Aurten ez du eguraldi ona egin eta ezin izan dugu baratza aurrera atera, hala ere zeozer ematea lortu dugu. Gu ez gara arriskatu, baina ezagutzen ditut batzuk, bi eta hiru aldiz landatu behar izan dutenak. Horregatik ez dut askorik idatzi. Joaten nintzen bakoitzean kriston “bajoiarekin” bueltatzen nintzen
San Isidrotan izaten da garai ona tomatea, piperra, etab … landatzeko. Aurten hilabete beranduago hasi gara, eta gainera, lortu genituen landareak txikiak eta ez zuten itxura ona. Ia tomate uzta guztia galdu dugu. Maiatzaren azkeneko astean tipula landatu genuen. Ekainaren azkeneko astean landatu genituen: tomateak, piperrak, espinakak,lekak eta babarruna.
Balkoiko baratzarekin ez dugu zorte handirik izan. Letxua, hasierakoak ondo eman zuen gero ez dugu lortu besteak aurrera ateratzea. Cherry landare bat jarri genuen eta tomate batzuk eman zizkigun baina landarea ondatzen hasi zen, lurreko baratzakoekin batera. Orain berriro hosto batzuk atera zaizkio, ea berpiztea lortzen dugun . Marrubi landareek gutxi eman digute eta azkenean kendu behar izan ditut. Ondo atera den gauza bakarra semeak ekarritako babarrun landarea. Ikastolan, baso batean kotoia eta babarrun alea jarri zuten. Ikasturte bukaeran etxera ekarri zuen eta esperimentu gisa landatu genuen. Ari da zerbait ematen. Atzo chili landarea jarri nuen. Iadanik jasotzeko dago baina piper batzuk lehortzen utziko ditut eta hurrengo urterako hazitegian sartu nahi dut hazia. Nik uste dut eguraldiaz aparte lurra ez zela oso ona. Sustrato unibersal bota genuen bakarrik. Beste baterako ikasi dut lurra garrantzitsua dela.
Lurreko baratzera bueltatuz. Espinaka zerbait atera genuen baina bapatean tontortzen hasi eta landarea kendu behar izan genuen. Aurrera atera diren tomateak etxeraka ekartzen hari gara. Gorritzen hastean hartu eta lehortzen uzten ditugu.
Piper landareak ondo ematen ari dira. Nire ustez iaz landare bakoitzeko piper gehiago ateratzen genituen, baina ez naiz kexatzen. Gehien bat frijituak jaten ditugu. Baina enbotatzen ere ari gara . Denda batean horretarako den ozpina saltzen dute eta han erosten dugu. Bestela guk ere egin dezakegu baina gatza bota behar zaio. Batzuk olioa ere. Guk herriko denda horretan eginda erosten dugu. Potean piperrak sartzen ditugu eta ozpina botatzen dugu bete arte. Ordu batzuk itxoiten ditugu piperrak ozpina xurga dezaten eta berriz betetzen dugu. Itxi eta gorde.
Tipula guztia atera dugu . Bere ordez porruak sartu ditugu. Ziento bat. Tipula lehortzen utzi behar da. Guk labeko bandejetan zabalduta dauzkagu.
Lekak ere oso ondo ateratzen ari dira . Babarrunak dirudienez ondo emango du. Orain landatu ditugu alkatxofa, brokoli eta bruselako azatxoak. Ari dira landareak handitzen. Azenarioa ere landatu genuen baina semeak hazi poltsa osoa bota zuen leku berdinean. Saiatu nintzen pixka bat zabaltzen baina uste dut gutxi eta gaizki emango duela. Gainera ateratzen direnak txikiak leku faltagatik.
Aurten bi esperimentu egin ditugu. Meloia eta dilistak. Meloi landarea abuztu erdialdean landatu genuen, bai oso berandu. Landare elegantea daukagu, meloirik ez. Ondoko baserri batekoari atera zaio meloia. Hurrengo urtean meloia landatuko dut.
Dilistak ere atera dira. Interneten begiratzen egon nintzen eta informazio gutxi aurkitu nuen, beraz landatzea erabaki nuen. Txitxirioak bezala ateratzen da. Banaka hartu eta aletu behar dira. Landarea ez da oso altua.
You must be logged in to post a comment.