Azken egunetan nire homelab-eko zerbitzuak Podman-era eta Quadlet-era migratzen hasi naiz. Hemen duzue egindakoaren laburpena.

Zer egin dut

  • Quadlet: zerbitzu bakoitzak bere karpeta du, eta .container fitxategia repositorioan gordetzen dut. Erabiltzailearen systemd karpetan esteka sinboliko bat jartzen dut, horrela konfigurazio guztia bertsio-kontrolpean dago.
  • Traefik alderantzizko proxy gisa, Let’s Encrypt ziurtagiriekin eta Cloudflare bidezko DNS-erronkarekin. Horri esker, barneko zerbitzuek ere HTTPS baliozkoa dute, Interneten ireki gabe.
  • Sekretuak: .env fitxategietan gordetzen ditut, .gitignore-n sartuta, eta ez dira inoiz repositoriora igotzen.
  • Zerbitzu lokalak: bakarrik etxetik erabiltzeko zerbitzuak IP-iragazki batekin babesten ditut.
  • Hugo blogerako, PaperMod gaiarekin eta euskaraz.

Ikasitakoak

  1. Rootless Podman-ekin Traefik-ek ez du bezeroaren benetako IPa ikusten, sare birtualaren IP bat baizik. Beraz, IP-iragazkiak ez zuen funtzionatzen. Konponbidea: Traefik Network=host moduan jarri, zerbitzuak localhost-en argitaratu eta routerrak fitxategietan definitu, etiketen ordez.
  2. Git-ek ez ditu karpeta hutsak gordetzen. Hugo-ren karpeta hutsak ez ziren PC-ra iritsi, eta horrek nahasi ninduen.
  3. Merge batek .gitignore aldatu dezake. Nire kasuan, babes batzuk galdu ziren, eta egiaztatu behar izan nuen sekretuak ez zeudela arriskuan.
  4. Hugo bertsio zaharrarekin, gaiaren bertsio zahar bat aukeratu behar da, bateragarria izan dadin.

Hurrengo urratsak

Gainerako zerbitzuak migratzea geratzen zait, eta datu-baseak sare isolatu batean jartzea.