laneko zerbitzuak erabili behar izatea lantokian ez gaudenean. Batzutan nahikoa izango dugu zerbitzu bat erabiltzearekin baina beste batzuetan laneko ordenagailuan dauzkagun aplikazioak edo/eta dokumentuak beharko ditugu.  Honetarako vpnera konektatu ahal izatea beharrezkoa izango dugu. Nik etxean openvpn erabilitzen dut baina enpresetan, orokorrean cisco vpneak erabiltzen dituzte. Orain ubuntu 16.04 erabiliaz nola konektatu gaitezkeen ikusiko dugu:

Lehendabizi network-manager aukera berri batekin eguneratuko dugu

sudo apt-get install network-manager-vpnc-gnome

eta orain beharrezko datuekin konfiguratuko dugu:

vpn

Konexio aukera berri bat izango dugu. Behin internetera konekataturik gaudela . Lana deituriko vpnera konektatu eta kandadua ateratzean laneko sarean  gaudela esan nahiko du.

Samba erabiliaz ez dugu arazorik izan behar laneko unitateak muntatzeko. Errazena nautilus erabiltzea izango da. Nautilus irekiki > konektatuz zerbitzarira sakatu eta konektatu nahi dugun enpresaren unitatea  idatziko genuke:

 smb://zerbitzaria/karpeta/

Terminala erabiliaz ere egin dezakegu. Terminala ireki, beharrezko tresnak instalatu, karpeta lokala sortu eta urrutiko karpeta muntatu

sudo apt-get install cifs-utils
mkdir /home/erabiltzaiela/lanekoak
sudo mount -o username=urrutiko_erabiltzailea,uid=erabiltzaile_lokala //zerbitzaria/karpeta lanekoak/

ef4ktur ubuntu 16.04an instalatzen

ef4ktur

ef4ktur, faktura elektronikoak sortu eta bidaltzeko soluzio bat da eta euskal foru aldundien doako ekimena da.   Windows, Linux eta Mac sistemekin bateragarria da baina 32 bitseko Linuxarekin soilik.

Ni ubuntun instalatzen saiatu nintzen eta ez nuen lortu. Beraiekin harremanetan jarri ondoren, nahiz eta 64 bitseko sistema eduki 32 bitseko java instalatuz arazorik ez nuela izango esan zidaten.  Hasieran ez nuen lortu baina aldaketa txiki batzuk egin ondoren lortu dut ef4ktur abiaraztea. Hurrengo borroka izenpeko txartelarekin izango dut.

Lehendabizi sistema eguneratu nuen

sudo apt-get update
sudo apt-get upgrade

gero 32 bitseko openjdk 8 instalatu ( openjdk 9 rekin saiatu nintzen baina errore asko eman zizkidan

sudo apt-get install openjdk-8-jre:i386

Deskargatu ef4tur programa hemendik eta exekutatzeko baimenak eman

sudo chmod +x ef4ktur_linux_installer.jar

Programa jeitsi dugun karpetara joan behar gara eta instalatzailea exekutatu.

/usr/lib/jvm/java-8-openjdk-i386/jre/bin/java -jar ef4ktur_linux_installer.jar

Orain naiz eta 32 bitseko java erabiliaz instalatu, Programa irekitzen saiatzean 64 bitsekin irekitzen saiatzen da. Ez dut asmatu 32 bits erabiltzea behartzea beraz skriptan aldaketa bat egin dut:

nano ef4ktur-linux.sh

eta lerro hau aldatuko dugu:

JAVA_COMMAND=`which java`

lerro honekin ordezkatuko dugu

 JAVA_COMMAND=$JAVA_HOME/usr/lib/jvm/java-8-openjdk-i386/jre/bin/java

Bukatzeko beste programekin batera azaltzeko hau egingo dugu:

sudo nano /usr/share/applications/ef4ktur.desktop

eta hurrengo testua itsatsiko dugu, kontutan eduki erabiltzailearen izena eta irudiaren kokalekua aldatu behar dela:

 

[Desktop Entry]
Encoding=UTF-8
Version=1.0
Name=ef4tur
Comment=ef4tur aplikazioa
Exec=/home/iker/Ef4ktur/ef4ktur-linux.sh
Icon=/home/iker/Ef4ktur/resources/images/logo_ef4ktur.png
Type=Application
Hidden=false
NoDisplay=false
X-GNOME-Autostart-enabled=false

Software librea abian

Aspaldi ezer idatzi gabe nengoela.  Aldaketa asko 2015 urte honetan. Lan egiteko era aldatu behar izan dut eta semeak handitzen ari diren heinean geroz eta denbora gehiago eskaini behar zaie. Hosting bat erosi nuen eta orain arte ez dut erabili.

Agian nire paranoiak dira baina jendeak software librean duen interesa handitu egin dela iruditzen zait. Azkenaldian pertsona ugari gerturatu zaizkit windowserako itxiak diren programen alternatiba bila. Askok euskaraz bizi nahi dutelako.

Microsoft ere nahigabe asko laguntzen ari da.  Jendea bere sistema eragilea eguneratzera behartzen eta gainera dohainik. Orain dela urte batzuk ezinezkoa zen.  Gogoratu GNUk Windows 10 malware bezala katalogatu duela. Nire ustez honetaz konturatu dira eta horregatik software libreari hainbeste keinu azkenaldian . Softwarea askatzen eta  azure plataforma sortu zuen ere.

Beste alde batetik Steam daukagu. Linuxen sortutako sistema eragilearekin. Geroz eta joku gehiagorekin. AMDk beraien txartel grafikoetan linuxerako abiadura handituko duela esan du. Dell-ek firmwareko eguneraketak linuxera eraman nahi ditu, etab …

Mugimendu txikiak baina asko eta denbora gutxian.

 

LibreOffice 4.1 32/64 bits instalatzaile arretagabekoa

Aurreko post batean Libreoffice arreta gabe nola instalatu azaldu nuen: Software librea Erakunde Publikoetan III :Libreoffice

Garai horretan tranpa txiki bat egin behar zen. Ordenagailu guztietan  erabiltzailearen profila egokitu beharrean  bat sortu eta ordenagailu guztietan kopiatzen genuen.

Oraingoan profila sortzen duten fixategiak aldatuko ditugu. LibreOfficek xml lengoia erabiltzen du , beraz xmlstartlet (http://xmlstar.sourceforge.net/) tresna erabiliaz fitxategi hauek gure beharren arabera aldatuko ditugu.

Hedapenak erabili behar bagenitu, skript hau erabil genezake ere, baina kasu honetan ez genuen inork aldatzerik nahi eta horretarako hedapena zuzenean LibreOffice instalazio karpeta kopiatzen baldin badugu “ezingo” litzateke aldatu.

Instalatzaileak honako hau egiten du:

Xmlstartlet Programa bilatzen du. Ez badu aurkitzen irtetzen da

Profilaren babeskopia egiten du eta gero profila ezabatzen du garbi uzteko.

Libreoffice 4 karpeta dagoen begiratzen du, registry eta Libreoffice 4 karpeten bide-izenak gordetzen ditu, karpetaren arabera 32 bits edo 64 bits den ere jakingo du 

Ez baldin badu karpeta aurkitzen bukaerara joango da eta libreoffice instalatuko du.

Hedapen berriak ez baldin badaude instalatzen ditu.

main.xcd eta write.xcd fitxategien babeskopia.

Libreoffice-ren ezarpen orokorrak aldatzen ditu:

Eu= Ezarpen lokalak euskaraz

Eu= Interfazea Euskaraz

Pdf= Pdf Hybrid, libreoffice-rekin editatu daiteke

Inprimagailuaren ezarpenak dokumentuan gordetzea kendu.

Txantiloi normalaren kokalelua bilatzen du eta horren arabera bide-izenak:

Dokumentuak gordetzeko unitatea= file:///X://

Txantiloi lehenetsia ezartzen du= file:///X:/Txantiloiak/Libreoffice/lehenetsia.ott

Libreoffice instalatzen du. Euskaraz eta gazteleraz, ez da eguneratuko, Microsoft fitxategiak irekiko ditu eta ez berrabiarazteko eskatuko du

Laguntza gazteleraz

Laguntza euskaraz

“Script”-aren hasierara bueltatzen da.

“Script” Hau exekutatzerakoan erabiltzaile berriei libreoffice instalatuko zaie, ezarpen pertsonalizatuekin eta hedapen lehenetsi batekin.

Hurrengo lerrotan skriptaren kodea partekatzen dut norbaitentzat erabilgarria izango delakoan

Jarraitu irakurtzen

Mahaigaina karpeta berreskuratzen

Minutu bat eta nahikoa izan da haurra ordenagailua erabiltzen hasteko eta Mahaigaina karpeta ezabatzeko. Normalki mahaigaina karpeta garbia edukitzen dut eta ez ditut daturik galdu baina berriro sortu dudanean karpeta ikonoa gabe azaltzen zen.

Terminala ireki eta hau idatzi dut:

gedit ~/.config/user-dirs.dirs

Eta honako hau agertu beharko litzateke:

# This file is written by xdg-user-dirs-update
# If you want to change or add directories, just edit the line you’re
# interested in. All local changes will be retained on the next run
# Format is XDG_xxx_DIR=”$HOME/yyy”, where yyy is a shell-escaped
# homedir-relative path, or XDG_xxx_DIR=”/yyy”, where /yyy is an
# absolute path. No other format is supported.
#
XDG_DOWNLOAD_DIR=”$HOME/Deskargak”
XDG_TEMPLATES_DIR=”$HOME/Txantiloiak”
XDG_PUBLICSHARE_DIR=”$HOME/Publikoa”
XDG_DOCUMENTS_DIR=”$HOME/Dokumentuak”
XDG_MUSIC_DIR=”$HOME/Musika”
XDG_PICTURES_DIR=”$HOME/Irudiak”
XDG_VIDEOS_DIR=”$HOME/Bideoak”

Guk mahaigaina karpeta gehituko diogu:

XDG_DESKTOP_DIR=”$HOME/Mahaigaina”

Bukatzeko nautilus itxiko dugu:

killall nautilus