Galaxy Spica Root-eatu eta “2.2 Froyo” instalatu

Aurrekoan 2.1-era pasatzeko nola egiten zen ikusi genuen  Oraingoan 2.2 instalatuko dugu. Hau lortzeko mugikorra Root-eatu behar da lehedabizi. Rooteatu zer esan nahi du? Mugikorra nola nahi kudeatuko dugula. Gainera Rooteatzerakin batera hobekuntza batzuk jasoko ditugu. wifi Theter;gure internet sarbidea partekatzeko , apps2sd; programak sd txartelan sartzea mugikorrari memoria askatuz.

Jarraitu irakurtzen

Wbfs eta Mac Osx

Gaur egun partizioa wbfs bezala edukitzea ez da beharrezkoa. Jokuaren irudia “.wbfs” bihurtuta edozen fitxategi sisteman sar dezakegu. Ni wbfs erabiltzen hasi nintzen eta gustora nagoenez ez dut aldatu jokuak pasatzeko era.

Disko berria lortu dut  nire joku guztiak pasatzeko aurrekoari bizitza gutxi gelditzen zitzaion eta. Aurekoan Ubuntun “Wiithon” erabili nuen disko wbfs bezala formateatzeko. Baina orain Mac Osx snow Leopard-ekin egin nahi nuen.  Badago software bat:” Wbfs for Mac Osx ” (EOL-en bilatu). Bere eginkizuna ondo betetzen du baina nik formateatzeko garaian oztopoak izan ditut . Azkenean beste bat erabili behar izan dut: “wbfs_4ltrv1sm0” (EOL-en bilatu). Berez Mac Osx 10.4 dutenentzat da  Baina  10.6-an ondo dabil ere. Kontsola moduan erabili behar da. Nik formateatzeko soilik erabili dut. Behin martxan daukagula seigarrena aukeratu. Kontuz erabili diskoa ezabatuko baitu.

Hemendik aurrera Wbfs for Mac Osx erabiliko dugu. Oso erraza , aukera gutxi baitu. “Add iso” jokua diskoan sartzeko eta “Extract iso” diskoan daukagun isoa ateratzeko.

Galaxy Spica 2.1 Eclair-era eguneratu

Mugikorra eskuratu nuenean android 1.5 bertsioarekin zetorren. Tamalgarria. Aplikazio gutxi eta oso mantso zihoan. Hurrengo asterako 2.1 Eclair bertsioa nuen. Orain bai deitu niezaikoela smartphone. Gaur arte oso gustora ibili naiz baina aspertua nengoen eta gaur 2.2 Froyo bertsioarkin eguneratu dut. Egia esan ez dago desberdintasun haundirik. Orain wfi Ap bezala erabili dezaket eta zenbait aplikazio berri instalatu ditzaket.Egin berri daukat eta ez dut asko probatu baina hasiera batean nahiko egonkorra dirudi

Gaur egun ez dakit euskaltel daukagunontzat nola dagon gauza. Bere garaian ezinezkoa zen kies softwarea erabiliaz eguneratzea beraz beste modu bat erabili behar izan nuen. Gainera ez dut lortu virtualizazioaren bidez egitea. Virtualbox erabiltzea pentsatua nuen baina ezin usb driver egoki batzuk aurkitu, beraz windows bat instalatu behar izan dut aurrekoan bezalaxe. Hasi aurretik jakin prozesu honek arriskua dakarrela zuen mugikorrentzat eta bera gabe gelditu zaitezkeela.

Jarraitu irakurtzen

Argia mugikorretik piztutzen

Bideo txiki bat non argia piztu eta itzali egiten dut android mugikorra erabiliaz. Aurrekoan gtkterm erabili nuen arduino eta ordenagailua komunikatzeko. Oraingoan web-atik zuzenean.  Bideoan ikusiko duzute arduino plakattxoa eta bere ondoan beste bat. Hau da releak eramaten dituena. Opendomo dendan erositakoa da eta bi rele daramatza. Iphone  batean tsukunagoa ikusten da baina android web interface-a hobetzeko lanean hari dira

Jarraitu irakurtzen

RssDemon

Android berria edukitzean instalatzeko bilatzen dugun lehendabiziko gauzetatik bat rss irakurlea eta podcast-ak entzuteko aplikazioren baten bat. Rssdemon bi gauza hauek ematen dizkigu. Android market-en dago jeisteko. Dohako bertsioa dauka baina erostea ez da garestia. 3 € besterik ez. Gainera euskaratua dagoen aplikazio bat da. Oso gomendagarria.

Zure arcade mandoa egin

Lehengo egunean lagun batekin  jokuetaz hitzegiten hari ginela, ahaztuta nuen proiektu batetaz oroitu nintzen: Arcade makina. Nik uste denak pentsatu dugula txikitan jolasten ginen makina horietako bat etxean edukitzea. Nik bat izan nuen etxean. Hurrengo batean argazkiren baten bat igoko dut baina orain ez da beharrezkoa. Gaurkoan mandoa nola egin azalduko dut. Ez dauka ezez egia esan.Plakatxo, kableak, joystik-a eta botoiak.

Plakatxoa I-pac2 modeloa da. Irteera eta sarrera batzu dauzka, gainera gure ordenagailuari usb edo ps/2 bitartez konektatu dezakegu. Bi jokalarientzako prestatua dator. Irudian ikusten denez kableak konektatzerako orduan ez dauka ezer. Eta plakatxoa egiten duena oso simplea da, teklatuaren tekla batzuk ordezkatzen ditu. Gu nahi dugun bezala konfiguratu dezakegu.

Konexioak honeako zerbait izango lirateke.

Azpiko irudian nire mandua. Etxean nituen ohol batzuk erabilitaz. Oholak oso lodiak dira eta azkenean mandoaren tamaina asko haunditzen da. Baina argazkia, ideia bat egiteko egokia iruditu zait.

Opendomo sdk

Opendomo instalatzeko orduan bi aukera dauzkagu. Iso-a webgunetik jeistea  edo/ta sdk instalatu. Orain sdk nola instalatu azalduko dut. Lehendabiziko gauza gure linux-ean ingelesa hizkuntza instalatuta eduki behar dugu. Eta gero opendomo izeneko karpeta sortu.Barruan gaudelarik  terminalean komandu hauek idatzi:

sudo apt-get install subversion

sudo apt-get install patch

svn checkout https://opendomo.googlecode.com/svn/trunk/ opendomo

Dagoeneko badauzkagu opendomoren herramintak. Orain Isoa sortuko dugu. Sistema osoa konpilatu behar da,beraz dembora asko beharko dugu. Lau ordu erraz . Suposatzen dut opendomo karpetan gaudela. Orain honen barruan beste bat sortu dugu, beraz sartu eta idatzi komandu hauek jarraian:

./odsdk.sh deps

./odsdk update

Hurrengo pantailan ez da ezer egin behar. Irtetzeari eman eta listo.

./odsdk.sh  brmc

Eta dena kompilatu…

./odsdk.sh brmake

Virtualbox eta Opendomo

Arduino eta htpc-a nola bat egin ez daukat zehaztuta. Domotikarako opendomo proiektua erabiliko dugu. Beraiek proposatzen dutena gela bakoitzean mini pc bat jartzea eta honi arduino plaka. Niri pc hori ezabatzea gustatuko litzaidake eta sistema gure htpc-en bidez erabiltzea. Nola egin erabaki arte virtualbox erabiliko dugu. Guztiz funtzionala baina horrela htpc-aren errekurtso asko beharko dira.
Honetan hasi baino lehenago Opendomo zer den aurrekistuea komenigarria izango litzateke, gainera beraiek konponenteak saltzen dituzte.

Goazen  virtualbox instalatzera. Terminalean sartu eta idatzi:

sudo nano /etc/apt/sources.list

Hemen hurrengo helbidea gehituko diogu eta gero atera:

deb http://download.virtualbox.org/virtualbox/debian lucid contrib

Orain fidagarria dela zihurtatuko dugu:

wget -q http://download.virtualbox.org/virtualbox/debian/oracle_vbox.asc -O- | sudo apt-key add –

Eta azkenik instalatu

sudo apt-get install virtualbox

Hau egin eta gutxira prest izango dugu virtualbox. Orain Opendomotik azken isoa jeitsi beharko genuke eta Virtualbox-en bidez  erabili. Ni konfiguratzeko orduan  sarea “puente” moduan erabiltzen dut eta ez ditut intel-ak erabiltzen Opendomo-rekin ez bait dute funtzionatzen.

Zentyal-en konfigurazioan dhcp zerbitzaria  martxan edukitzen dut eta horrela Virtualboxek zuzenean ip berria hartuko du.

Xbmc android bitartez kontrolatu

Aurreko batean xbmc android gailu batekin kontrolatzeari buruz idatzi nuen. Oraindik beta bat da baina oso ondo dabil. Jeisteko Android Market-en sartu eta eta “Official XBMC Remote” bilatu, gero instalatu.
Gero xbmc-ri erabiltzeko aukera eman behar diogu eta zentyal firewall-an beharrezko portuak ireki behar dira.

Xbmc-en Sistema > Red. Eta lau aukera aktibatu behar dira irudian bezala: “Permitir control de xbmc via upnp”,”permitir el control de xbmc por http”;hemen izena eta pasahitza sartu behar dira. Azkenik “permitir que los programas de este equipo controlen xbmc” eta “permitir que los programas de otros equipos controlen xbmc”

Zentyal firewall-ari ere baimena eman beharko diogu pc nagusiaren portu batzuk erabili ahal izateko.Horretarako lehenngo gauza serbizua sortu eta gero zerbitzu hauek gehitu beharko ditugu:

Irudian ikustenden bezala 4 zerbitzu berri sortu ditut : tvheadend streaming ( telebista sareko edozein ordenagailutik ikusi ahal izateko),tvheadend web (sareko edozein lekutik tvheadend konfiguratzeko), xbmc upnp eta xbc web. Azkeneko bi hauek xbmc beste lekutatik kontrolatu ahal izateko. Momentuz denak sarean barne . portuak:

Tvheadend web ——> 9981
Tvheadend streaming –> 9982
xbmc web ———–> 8080
Xbmc upnp ———-> 9777

Zerbitzuak sortuak ditugula Zentyal firewall aukeran sartu eta ” Filtrado de paquetes ” jartzen duen horretan sartu. Gero “Reglas de filtrado desde las redes internas a Zentyal” aukeratu eta lehengo zerbitzuak gehitu.

AP (Access Point) konfiguratzen

Jakingo duzute Wep  pasahitzak ez dutela ezertarako balio.64 bits-etako bat harrapatzeko 10 minuto inguru behar direla. Gero wpa-psk daude. Seguruagoak eta gaur egun ez dago ateratzerik hzitegi bat erabiltzen ez bada. Hau ez da egia osoa. Azkenean Fuerza bruta delakoa erabiltzen baldin bada edozein pasahitz atera daiteke. Baina denbora beharko dugu.Urteak kasu gehienetan.

Gure kasuan wpa/wpa2 Empresa erabiliko dugu. Gaur egun seguroena da, nire ustez behintzat. Honetarako zentyal-rekin datorren radius zerbitzaria erabiliko dugu, azken finean freeradius zerbitzaria. Radius zerbitzaria eta A.P.-a sekretu partekatu bat izango dute. Eta honetaz baliatuz pasahitza asmatuko dute. 30 segundoro(hau konfiguratu daiteke) berri bat erabiliko dute, beraz norbait gure pasahitza asmatu nahi izatezkotan 30 segundu ditu aurkitzeko, bestela berriro hasi beharko du.

Radius zerbitzaria  zentyal-en sortutako erabiltzailetaz baliatuko da sarbidea emtaeko.

Egin beharreko lehendabiziko gauza erabiltzaileak sortu. Usuarios y grupos-era joan eta erabiltzaile berria gehitu. Gero radius-era joan eta sartu eskatutako datuak:

Cliente ——–> Izen bat

Direccion ip–> AP-aren ip-a

Contraseña –> sekretu partekatua. Hau AP-an sartu beharrekoa ere

Beheko irudian argi ikusten da:

A.P.-an aldiz zentyal-en zerbitzariaren ip-a eman beharko digu, radius zerbitzariaren portua; 1812 eta sekretu partekatua.

Zentyal-en erabiltzailea asko edukitzekotan wifi izenakin  talde bat sortuko nuke. Talde honetan wifi-taz baliatu daitezkeen  erabiltzaileak gehituko genituzke.

Wifi erabiltzen hasteko wpa empresa aukera duen gailu bat beharko genuke ( oraindik badira asko ez dauketa aukera hau). Konektatzeari eman, izena eta pasahitza sartu eta nabigatzen hasi.

Ni gehien bat mobilarekin erabitzen dut wifi. Android bat daukat eta badago programa bat xbmc kontrolatu ahal izateko. Deitzen badidate  bideoa edo musika pausatu egiten deia jaso ahal izateko, baina hau hurrengo baterako utziko dut.