Orain dela gutxi telekomunikazio hornitzailea aldatu dugu eta ondorioz, etxeko sarea birplanteatu behar izan dut. Zerbitzari xume bat daukat etxean muntatuta eta ezin kanpora atera. Aste bat pasa nuen erotzen eta azkenean deitzea erabaki nuen. Dirudienez CG-NAT baten atzean nengoen eta horrela ezinezkoa zen. Ateratzeko eskatu eta 24 ordutan iritsi zen askatasuna. Hala ere ez zen nahikoa izan.
Enpresa honen bideratzailea mugatua dago. Zenbait gauza ezin dira egin , adibidez beharrezkoa dudan 443 portua irekitzea ezinezkoa da, portu hori, behar omen dute bideratzailean aldaketak egiteko. Bideratzaile neutro bat bilatzen hasi nintzen interneten eta Microtik bat erostea erabakita nuenean konturatu nintzen ez dela denbora asko AP bat muntatu nuela etxea.
Tp-link etxeko bideratzaile merke bat AP moduan konfiguratua nuena. Software bidezko firewall baten atzean zegoen 8 portuko switch batekin elkarlanean. Asmoa zen wifi eta kable bidezko konexioak elkarbanatzea firewall horrek ematen zidan lasaitasunarekin.
Ezer erosi aurretik eta kontzeptu gisa, AP-a bideratzaile moduan konfiguratu eta zuzenean internet daukan bideratzailearekin konektatu dut. Hasierako bideratzailera beharrezkoa da ez baitaukat ont bat eta gainera irakurri dudanez bateragarritasun arazo asko omen daude.
Konexioa bi bideratzailetan lehendabiziko portuan egin behar da. Internet menuan ip dinamikoa aukeratu eta mac klonazioa ere markatuko dugu. Bukatzeko bidalketa honen hasieran dagoen irudiko datuak bete ditut. Garrantzitsuena: iptv/vlan markatu, gero custom eta internet vlan id 20 eta prioritatea 0. Beste datuak asmatu egin ditut.
You must be logged in to post a comment.