Orain dela urte bat inguru exchange zerbitzaria eta thunderbird nola sinkronizatu azaldu nuen. Orain antzeko pausuak egin beharko ditugu baina kasu honetan ez dugu davmail beharko. Zuzenean webdav erabiliaz sinkronizatuko dugu.
Lehendabiziko gauza. Thunderbird-en bi hedapen hauek instalatzea:
Eginda daukagunean thunderbird berrabiarazi beharko dugu.Orain firefox irekiko dugu eta owncloud-en barruan sartuko gara. Egutegia aukeratu. Eskubi aldean ezarpenak botoia sakatu. Mundua dirudien ikonoan zapalduko dugu eta helbidea kopiatu egingo dugu.
Thunderbird irekiko dugu eta menuan:Fitxategia – Berria – egutegia-sarean. Caldav aukeratu eta owncloud-en kopiatu dugun helbidea hemen itsatsiko dugu. Lineaz kanpoko laguntza markatu, offline gaudenean gertaerak mantentzeko. Bukatzeko “Hurrengoa” sakatuko dugu. Egutegiari izen bat eman, nahi izanez gero kolorea aldatu eta Gogorazleak markatuko dugu, honela amaituko genuke.
Kontaktuak sinkronizatzeko lehendabizi kontaktuen kokapena beharko dugu. Owncloud irekiko dugu. Kontaktuak aplikazioa ireki eta ezarpenak botoian klik egin dugu. Mundu itxura duen ikonoan klik egin eta kokapena kopiatuko dugu. Thunderbird ireki eta menuan – tresnak – helbide liburua. Helbide liburuan irekiko da. Orain Fitxategia – berria – Remote Address book.Izen bat emango diogu eta lehen kopiatutako helbidea hemen itsatsiko dugu.
Honekin Owncloud-eri buruzko gidatxo hau bukatutzat ematen dut
Hausnarketa
Owncloud oso interesgarria iruditu zait. Ez soilik, etxean , familia edo/eta lagun artean edukitzeko. Enpresa baterako aukera polita da. Azkenaldian edonon ikusten ari naiz enpresa askok google erabiltzen dutela egutegiak partekatzeko edo/eta web orrian zintzilikatzeko. Google apps aukera polita da baina datuak ez daude gure esku. Zerbitzari bat muntatu edo alokatu eta wordpress owncloud-ekin batera instalatuta aukera oso ona izango litzateke.
Nahi duenarentzat gida osoa eskuragarri hemen : Owncloud