Ubuntu 12.04 dvd gabeko imac batean instalatu

Arraro xamar irudituko zaizue baina bi egun pasa behar izan ditut ubuntu 12.04 imac-an instalatu ahal izateko. Arazoa, dvd irakurgailua puskatuta daukadala eta dirudienez usb gailuetatik mac os  ez den sistemarik ezin dela instalatu. Oraingoa ez da izan lehenengo saiakera. Baina portatilean ubuntu edukita moldatzen nintzen, semeari erori zaion arte. Laister nabaritu nuen ubunturen beharra, eta  mac osx-rekin batera instalatzea bururatu zitzaidan. Aspalditik dvd-usb bat erabiltzen dut barrukoa puskatuta nuelako. Beti gertatzen den bezala garantia bukatu eta hurrengo egunean.

Beraz ubunturen cd-a sartu eta mac osx cd-aren fitxategi sistema ez du irakurtzen. Cd-arekin abiarazten saiatzen naiz eta ezer. Refit instalatu eta ezer. usb gailuarekin saiatu nintzen eta ezer. Orduan, ubuntu web orrian dauden gida guztiak jarraitu nituen eta berdina. Burutapen  guztiak agortuta eta desesperazio momentu batean beste pc batean instalatu eta disko gogorra zuzenean imac-ean sartu nuen  eta badaukat ubuntu 12.04. Orain egokitzea falta zait baina pixkanaka, dirudienez dena funtzionatzen du mandua izan ezezik.

Software librea Erakunde Publikoetan II :Thunderbird eta Exchange 2003

Aurrekoan azaldu nuen nola erabili dezakegun OWA Outlook-en lizentzia ez ordaintzearren.Gainera libreoffice instalatzen badugu Ofimatika pakete osoaren dirua aurreztuko genuke.Libreofficen instalazioa erraza izan arren komenigarria litzateke konfigurazio batzuk aldatzea baina hau hurrengorako utziko dut. Beharrezkoak: Davmail, thunderbird eta lightning. Davmail OWA-rekin sinkronizatzeko erabiliko dugu eta bezero bakoitzean edo zerbitzarian instalatuko dugu. Hau bakoitzaren aukera da.Kontuan eduki konfiguratzeko orduan datuak aldatuko direla. Thunderbird eposta jaso eta bidaltzeko erabiliko dugu eta lightning egutegiak sinkronizatzeko.Lightning Gehigarri bat da.

Jarraitu irakurtzen

Esteka magnetikoak. P2P Aro berria

Ez dira egun asko pasa  Megaupload itxi zutenetik. Komunikazio hedabideak notizia jakitera eman zutenean bazirudien “deskarga ilegalakin” bukatu zutela. Zer den legala eta zer ilegalaren  eztabaidan ez naiz sartuko. Nire ustez denak argi daukaguargi dago. Hasierako beldurra desagertzen joan zen eta fitxategi guztiak beste zerbitzarietara mugitzen hasi ziren. Baina noiz arte?Hurrengo itxiera zein izango da? Askok Torrent-era pasa ziren.Zailagoa bait da  honekin bukatzea baina ez ezinezkoa. Tracker-ekin bukatzen badute berdina gertatuko litzateke. Hauetan bait dago deskargen informazio guztia.

2002. urtean hasi ziren esteka magnetiko estandar irekia sortzen. Berriro ere, Internet, agintariak baino 10 urte aurreratuagoa dihoa.Analisi teknikoa alde batera utzita ,esan deskargaren informazioa zuzenean estekan dagoela. Ez da beharrezkoa izango zerbitzarirekin konektatzea informazio hau jeisteko. Gaur egungo software gehienak prest daude estandar hau erabiltzeko.

 

iturria: genbeta

Raspberry Pi edo 35$ ordenagailua

Gogoratu izena, hemendik aurrera asko entzungo bait dugu. Ordenagailu bat da eta bakarrik 85,6×53,98×17 mm-takoa. Broadcom de 700MHz ARM1176JZF bat darama. 256 MB ram, ethernet, hdmi  eta usb portuak. Baina ez da famatua txikia delako soilik, bere prezioa 35$.  Youtube bideo batzuk daude eta bertan ikus daiteke xbmc mugitzen indarra daukala. Ez dago esan beharrrik zein garrantzia daukan proiekturako.

Informazio gehiago beraien web orrian :http://www.raspberrypi.org/

Software librea Erakunde Publikoetan I

Krisi garai gogor batean murgilduta gaude eta denok dakigu gure erakundeak zorpetuak daudela.Zenbat diru joaten da lizentzietara ? Pentsa , 100 ordenagailu, 100 windows, 100 oficce,100 adobe pdf crator, 100 … dituen udaletxe txiki batean. Erraza izango litzateke diru gastu horren errua erakundeei botatzea baina egia esan gu gara errudun nagusiak. Bai Windows bat, office bat edo Photoshop pirata lagunei instalatzen diegunean. Hasi gaitezen gu aldatzen eta egon ziur Erakundeak ere aldatuko direla. Azken finean herriak egiten du udala. Jakin badakit hasi direla arazo hau konpontzeko lehenengo pausoak ematen .Pentsaezina da bapatean linux-a ordenagailu guztietan instalatzea, prozesu honek denbora luzea beharko du. Formakuntza eta lan egiteko eraren aldaketa behar dira baina pixkanaka lortuko dugu gure dirua benetan beharrezkoak diren gauzetan erabiltzea.

Jarraitu irakurtzen

Libreoffice euskeraz terminala erabiliaz

Libreoffice lehen openoffice bezala ezagutzen genuen programa da. Oracle Openoffice proiektua erosi zuenean jaioa. Komunitatea ez zuen argi zer gertatuko ote zen proiektuarekin eta Libreoffice komunitate berria sortu zuten. Orain Openoffice geldtua dagoela esan genezake eta Libreoffice aurre ateratzen hasi zaio egin dituen aldaketa ugariekin.

Libreoffice ubuntun instalatu nuenean konturatu gabe ingelezez egin nuen eta orain euskeraz  modu erraz batean edukitzeko terminala erabiliaz egin dut

Jarraitu irakurtzen

Xbmc euskaraz

Xbmc 10.1 bertsioan dago. Ofizialki bai, baina gu kompilatzeko edo zuzenean gauero ateratzen duten bertsioa instalatzeko aukera badaukagu.Azken hauetako erabiltzaileok xbmc euskeraz edukitzeko aukera daukagu.

Multisystem. Sistema eragile asko pendrive batean

Aspaldidanik ez ditudala cd-ak erabiltzen. Gaur egun ordenagailu guztiak usb-a daukate eta cd-en ordez pendrive bat erabiltzea erosoago iruditzen zait. Ordenagailu bat konpontzeko, software arazoa baldin bada denok ezagutzen dugu Hiren’s boot delakoa da gehien erabiltzen dudana. Beste aldetik , linux distribuzio desberdinak instalatzen ditut eta usb mordoarekin elkartzen nintzen multisystem delakoa aurkitu arte.  Hau, iso desberdinak pendrive berean edukitzeko erabiltzen dut.

Ubuntu daukagunontzat  instalatzea oso erraza da:

Jarraitu irakurtzen