Jakingo duzute Wep pasahitzak ez dutela ezertarako balio.64 bits-etako bat harrapatzeko 10 minuto inguru behar direla. Gero wpa-psk daude. Seguruagoak eta gaur egun ez dago ateratzerik hzitegi bat erabiltzen ez bada. Hau ez da egia osoa. Azkenean Fuerza bruta delakoa erabiltzen baldin bada edozein pasahitz atera daiteke. Baina denbora beharko dugu.Urteak kasu gehienetan.
Gure kasuan wpa/wpa2 Empresa erabiliko dugu. Gaur egun seguroena da, nire ustez behintzat. Honetarako zentyal-rekin datorren radius zerbitzaria erabiliko dugu, azken finean freeradius zerbitzaria. Radius zerbitzaria eta A.P.-a sekretu partekatu bat izango dute. Eta honetaz baliatuz pasahitza asmatuko dute. 30 segundoro(hau konfiguratu daiteke) berri bat erabiliko dute, beraz norbait gure pasahitza asmatu nahi izatezkotan 30 segundu ditu aurkitzeko, bestela berriro hasi beharko du.
Radius zerbitzaria zentyal-en sortutako erabiltzailetaz baliatuko da sarbidea emtaeko.
Egin beharreko lehendabiziko gauza erabiltzaileak sortu. Usuarios y grupos-era joan eta erabiltzaile berria gehitu. Gero radius-era joan eta sartu eskatutako datuak:
Cliente ——–> Izen bat
Direccion ip–> AP-aren ip-a
Contraseña –> sekretu partekatua. Hau AP-an sartu beharrekoa ere
Beheko irudian argi ikusten da:
A.P.-an aldiz zentyal-en zerbitzariaren ip-a eman beharko digu, radius zerbitzariaren portua; 1812 eta sekretu partekatua.
Zentyal-en erabiltzailea asko edukitzekotan wifi izenakin talde bat sortuko nuke. Talde honetan wifi-taz baliatu daitezkeen erabiltzaileak gehituko genituzke.
Wifi erabiltzen hasteko wpa empresa aukera duen gailu bat beharko genuke ( oraindik badira asko ez dauketa aukera hau). Konektatzeari eman, izena eta pasahitza sartu eta nabigatzen hasi.
Ni gehien bat mobilarekin erabitzen dut wifi. Android bat daukat eta badago programa bat xbmc kontrolatu ahal izateko. Deitzen badidate bideoa edo musika pausatu egiten deia jaso ahal izateko, baina hau hurrengo baterako utziko dut.