Gaur egun ohikoa da laneko zerbitzuak erabili behar izatea lantokian ez gaudenean. Batzutan nahikoa izango dugu zerbitzu bat erabiltzearekin baina beste batzuetan laneko ordenagailuan dauzkagun aplikazioak edo/eta dokumentuak beharko ditugu. Honetarako vpnera konektatu ahal izatea beharrezkoa izango dugu. Nik etxean openvpn erabilitzen dut baina enpresetan, orokorrean cisco vpneak erabiltzen dituzte. Orain ubuntu 16.04 erabiliaz nola konektatu gaitezkeen ikusiko dugu:
Lehendabizi network-manager aukera berri batekin eguneratuko dugu
sudo apt-get install network-manager-vpnc-gnome
eta orain beharrezko datuekin konfiguratuko dugu:
Konexio aukera berri bat izango dugu. Behin internetera konekataturik gaudela . Lana deituriko vpnera konektatu eta kandadua ateratzean laneko sarean gaudela esan nahiko du.
Samba erabiliaz ez dugu arazorik izan behar laneko unitateak muntatzeko. Errazena nautilus erabiltzea izango da. Nautilus irekiki > konektatuz zerbitzarira sakatu eta konektatu nahi dugun enpresaren unitatea idatziko genuke:
smb://zerbitzaria/karpeta/
Terminala erabiliaz ere egin dezakegu. Terminala ireki, beharrezko tresnak instalatu, karpeta lokala sortu eta urrutiko karpeta muntatu
sudo apt-get install cifs-utils mkdir /home/erabiltzaiela/lanekoak sudo mount -o username=urrutiko_erabiltzailea,uid=erabiltzaile_lokala //zerbitzaria/karpeta lanekoak/
You must be logged in to post a comment.