Software librea Erakunde Publikoetan II :Thunderbird eta Exchange 2003

Aurrekoan azaldu nuen nola erabili dezakegun OWA Outlook-en lizentzia ez ordaintzearren.Gainera libreoffice instalatzen badugu Ofimatika pakete osoaren dirua aurreztuko genuke.Libreofficen instalazioa erraza izan arren komenigarria litzateke konfigurazio batzuk aldatzea baina hau hurrengorako utziko dut. Beharrezkoak: Davmail, thunderbird eta lightning. Davmail OWA-rekin sinkronizatzeko erabiliko dugu eta bezero bakoitzean edo zerbitzarian instalatuko dugu. Hau bakoitzaren aukera da.Kontuan eduki konfiguratzeko orduan datuak aldatuko direla. Thunderbird eposta jaso eta bidaltzeko erabiliko dugu eta lightning egutegiak sinkronizatzeko.Lightning Gehigarri bat da.

Jarraitu irakurtzen

Software librea Erakunde Publikoetan I

Krisi garai gogor batean murgilduta gaude eta denok dakigu gure erakundeak zorpetuak daudela.Zenbat diru joaten da lizentzietara ? Pentsa , 100 ordenagailu, 100 windows, 100 oficce,100 adobe pdf crator, 100 … dituen udaletxe txiki batean. Erraza izango litzateke diru gastu horren errua erakundeei botatzea baina egia esan gu gara errudun nagusiak. Bai Windows bat, office bat edo Photoshop pirata lagunei instalatzen diegunean. Hasi gaitezen gu aldatzen eta egon ziur Erakundeak ere aldatuko direla. Azken finean herriak egiten du udala. Jakin badakit hasi direla arazo hau konpontzeko lehenengo pausoak ematen .Pentsaezina da bapatean linux-a ordenagailu guztietan instalatzea, prozesu honek denbora luzea beharko du. Formakuntza eta lan egiteko eraren aldaketa behar dira baina pixkanaka lortuko dugu gure dirua benetan beharrezkoak diren gauzetan erabiltzea.

Jarraitu irakurtzen