Problemik ez duzutenok nahi, xbmc soilik instaltzea gomendatzen dut. Live tv ( Telebista xbmc barnean) arazoak ematen ditu oraindik eta gainera ez dago ondo bukatua. Ni leheno mythtv erabiltzen nuen telebista ikusteko eta xbmc multimediarako. Gaur egun xbmc live tv tvheadend-ekin erabiltzen dut.
Xbmc instalatzeko errazena terminaletik egitea. Lehendabizi errepositorioa atxikitu:
sudo add-apt-repository ppa:team-xbmc/ppa
Gero gure ubuntu eguneratu
sudo apt-get update
Eta azkenik instalatu
sudo apt-get install xbmc-standalone
Baina ausartak bazarete eta egia esan telebista ikusteko usb gailua daukagunentzat erosoena hurrrengo gida jarraitu:
sudo apt-get install -y python-software-properties
sudo add-apt-repository ppa:lars-opdenkamp/xbmc-pvr
sudo apt-get update
sudo apt-get -y install tvheadend xbmc
Honela tvheadend eta xbmc pvr bertsioa instalatua izango dugu. Orain tvheadend konfiguratuko dugu:
Joan tvheadend webgui-ra http://127.0.0.1:9981/ pc honetan baldin bazaudete.
Joan konfiguraziora-> tb gailuetara eta aukeratu telebista gailua.
Aktibatu “Autodetect muxes” eta “Idle scanning”
Gero aukeratu”Add DVB Network by location”
Eta gorde “save” sakatu.
Tvheadend kateak bilatzen hasiko da. “Muxes awaiting initial scan” 0-ra iritsi arte itxoin.
Hurrengo pausa “Map DVB Services to channels”-en klick egitea. Esan beharra dago niri ez zizkidala dena aurkitu. beste post batean nik erabiltzen ditudan frekuentzia jarriko dut
Orain xbmc konfiguratuko dugu:
Xbmc barruan joan “Sistema-> Addons -> Instalados -> PVR clients -> Tvheadend HTSP Client”. Aukeratu “configurar” eta bete eskatzen duen informazioa gero aktibatu.Berrabiarazi xbmc
Joan Sistemara eta aukeratu TV -> General -> aktibatu eta berrabiarazi xbmc
Orain hasi zaitezkete Tvheadend XBMC-tik erabiltzen.
Ordennagailua berrabiarastean tvheadend ez baldin bada bakarrik pizten hurrengo hau kontsolan idatzi xbmc ireki baino lehen:
sudo /etc/init.d/tvheadend start
Esan beharra dago post hau idatzi nuenetik aktualizatu egin dela eta gaur egun ezin dela tvheadend kudeatzeko erabiltzen dugu erabiltzaile berdina erabili. Orain erabiltzaile berria sortu beharko genuke tvheadend. Configuration–> Access control-en. Eta gero xbmc barruan erabiltzaile hau erabili