Arduino ide, Tenperatura eta hezetasun sentsorea (dht22).

Orain dela aste bat atera dute raspberry pi pico delakoa eta irrikitan nago probatzeko, baina, bitartean, Olentzerok ekarritako esp32 mikrokontrogailuarekin egindakoak azalduko ditut.

Orain arte Home Assistantekin jolasteko erabili ditudan gailu gehienak hirugarren batenak dira… led argiak Home Magic -ekoa, entxufe adimentsua, Tp Linkekoa, etab…

Argi nuen etxeko domotika sistema nire menpe eduki nahi nuela eta horregatik softwarea aukeratu ondoren hardware baten bila hasi behar nuen: raspberry pi, arduino eta esp 32artean ( orain raspberry pi pico delakoa ere ). Esp32 hautatu nuen. Merkea eta kontsumo gutxikoa.

Oraingo honetan proba moduan esp32 arduino idearekin konektatuko dugu sentsorearen datuak jasotzeko eta aurrerago home assitantekin , esphome erabiliaz kudeatuko dugu.

Jarraitu irakurtzen

Arduino

Arduino open-hardware plataforman oinarrituriko irteera eta sarrea batzuk dituen plaka bat da. Bere bihotza Atmega8 txip-a da. Gauz askotarako erabili daiteke eta lizentziarik behar ez duenez  edozein proiektu aurrera atera daiteke kosto baxu batekin. Nire kasuan etxeakin harremanetan jartzeko erabiliko dut.

Usb-ren bidez elkartu dezakegu gure ordenagailuarekin. Behin hau eginda programatu beharko dugu. Hau egitea nahiko erraza da c antzeko hizkera bat erabiltzen du: Processing deiturikoa. Ni programatzaile txarra naizenez besteek egindakoa aprobetxatzen saiatuko naiz