Ubuntu kanpoko disko batean

Oraingo honetan laneko windows ordenagailuan linux nola instalatu nuen partekatuko dut. Lehendabizi barneko diskoa zatitzea pentsatu nuen baina lanean bitlocker delakoa erabiltzen dugu. Azken finean diskoa enkriptatzeko balio du. Desenkriptatu beharko nuke linux instalatu eta berriro enkriptatu. Eta gaizki aterako balitz ordenagailua berriz prestatu beharko, alferkeria handia. Beste alde, kanpoko disko bat erabilita , berrerabili dezaket beste ordenagailu batean. Azkenean horrela egitea erabaki nuen.

Jarraitu irakurtzen

Openhab 2. Instalazioa

Aurreko postan Openhab probatu behar nuela esan eta ezin izan ditut bi egun pasa instalatu gabe.

Hassio baino erakargarriago iruditzen zait eta aukera aldetik nahiko pareko izan daiteke, baina gailu berrien konfigurazioa ez da hain automatikoa. Hala ere, oraindik goiz da ondorioak ateratzeko.

Beste alde, ez dago erabiltzaile (pasahitza) desberdinak konfiguratzeko aukerarik, Beraz, internetera ateratzeko vpn bat edo/ta beraien cloud zerbitzua erabili beharko dugu. Doakoa omen da.

Gaur ubuntu server 20.04 bat muntatu dut instalazioa egiteko. Openhab instalatzeko paketearen iturria ubuntu-n gehitu ondoren instalatuko dugu, baita gehigarriak ere.

sudo apt install gnupg2
sudo apt install software-properties-common
wget -qO - 'https://bintray.com/user/downloadSubjectPublicKey?username=openhab' | sudo apt-key add -
sudo apt install apt-transport-https
echo 'deb https://dl.bintray.com/openhab/apt-repo2 stable main' | sudo tee /etc/apt/sources.list.d/openhab2.list
sudo apt update
sudo apt install openhab2
sudo apt install openhab2-addons

Openhabek java erabiltzen du eta aukera desberdinetatik beraiek zulu gomendatzen dute. Nik , zintzo zintzo honela instalatu dut:

sudo apt-key adv --keyserver hkp://keyserver.ubuntu.com:80 --recv-keys 0x219BD9C9
sudo apt-add-repository 'deb http://repos.azulsystems.com/ubuntu stable main'
sudo apt update
sudo apt install zulu-8

Beharrezko guztiak instalatu eta gero openhab abiaraziko dugu .

sudo systemctl start openhab2.service
sudo systemctl daemon-reload
sudo systemctl enable openhab2.service

Openhab web bidez kontrolatuko dugu: IP_Helbidea:8080 nabigatzailean sartuz. Irekitzen dugun lehen aldian, Ui-a aukeratu behar dugu eta ondoren, konfiguratzen hasteko, paper-ui hautatu.

Gailu bat hautatzeko, menuan addons > bindigs-era jo dut eta han gailua bilatu. Gailu bat hautatzerakoan zuzenean inbox karpetara joango da. Han gailua hautatu eta dituen aukerak ikusiko ditugu. Aukera bakoitzeko item bat edo gehiago aukeratu beharra dago. Items-ak gailu baten aukerak dira.

Hassio, docker bidez.

Etxea automatizatzeko sistema da. Aspalditik nenbilen horrelako proiektu baten atzetik. Home Assitant ( Hassio hemendik aurrera) eta Openhab aztertzen egon ondoren Hassio aukeratu nuen, atzetik dagoen komunitatea askoz handiagoa delako. Azkeneko egun hauetan Nextcloud-erako openhab aplikazio bat sortu dutela ikusi dut. Denbora baldin badaukat probatuko dut.

Hassio dockerren instalatzeak arazo asko dakartza eta horregatik mantenuarekin bukatzea erabaki dute. Instalatzea erraza da baina gaitasunak gehitzen goazen heinean arazoak sortzen dira, supervisor, hasioren burmuina nolabait esateko, ostalariaren errekurtsoak erabiltzerakoan.

Nire kasuan Ubuntu server 19.10 erabili dut. Lehendabizi root erabiltzaile bezala sartuko gara eta beharrezko paketeak instalatuko ditugu.

sudo -i
sudo apt install software-properties-common apparmor-utils apt-transport-https avahi-daemon ca-certificates curl dbus jq network-manager socat

Modem-ak arazoak sortzen ditu docker irudiko hassiorekin, beraz desinstalatuko dugu.

systemctl disable ModemManager
systemctl stop ModemManage

Doker deskargatu.

curl -fsSL get.docker.com | sh

Gure erabiltzaileari docker erabiltzeko bahimenak eman behar dizkiogu.. Gero berrabiaraziko dugu bahimenak ondo konfiguratua gelditzeko.

sudo usermod -aG docker erabiltzailea

Hurrengo script-a erabiliko dugu hassio instalatzeko.

curl -sL "https://raw.githubusercontent.com/home-assistant/supervised-installer/master/installer.sh" | bash -s

Dockerren daukagun hassio instantzia barruan sartu nahiko bagenu, horrela egingo genuke;

docker exec -it homeassistant /bin/bash

Honez gero hassio martxan edukiko genuke. azken konfigurazioa web bidez egingo dugu: http://IP_HELBIDEA:8123.

Administratzaile erabiltzaile bat sortzeko eskatuko digu eta gero kokapena. Honekin amaituko genuke instalazioa.

Hasieran esan bezala, instalatzeko modu honek ziurrenik ez du funtzionatuko edota githuben fork bat bilatu beharko duzue baina erreferentzia bat jasotzeko gorde nahi nuen. Proxmoxerako irudi bat dagoela ikusi dut ziurrenik horrekin saiatuko naiz ni.

cisco vpn batera konektatu

Gaur egun ohikoa da laneko zerbitzuak erabili behar izatea lantokian ez gaudenean. Batzutan nahikoa izango dugu zerbitzu bat erabiltzearekin baina beste batzuetan laneko ordenagailuan dauzkagun aplikazioak edo/eta dokumentuak beharko ditugu.  Honetarako vpnera konektatu ahal izatea beharrezkoa izango dugu. Nik etxean openvpn erabilitzen dut baina enpresetan, orokorrean cisco vpneak erabiltzen dituzte. Orain ubuntu 16.04 erabiliaz nola konektatu gaitezkeen ikusiko dugu:

Lehendabizi network-manager aukera berri batekin eguneratuko dugu

sudo apt-get install network-manager-vpnc-gnome

eta orain beharrezko datuekin konfiguratuko dugu:

vpn

Konexio aukera berri bat izango dugu. Behin internetera konekataturik gaudela . Lana deituriko vpnera konektatu eta kandadua ateratzean laneko sarean  gaudela esan nahiko du.

Samba erabiliaz ez dugu arazorik izan behar laneko unitateak muntatzeko. Errazena nautilus erabiltzea izango da. Nautilus irekiki > konektatuz zerbitzarira sakatu eta konektatu nahi dugun enpresaren unitatea  idatziko genuke:

 smb://zerbitzaria/karpeta/

Terminala erabiliaz ere egin dezakegu. Terminala ireki, beharrezko tresnak instalatu, karpeta lokala sortu eta urrutiko karpeta muntatu

sudo apt-get install cifs-utils
mkdir /home/erabiltzaiela/lanekoak
sudo mount -o username=urrutiko_erabiltzailea,uid=erabiltzaile_lokala //zerbitzaria/karpeta lanekoak/

Mahaigaina karpeta berreskuratzen

Minutu bat eta nahikoa izan da haurra ordenagailua erabiltzen hasteko eta Mahaigaina karpeta ezabatzeko. Normalki mahaigaina karpeta garbia edukitzen dut eta ez ditut daturik galdu baina berriro sortu dudanean karpeta ikonoa gabe azaltzen zen.

Terminala ireki eta hau idatzi dut:

gedit ~/.config/user-dirs.dirs

Eta honako hau agertu beharko litzateke:

# This file is written by xdg-user-dirs-update
# If you want to change or add directories, just edit the line you’re
# interested in. All local changes will be retained on the next run
# Format is XDG_xxx_DIR=”$HOME/yyy”, where yyy is a shell-escaped
# homedir-relative path, or XDG_xxx_DIR=”/yyy”, where /yyy is an
# absolute path. No other format is supported.
#
XDG_DOWNLOAD_DIR=”$HOME/Deskargak”
XDG_TEMPLATES_DIR=”$HOME/Txantiloiak”
XDG_PUBLICSHARE_DIR=”$HOME/Publikoa”
XDG_DOCUMENTS_DIR=”$HOME/Dokumentuak”
XDG_MUSIC_DIR=”$HOME/Musika”
XDG_PICTURES_DIR=”$HOME/Irudiak”
XDG_VIDEOS_DIR=”$HOME/Bideoak”

Guk mahaigaina karpeta gehituko diogu:

XDG_DESKTOP_DIR=”$HOME/Mahaigaina”

Bukatzeko nautilus itxiko dugu:

killall nautilus

Ubuntu domeinuan sartzen.

Nire kasuan zentyal erabiltzen dut baina gida hau windows domeinu batean sartzeko erabili dateikeela pentsatzen dut. Lehendabiziko pausua Zentyal konfiguratu:

Compartir ficheros – Configuración general:

Nombre del dominio NetBIOS: froga

Nombre de máquina NetBIOS: zerbitzaria

Descripción del servidor: Zentyal file Server

Habilitar perfiles móviles:

Letra de unidad: Z:

Gero Opciones de configuración LDAP,:

habilitar PAM aukeratu. Honek esan nahi du Zentyalen sortu ditugun erabiltzaileak makina honetan kontua izango dutela.

shell por defecto: bash.

Nik erabiltzaile bat domeinu-kudeatzaileen taldean sartzen dut. Gero erabiltzaile horrekin domeinuan edozein makina sartu ahal izango dugu.

Hau egin eta gero erabiltzaileak sartu ahal izango dira makina honetan, beharrezkoa da ere ltsp erabiltzen baldin badugu.

Hurrengo pausuan bezeroa konfiguratuko dugu. Lehendabizi beharrezko paketeak instalatuko ditugu:

sudo apt-get install likewise-open5-gui

Orain aldaketa batzuk sarrerako pantailako: lightdm, erabiltzaileak autentifikatu egiten garen pantailan:

sudo nano /etc/lightdm/lightdm.conf

Bi lerro gehituko ditugu. Lehendabizi, gonbidatuei sarrera debekatuko diegu eta gero sarrera eskuz izatea, erabiltzailea eta pasahitza sartu beharra, esango diogu:

allow-guest=false

greeter-show-manual-login=true

Konfigurazioa bukatzeko sambaren konfigurazio fitxategian domeinuaren izena idatziko dugu :

sudo nano /etc/samba/smb.conf

workgroup=WORKGROUP bilatuko dugu eta aldatu egingo dugu:

workgroup=froga

Bukatzeko makina domeinuan sartuko dugu likewise open erabiliaz. Programetan bilatuko dugu: Active directory membership. Shell bitartez ere egin dezakegu: domainjoin-gui:

Computer name: makinaren izena: bezeroa

Domeinua: froga.local

Domeinuan sartzeko baimenak dituen erabiltzailea eta pasahitza sartu eta listo. Dena ondo joan baldin bada bezeroa domeinuan sartuta edukiko genuke. Ordenagailua berrabiarazi behar da eta Active Directoriko erabiltzaile batekin sartu gaitezke.

Makina lokalean dauden erabiltzaileak ezabatu ditzakegu. Gogoratu makina lokalerako kudeatzailerik ez daukagula oraindik. Nahi izanez gero nahiko izango da domeinuko erabiltzaile bati kudeatzaile baimenak ematea, horretarako admin taldean sartuko dugu:

addgroup –system admin

sudo adduser domainuser1 admin

Ubuntu erabiltzen baldin badugu eta zentyalen karpetak partekatu baldin baditugu, nahikoa izango dugu nautilus ireki eta sarea arakatu sakatu. Irekitzeko  baimenak dituen edozein karpeta barruan sartu ahal izango gara. Karpeta irekita dagoenean  ezkerreko aldean:  “Sarea” azpian karpeta muntatuta agertuko da, xaguaren eskubiko botoian kilk eginda “Gehitu laster-marka” sakatu. Hemendik aurrera ez dugu karpeta sarean zehar bilatu beharko.

Beste era bat hau egiteko. Nautilus ireki. Menuan. Fitxategiak – sartu kokalekua :

smb://zerbitzaria/domainuser/

Gero lastermarka sortuko genuke.  Momentuz horrela moldatzen naiz. Arazoa erabiltzaile bakoitzarekin egin behar dela. Irakurri dut badagoela prozesu hau automatizatzeko moduak baina aurreragoko utziko dut.

Adibide gisa ni horrela antolatua daukat:

iker-smb —–>  zerbitzarian, nire home karpeta

media-smb –> Familiarekin partekatzeko karpetak. Filmak, argazkiak,musika dokumentuak,etab. Normalki fitxategiak kopiatzeko edo ezabatzeko. Bestela ubuntuk ekartzen duen programataz baliatzen naiz. Shotwell, calibre edo/ta rythmbox-en kokapen hau sartu eta fitxategia bilatzeko oso erraza da

hodeia ———> Owncloud erabiliaz, muntatu berri dudan hodeian dauden fitxategiak. Ea hurrengo post batean azaltzen dudan

Qrencode. Qr kodeak ubuntun

Qr kodeak era erraz batean sortzeko qrencode daukagu. Terminalaz baliatuz momentu batean izango dugu gure qr kodea.

Instalatzeko terminal ireki eta ondorengoa idatzi:

sudo apt-get install qrencode

Instalatuta daukagunean terminalean ere qrencode idatziko dugu gero – o fitxategia eta nahi duguna idatzi. adibidez:

qrencode -o web.jpg http://www.supazter.net