Supazter Digitala

Etxea digitala bihurtu nahian

Immich eguneratzen: v3.2.4-tik v3.3.5-era

Immich zerbitzaria Podman-en nola eguneratu dudan, urratsez urrats.

Astearen laburpena: homelab-aren aurrerapausoak

Aste honetan homelab-ean gauza asko ukitu ditut. Hona hemen laburpen azkar bat. Immich familiarentzat Familia dagoeneko Immich erabiltzen hasi da, eta argazkiak NAS-ean gordetzen dira. Familia-albuma sortu dut eta guztiekin partekatu. Bidean, makina birtualaren diskoa bete egin zen eta argazkiak igotzea eragotzi zuen; zaharrak garbitu eta argazkiak NAS-era mugituta, arazoa konponduta dago. Orain pentsatzen ari naiz albuma nola elikatu argazkiak bikoiztu gabe. Blog honen berrikuntzak Webaren itxura aldatu dut: logoa, favicon-a, izenburua eta menua (kategoriak eta etiketak). Hugo-ren irudi ofizial eta eguneratua erabiltzen hasi naiz, eta gai berria probatu ondoren Clean White-rekin geratu naiz, modu ilun batekin. Dena GitLab-en dago bertsio-kontrolarekin.