Xbmc-en liburutegia sareko htpc guztietan partekatzeko gaitasuna aspalditik dauka. Horretarako mysql zerbitzaria konfiguratu eta “advancedsettings.xml” fitxategia editatu behar dugu. Gaur egun Frodo bertsioarekin asko erraztu da.Gure filmen eta musikaren helbidea idaztea ez da beharrezkoa izango. Gainera telebista ikusteko soporte ofiziala izango du, naiz eta linux-ek pakete desberdin bat instalatzera behartzen gaituen. Beti ere telebista zerbitzaria instalatuta izan behar dugu.
Hemendik aurrera ez gara liburutegia ordenagailu bakoitzean eguneratzeaz arduratu beharko. Behin ordenagailu batean egin eta momentuan ordenagailu guztietako liburutegia eguneratua izango dugu. Gainera hau automatikoki egiteko xbmc plugin-a dauka, eguneratzea orduro egitea esan diezaiokegu. Orain ere, filma bat gela batean hasi gaitezke ikusten, gelditu eta beste gela batera joan gaitezke gelditzen zaiguna ikusteko eta “ikusitakoak” marka xbmc guztietan berdina izango da.