Ebox-platform etxeko sarea osatzeko

 

Dagoeneko badakigu ubuntu erabiliko dugula sistema eragile bezala, arduino plaka eragile elektrikoak piztu eta itzaltzeko  eta gainera gure multimedia etxean barrena (kampora ere nahi izanez gero) partekatzeko zer erabili. Baina horretarako etxeko sarea ezarri beharko dugu eta honetarako ebox-platform proposatzen dut.

Kontua da etxeko sarea ezartzen ari nintzela internet partekatzeko zerbaiten beharra nuela konturatu nintzen.Proxy baten beharra. Aurrerago multimedia partekatzea ere bururatu zaitzaidan eta hortarako nas batekin moldatu nintekeen.Orduan ordenagailua 24 orduz interneten egongo denez firewall eta antibirusa ( linux-en ez daude birus asko baina behar bada) ezartzea ez legoke gaizki. Beraz bilketan hasi nintzen. Squid proxy-arentzat, freenas nas-arentzat eta ipcop firewall-arentzat. Baina ez nuen etxea ordenagauluz bete nahi eta azkeneak ebox-platform aurkitu nuen. Guzti hori eta gehiago ematen dit. Web-gui baten bidez konfiguratzen da oso modu erosoan.

Honek tamalez arazo bat dakar. Bere era osoan erabili ahal izateko ubuntu 8.04 LTS bertsioa beharrezkoa da. Beraz  ubuntu 10.04 batean erabili nahi baldin badugu era mugatu batean egingo dugu. Instalazioa repositorioetatik egiten  da:

sudo aptitude install ebox ebox-squid ebox-dhcp ebox-samba ebox-printers

Baina ez dut gomendatzen  oraindik egitea. Laister, ekainean diotenez, prest izango bait dute  ebox-platform 2, ubuntu lucid-en erabiltzeko. Gainera nire ideia beraiek eskaitzen duten distribuzioa instalatzea da eta behin hori edukita beste guztia.Ordenagailua ahal den eta arina izatea daukat helburutzat eta horretarako ingurune grafikoa kargatuegia ez egotea komenigarria da gero soilik beharrezkoak dauzkagun gauzak instalatzeko

Aurrerago komentatuko dut ebox-platform instalazioa nola egin