Owncloud eguneratu

owncloud6

Laister kaleratuko da  Owncloud bertsio berria. Bi hilabete pasa dira alpha1-en berri izan genuenetik eta hurrengo astean argitaratu nahi dute azken  bertsioa . Aldaketa ugari ekarriko ditu. Nabarmenena, dokumentuak partekatu eta elkarlanean editatu ahal izatea da. Lehendabizko bertsio hau, hala ere, guztiz erabili daiteke, baina oraindik arazo batzuk ditu dokumentuetan dauden irudiekin eta formatua galtzen du.

Ldap  konfiguratzeko laguntzaile berri  batekin dator baita ere. Nik ez dut lortu martxan jartzea, erabiltzaileak aurkitzen dizkit baina ezin dut webgunean sartu.  Azkeneko bertsioarekin eta Mysql erabiliaz problemarik gabe.

Beste aldetik itxura pixkat aldatu da, egutegia eta kontaktuetan aldaketa txiki batzuk aurkituko ditugu, Jarduera aplikazioa sortu dute,etab…  Beste aplikazio askok ez dute funtzionatzen momentuz.

Oraindik ez da azkeneko bertsioa eta espero dut arazo txiki hauek konpontzea, baina gaurko postan owncloud eskuz nola eguneratu azaldu nahi nuen. Eguneraketa txikiak egiteko balio du bakarrik. Bertsio eguneraketa beste modu batean egin beharko da, beraz,  ez du balio owncloud 5-etik Owncloud 6 bertsiora aldatzeko.

sudo wget http://download.owncloud.org/community/owncloud-6.0.0rc2.tar.bz2
sudo rsync -a hodeia/ hodeia_bkp`date +”%Y%m%d”`/
sudo mkdir hodeiabkp; sudo tar -C hodeiabkp -xjf owncloud-6.0.0rc2.tar.bz2
sudo rsync –inplace -rtv hodeiabkp/owncloud/ hodeia/
sudo rm -rf owncloud-6.0.0rc2.tar.bz2 hodeiabkp/

Owncloud. Thunderbird

Orain dela urte bat inguru  exchange zerbitzaria eta thunderbird nola  sinkronizatu azaldu nuen. Orain antzeko pausuak egin beharko ditugu baina kasu honetan ez dugu davmail beharko. Zuzenean webdav erabiliaz sinkronizatuko dugu.

Lehendabiziko gauza. Thunderbird-en bi hedapen hauek instalatzea:

Eginda daukagunean thunderbird berrabiarazi beharko dugu.Orain firefox irekiko dugu eta owncloud-en barruan sartuko gara. Egutegia aukeratu. Eskubi aldean ezarpenak botoia sakatu. Mundua dirudien ikonoan zapalduko dugu eta helbidea kopiatu egingo dugu.

Thunderbird irekiko dugu eta menuan:Fitxategia – Berria – egutegia-sarean. Caldav aukeratu eta owncloud-en kopiatu dugun helbidea hemen itsatsiko dugu. Lineaz kanpoko laguntza markatu, offline gaudenean gertaerak mantentzeko. Bukatzeko “Hurrengoa” sakatuko dugu. Egutegiari izen bat eman, nahi izanez gero kolorea aldatu eta  Gogorazleak markatuko dugu, honela amaituko genuke.

Kontaktuak sinkronizatzeko lehendabizi kontaktuen kokapena beharko dugu. Owncloud irekiko dugu. Kontaktuak aplikazioa ireki eta ezarpenak botoian klik egin dugu. Mundu itxura duen ikonoan klik egin eta kokapena kopiatuko dugu. Thunderbird ireki eta menuan – tresnak – helbide liburua. Helbide liburuan irekiko da. Orain Fitxategia – berria – Remote Address book.Izen bat emango diogu eta lehen kopiatutako helbidea hemen itsatsiko dugu.

Honekin Owncloud-eri  buruzko gidatxo hau bukatutzat ematen dut

Hausnarketa

Owncloud  oso interesgarria iruditu zait. Ez soilik, etxean , familia edo/eta lagun artean edukitzeko. Enpresa baterako aukera polita da. Azkenaldian edonon ikusten ari naiz enpresa askok google erabiltzen dutela egutegiak partekatzeko edo/eta web orrian zintzilikatzeko. Google apps aukera polita da baina datuak ez daude gure esku. Zerbitzari bat muntatu edo alokatu eta wordpress owncloud-ekin batera instalatuta aukera oso ona izango litzateke.

Nahi duenarentzat  gida osoa eskuragarri hemen : Owncloud

 

Owncloud. Aplikazioak eta mugikorra sinkronizatzen

Aplikazioak ezkerrean ikusiko ditugu. Bata bestearen azpian. Batzuk gaituak edukiko ditugu eta besteak gaitu ditzakegu. Interesgarrienak komentatu eta mugikorrarekin nola sinkronizatzen den azaltzen saiatuko naiz. Lehendabiziko gauza mugikorrean aplikazio bat instalatu beharko da: F-droid ( android-erako software libreko “repositorio” bat). Aplikazio batzuk hemendik jeitsi beharko ditugu. Google play erabiltzen baldin badugu ordaindu egin beharko dugu aplikazio berdinagatik. Jeitsitako aplikazioa interesgarria iruditzen baldin bazaizue , ordaintzeko aukera hor dago;)

Fitxategiak

Aplikazio hau, fitxategiak igotzeko, kopiatzeko, jeisteko, etab-erako erabiltzen da.  Berez ezin dira fitxategiak mugitu baina horretarako  owncloud aplikazioetatik bat gehituko dugu: Move. Argazkiak zuzenean ireki ditzakegu eta  bideoak ikusi streaming bidez. Odt eta pdf dokumentuak ere irakurri ditzakegu . Mugikorrean ere aplikazio bat instalatu beharko dugu: Owncloud.  Honek gure hodeiarekin konektatzeko aukera emango digu, fitxategiak jeitsi, igo eta sinkronizatzeko. Nahi izanez gero argazkiak automatikoki igo ditzan ahalbidetu dezakegu. Hodeian karpeta berri bat sortuko du automatikoki: SubidasInstantaneas.

Berriak

Rss irakurgailua. Aplikazioetan News gaitu behar dugu. Harpidetzak ezkerraldean agertuko zaizkigu. Goiko aldean Webguneak gehitu ditzakegu eta beheko aldean opml batetik inportatu edo esportatu dezakegu. Oso sinplea da baina nahikoa. Mugikorrarekin sinkronizatu dezakegu aplikazioa hau erabilita: Owncloud News Reader.

Argazkiak

Albun antzeko bat bat. Hemen ikus ditzakegu hodeian dauzkagun argazki guztiak. Aukera bakarra erabiltzaileekin elkarbanatzea izango litzateke.

Musika

Hodeian daukagun musika entzuteko. Streaming bidez. Albumetan ordenatu dezakegu. Sinplea ere baina bere eginkizuna ondo betetzen du. Owncloud-ek ere ampache zerbitzari bat ekartzen du, beraz musika entzuteko erabiltzen dugun aplikazioak plugin egokia baldin badauka gure zerbitzariarekin konektatu ahal izango dugu. Irakurri dut Rythmbox-ek badaukala plugin bat ( oraindik frogatu gabe). Android mugikorrerako Just player daukagu gero plugina instalatu beharko genioke : Just player ampache plugin.

Kontaktuak

Hemen kontaktuak sartuko genituzke. Taldeka eduki ditzakegu. Mugikorrarekin sinkronizatzeko : CardDAV-Sync free beta erabiliko dugu. Oso erraz konfiguratzen da. Kontaktuen kokapena idatzi eta berak bilatuko ditu dauzkagun kontaktu liburu guztiak. Gero galdetzen dizu sinkronizazioa nolakoa nahi duzun: zerbitzaritik hartzea edo mugikorretik igo ahal izatea. Niri ez dizkit kontaktuak zerbitzarira igotzen utzi. Bai alderantzizkoa. Beraz lehendabizi mugikorrean kontaktuak esportatu ditut eta gero kontaktuak aplikazioan inportatu. Behin hau eginda nahiz mugikorrean, nahiz hodeian kontaktu berria ondo gehitzen du.

Egutegia

Primeran dago. Odeiaren erabiltzaileekin elkarbanatzen uzten du. Gertaerak era pribatuan edo publikoan sartu ditzakegu. Edozein egutegian bezala. Hasieran mugikorrarentzako aplikazio hau instalatu nion: CalDAv syn adapter baina gertaerak desagertu egiten ziren, datak gaizki azaltzen ziren  Azkenean aplikazio bat erosi behar izan dut: Caldav Sycn beta. Oso ondo funtzionatzen du. Konfiguratzeko aukera mordoxka dauzka, koloreak, sinkronizazioa nolakoa,etab. Guzti hori bakoitzaren gustura .

Kontaktuak eta egutegia Thunderbird-rekin ere sinkronizatu daitezke. Baina hau hurrengo baterako

Owncloud. Hasierako konfigurazioa eta Ldap

Owncloud gure hodeia izateko web aplikazio bat dela esan genezake. Software librea. Baina ez da soilik fitxategiak igo eta jeisteko, badauzka beste erabilera batzuk: Egutegia, rss irakurgailua, Ampache zerbitzaria ( musika eta bideoa streaming bidez ikusteko aukera).  Nahi izanez gero thunderbird edo/eta mugikorra sinkronizatu dezakegu, argazkiak automatikoki igo, egutegia, etab.

Owncloud irekitzerakoan, eskubian,  erabiltzailearen izena agertuko da. Hemen zapalduta gotibeherako menu bat aterako da:  Pertsonala, erabiltzaileak, aplikazioak, admin, laguntza eta saioa bukatu.

Pertsonala

Erabiltzailearen aukerak konfiguratzeko. Hizkuntza eta kanpoko biltegiratzea dira garrantzitsuenak. Gure hodeira CIFS (samba bitartez partekatutako direktorioak), dropbox eta google drive besteak beste gehitu ditzakegu.

Erabiltzaileak

Hemen erabiltzaileak sortu,  hauek taldeka sailkatu eta baimenak eman diezaizkiekegu. Gure kasuan ez dauka garrantzi askorik LDAP bitartez konektatuko bait gara eta erabiltzaileak Zentyalen konfiguratuko ditugu. Abantaila: Ez ditugula erabiltzaile berriak sortu behar, pasahitza berdina erabiliko dute eta taldeak osatuta daudela.

Aplikazioak

Aplikazio berriak instalatzeko. Hemen batzuk aurki ditzakegu: http://apps.owncloud.com/.

Admin

Hemen aukera orokorrak egongo lirateke. Kanpoko biltegiratzea ere erabiltzaile guztientzako baimendu eta konfiguratu dezakegu hemen, https bidez konektatzera behartu dezakegu, partekatzea nola izango den konfiguratu, kanpoko lekuak gehitu ditzakegu. Hemen ere ldap konfigurazioa egingo dugu.

LDAP Konfiguratu

Lehendabiziko gauza  datuak lortzea. Nire kasuan Zentyal-en daude: Usuarios  y grupos – Opciones de configuración LDAP. Behin datuak ditugula Owncloud irekiko dugu eta aplikazioetara joango gara. LDAP user and group backend aplikazioa gaituko dugu. Gero admin aukeratuko dugu. Eta konfigurazio datuak sartuko ditugu. Adibide gisa:

LDAP BASIC

Hostalaria: localhost

Oinarrizko DN: dc=etxea,dc=lokal

Erabiltzailea DN : cn=zentyalro,dc=etxea,dc=lokal

Pasahitza: dagokion pasahitza

Advanced

Portua : 390

Babeskopia ataka: 390

Advanced barruan -Karpetaren ezarpenak

Oinarizko erabiltzailea zuhaitza: ou=Users,dc=etxea,dc=lokal

Oinarrizko talde zuhaitza: ou=Groups,dc=etxea,dc=lokal

Gero “egiaztatu konfigurazioa”-n zapalduko dugu eta dena ondo dagoela erantzuten badu “save” zapalduko dugu. Orain Owncloud-en “erabiltzaileak” aukeratzean ldap-en ditugunak azalduko dira

Owncloud-ekin oso gustora nabil eta zuku gehiena mugikorrarekin ateratzen diot.  Hurrengoan aplikazio batzuk ikusiko ditugu eta haietako batzuk mugikorrarekin nola sinkronizatu .

Owncloud instalatzen

owncloud

Azkenaldian, gure datuen pribatasun ezari  buruzko notiziak egunero entzuten ditugu. NSA-ren atzeko ateak non nahi daude. Microsoft windows sisteman, google, facebok, etab. Orain dela gutxi linux sisteman ere. Baina hurrengo egunean outlook erabiltzen dugu e-posta bidaltzeko, dropbox-en gordetzen ditugu partekatzeko fitxategiak, flikr-era igotzen ditugu gure argazki guztiak, feedly erabiltzen dugu gure rss-ak irakurtzeko eta egutegiak googlen dauzkagu. Baina zer egin dezakegu?. Segurtasunarekin paranoikoak direnak hobe dute ordenagailu atzekaldean begiratu eta rj45 konektorea askatu, besteok bi aukera dauzkagu: datuak zifratu ditzakegu, baina nola ulerterazi jendeari klabe pribatua eta publikoa behar dituztela eta hala ere datuak enpresa horiek izango dituztela?. Beste aukera gure etxean hodeia sortzea.

Owncloud instalatzea oso erraza egin zait. Konfiguratzeak lan pixka bat dakar:

Owncloud instalazioa

Owncloud-ek lau datu base mota erabili ditzake: sqlite, DBmaria, postgresql edo Mysql. Errazena sqlite erabiltzea da. Nire kasuan mysql erabili dut. Zentyal instalazioarekin batera mysql-erekin bait datorkit. Datu basea sortuko dugu eta erabiltzaile bati hau erabiltzeko baimen guztiak emango dizkiogu:

mysql -uroot -p

CREATE USER ‘username’@’localhost’ IDENTIFIED BY ‘password’;

CREATE DATABASE IF NOT EXISTS owncloud;

GRANT ALL PRIVILEGES ON owncloud.* TO ‘username’@’localhost’ IDENTIFIED BY ‘password’;

quit

Datua basea sortua daukagula ondo etorriko zaizkigun pakete batzuk instalatuko ditugu,adibidez, ldap erabili ahal izateko:

sudo apt-get install php5-gd

sudo apt-get install php5-ldap

sudo service mysql restart

Orain owncloud deskargatu eta prestatuko dugu:

wget http://download.owncloud.org/community/owncloud-5.0.11.tar.bz2

sudo cp  owncloud-5.0.11.tar.bz2  /var/www/

sudo tar -xvf owncloud-5.0.11.tar.bz2

sudo chown -R www-data:www-data owncloud

Orain nabigatzailean helbidea sartuko dugu: http://gure ip-a/owncloud. Lehia irekitzerakoan datu hauek sartu beharko ditugu:

Kudeatzailearen izena:kudeatzailea

Kudeatzailearen pasahitza: pasahitza

Datuen kokalekua: Gomedagarria da www direktorioan ez uztea. Adibidez: /home/user/owncloud edo /media/owncloud. Gogoratu www-data baimenak emateaz

Datu basearen erabiltzailea: username

Erabiltzailearen pasahitza:password

Datu basearen izena: owncloud

Helbidea:  localhost

Hau egin eta gero instalazioa bukatutzat emango genuke. Hurrengoan ldap bitartez nola konektatu azalduko dut.

Baratzan.Udako uzta bukatzear

20130913_202019

Aurten ez du eguraldi ona egin eta  ezin izan dugu baratza aurrera atera, hala ere zeozer ematea lortu dugu.  Gu ez gara arriskatu, baina ezagutzen ditut batzuk, bi eta hiru aldiz landatu behar izan dutenak. Horregatik ez dut askorik idatzi. Joaten nintzen bakoitzean kriston “bajoiarekin” bueltatzen nintzen

San Isidrotan izaten da garai ona tomatea, piperra, etab … landatzeko. Aurten hilabete beranduago hasi gara, eta gainera, lortu genituen  landareak txikiak eta ez zuten itxura ona. Ia tomate uzta guztia galdu dugu.  Maiatzaren azkeneko astean tipula landatu genuen. Ekainaren azkeneko astean landatu genituen: tomateak, piperrak, espinakak,lekak eta babarruna.

20130915_143554

Balkoiko baratzarekin ez dugu zorte handirik izan. Letxua, hasierakoak ondo eman zuen gero ez dugu lortu besteak aurrera ateratzea. Cherry landare bat jarri genuen eta tomate batzuk eman zizkigun baina landarea ondatzen hasi  zen, lurreko baratzakoekin batera.  Orain berriro hosto batzuk atera zaizkio, ea berpiztea lortzen dugun . Marrubi landareek gutxi eman digute eta azkenean kendu behar izan ditut. Ondo atera den gauza bakarra semeak ekarritako babarrun landarea. Ikastolan, baso batean kotoia eta babarrun alea jarri zuten. Ikasturte bukaeran etxera ekarri zuen eta esperimentu gisa landatu genuen. Ari da zerbait ematen. Atzo chili landarea jarri nuen. Iadanik jasotzeko dago baina piper batzuk lehortzen utziko ditut eta hurrengo urterako hazitegian sartu nahi dut hazia. Nik uste dut eguraldiaz aparte lurra ez zela oso ona. Sustrato unibersal bota genuen bakarrik. Beste baterako ikasi dut lurra garrantzitsua dela.

Lurreko baratzera bueltatuz. Espinaka zerbait atera genuen baina bapatean tontortzen hasi eta  landarea kendu behar izan genuen. Aurrera atera diren tomateak etxeraka ekartzen hari gara. Gorritzen hastean hartu eta lehortzen uzten ditugu.

Piper landareak ondo ematen ari dira. Nire ustez iaz landare bakoitzeko piper gehiago ateratzen genituen, baina ez naiz kexatzen. Gehien bat frijituak jaten ditugu. Baina enbotatzen ere ari gara . Denda batean horretarako den ozpina saltzen dute eta han erosten dugu. Bestela guk ere egin dezakegu baina gatza bota behar zaio. Batzuk olioa ere. Guk herriko denda horretan eginda erosten dugu. Potean piperrak sartzen ditugu eta ozpina botatzen dugu bete arte. Ordu batzuk itxoiten ditugu piperrak ozpina xurga dezaten eta berriz betetzen dugu. Itxi eta gorde.

Tipula guztia atera dugu . Bere ordez porruak sartu ditugu. Ziento bat. Tipula lehortzen utzi behar da. Guk labeko bandejetan zabalduta dauzkagu.

20130903_185534

Lekak ere oso ondo ateratzen ari dira . Babarrunak dirudienez ondo emango du. Orain landatu ditugu alkatxofa, brokoli eta bruselako azatxoak.  Ari dira landareak handitzen. Azenarioa ere landatu genuen baina semeak hazi poltsa osoa bota zuen leku berdinean. Saiatu nintzen pixka  bat zabaltzen baina uste dut gutxi eta gaizki emango duela. Gainera ateratzen direnak txikiak leku faltagatik.

Aurten bi esperimentu egin ditugu. Meloia eta dilistak. Meloi landarea abuztu erdialdean landatu genuen, bai oso berandu. Landare elegantea daukagu, meloirik ez. Ondoko baserri batekoari atera zaio meloia. Hurrengo urtean meloia landatuko dut.

Dilistak ere atera dira. Interneten begiratzen egon nintzen eta informazio gutxi aurkitu nuen, beraz landatzea erabaki nuen. Txitxirioak bezala ateratzen da. Banaka hartu eta aletu behar dira. Landarea ez da oso altua.

20130829_140819

Ubuntu domeinuan sartzen.

Nire kasuan zentyal erabiltzen dut baina gida hau windows domeinu batean sartzeko erabili dateikeela pentsatzen dut. Lehendabiziko pausua Zentyal konfiguratu:

Compartir ficheros – Configuración general:

Nombre del dominio NetBIOS: froga

Nombre de máquina NetBIOS: zerbitzaria

Descripción del servidor: Zentyal file Server

Habilitar perfiles móviles:

Letra de unidad: Z:

Gero Opciones de configuración LDAP,:

habilitar PAM aukeratu. Honek esan nahi du Zentyalen sortu ditugun erabiltzaileak makina honetan kontua izango dutela.

shell por defecto: bash.

Nik erabiltzaile bat domeinu-kudeatzaileen taldean sartzen dut. Gero erabiltzaile horrekin domeinuan edozein makina sartu ahal izango dugu.

Hau egin eta gero erabiltzaileak sartu ahal izango dira makina honetan, beharrezkoa da ere ltsp erabiltzen baldin badugu.

Hurrengo pausuan bezeroa konfiguratuko dugu. Lehendabizi beharrezko paketeak instalatuko ditugu:

sudo apt-get install likewise-open5-gui

Orain aldaketa batzuk sarrerako pantailako: lightdm, erabiltzaileak autentifikatu egiten garen pantailan:

sudo nano /etc/lightdm/lightdm.conf

Bi lerro gehituko ditugu. Lehendabizi, gonbidatuei sarrera debekatuko diegu eta gero sarrera eskuz izatea, erabiltzailea eta pasahitza sartu beharra, esango diogu:

allow-guest=false

greeter-show-manual-login=true

Konfigurazioa bukatzeko sambaren konfigurazio fitxategian domeinuaren izena idatziko dugu :

sudo nano /etc/samba/smb.conf

workgroup=WORKGROUP bilatuko dugu eta aldatu egingo dugu:

workgroup=froga

Bukatzeko makina domeinuan sartuko dugu likewise open erabiliaz. Programetan bilatuko dugu: Active directory membership. Shell bitartez ere egin dezakegu: domainjoin-gui:

Computer name: makinaren izena: bezeroa

Domeinua: froga.local

Domeinuan sartzeko baimenak dituen erabiltzailea eta pasahitza sartu eta listo. Dena ondo joan baldin bada bezeroa domeinuan sartuta edukiko genuke. Ordenagailua berrabiarazi behar da eta Active Directoriko erabiltzaile batekin sartu gaitezke.

Makina lokalean dauden erabiltzaileak ezabatu ditzakegu. Gogoratu makina lokalerako kudeatzailerik ez daukagula oraindik. Nahi izanez gero nahiko izango da domeinuko erabiltzaile bati kudeatzaile baimenak ematea, horretarako admin taldean sartuko dugu:

addgroup –system admin

sudo adduser domainuser1 admin

Ubuntu erabiltzen baldin badugu eta zentyalen karpetak partekatu baldin baditugu, nahikoa izango dugu nautilus ireki eta sarea arakatu sakatu. Irekitzeko  baimenak dituen edozein karpeta barruan sartu ahal izango gara. Karpeta irekita dagoenean  ezkerreko aldean:  “Sarea” azpian karpeta muntatuta agertuko da, xaguaren eskubiko botoian kilk eginda “Gehitu laster-marka” sakatu. Hemendik aurrera ez dugu karpeta sarean zehar bilatu beharko.

Beste era bat hau egiteko. Nautilus ireki. Menuan. Fitxategiak – sartu kokalekua :

smb://zerbitzaria/domainuser/

Gero lastermarka sortuko genuke.  Momentuz horrela moldatzen naiz. Arazoa erabiltzaile bakoitzarekin egin behar dela. Irakurri dut badagoela prozesu hau automatizatzeko moduak baina aurreragoko utziko dut.

Adibide gisa ni horrela antolatua daukat:

iker-smb —–>  zerbitzarian, nire home karpeta

media-smb –> Familiarekin partekatzeko karpetak. Filmak, argazkiak,musika dokumentuak,etab. Normalki fitxategiak kopiatzeko edo ezabatzeko. Bestela ubuntuk ekartzen duen programataz baliatzen naiz. Shotwell, calibre edo/ta rythmbox-en kokapen hau sartu eta fitxategia bilatzeko oso erraza da

hodeia ———> Owncloud erabiliaz, muntatu berri dudan hodeian dauden fitxategiak. Ea hurrengo post batean azaltzen dudan

Baratza balkoian Apirilak 29 – Maiatzak 05

Aste honetan baratzara joan gabe  eta balkoian ditudanak partekatuko ditut.  Goiko aldean neguan landatutako marrubiak. Landarea lore gutxi batzuekin erosi genuen. Landare txikia. Baina hasi dira marrubiak gorritzen. Bat, guk jan zain dago.

Beheko aldean  perrexila. Orain dela bi hilabete prestatua. Bi zanga txiki, ez oso sakanonak, egin nituen eta hazia bota nuen. Gero ur pixka bat.  Ia egunero euria egin duenez ez dut asko ureztatu.  Bero asko egin duen egunetan , gaualdean ur pixka bat eta kitto.

Jarraitu irakurtzen

Baratza Apirilak 15-21

Aurten baratzan egindakoak partekatzen saiatuko naiz.  Aurreko urtea izan zen aitzurra hartzen nuen lehen aldia. Egia esan , zorte haundia izan genuen, lurrak asko eman  zigun baratza txikia izan arren.

Argazkian neguan landatutakoak ikusten dira. Ezkerraldean Ilarrra,nahiko loretsua eta leka ematen hasia.  Bukaeran baratxuria eta azenario gutxi batzuk  eta aurrekaldean duela bi hilabete landatutako porruak. Eskubialdean , lurra, garbitua eta arrotuta . Baratza prestatzeko lehendabiziko pausua.

Calibre liburutegia zerbitzarian. Gui gabe

Calibre liburutegi bat da. Gure ebook-ak antolaturik eduki nahi baldin baditugu oso aukera interesgarria. Gainera zerbitzari bezala erabili dezakegu eta liburuak web gune batetik , edo/ta mugikor eta tablet batean, liburu irakurgailu bat instalatuz gero zuzenean jeitsi.Gainera formatu desberdinekin eraldaketak egiten uzten digu.  Instalatuko dugun script-a bakarrik liburuak jeisteko balio du.  Liburuak igotzeko calibrek guia behar du. Horretarako calibre beste ordenagailu batean instalatuko dugu eta zerbitzarian daukagun calibreren datu basea ezarriko dugu. Horretarako gogoratu beharko gara calibre  zerbitzaria gelditu beharko dugula hau egiten dugun bakoitzean.

Niretzako oso erosoa da horrela edukitzea. Aurrekoan vpn bat martxan jartzea azaldu nuen. Honetaz baliatuz, fbreader mugikorrean eta edozein momentuan liburu edo manualen bilaketa azkarra egin dezaket.

Lehendabiziko gauza calibre instalatzea izango da:

sudo python -c "import sys; py3 = sys.version
_info[0] > 2; u = __import__('urllib.request'
 if py3 else 'urllib', fromlist=1);exec(u.
urlopen('http://status.calibre-ebook.com/
linux_installer').read()); main()"

Gero scripta jasotzeko fitxategia:

sudo nano /etc/init.d/calibre

Eta azkenik scripta kopiatu eta fitxategiaren  barruan itsatsiko dugu:

Jarraitu irakurtzen